2014/03/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (THI), 2014KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiari-sarrerak %0,7 gehitu ziren otsailean Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Gaualdietan %2,4ko jaitsiera izan da aurreko urteko hil beraren aldean

2014ko otsailean, 128.606 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 878 sarrera gehiago, %0,7ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %9,0 gehitu dira Gipuzkoan; %5,7 jaitsi dira Araban eta %2,8 Bizkaian.

2014ko otsailean erregistraturiko gaualdiak: 218.994; iazkoaren aldean %2,4ko jaitsiera, 5.463 gaualdi gutxiago. Gaualdiak %22,9 gutxitu dira Araban urte artean, eta %6,3 Bizkaian. Gipuzkoan %16,0 gehitu dira.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Otsaila 2014
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (THI)

Atzerriko bidaiariak %0,6 gehitu ziren lehengo urteko otsailaren aldean eta estatukoak %0,7. Araban %10,5 gutxitu dira atzerritarrak eta %4,6 estatukoak. Bizkaian %3,1 gutxitu dira atzerritarrak eta %2,7 estatukoak. Gipuzkoan %9,4 gehitu dira atzerritarrak eta %8,9 estatukoak.

Batez besteko egonaldiaren iraupena: 1,70 egun, aurreko urteko otsailean 1,76. Araban 2013ko otsaileko 2,03 egunetik aurtengo 1,66ra jaitsi da; Bizkaian 1,74tik 1,68ra; Gipuzkoan 1,65etik 1,76ra luzatu.

Plazakako betetze-maila, Euskal AEn %30,7 izan zen 2013ko otsailean eta %30,0 aurtengoan. Araban 2013ko otsaileko %34,5etik aurtengo %26,8ra, ehuneko 7,7 puntu gutxiago. Bizkaian 2013ko otsaileko %32,5etik aurtengo %30,4ra, ehuneko 2,1 puntu gutxiago. Gipuzkoan plazakako betetze-maila 4,4 puntuz hazi da, 2013ko otsaileko %26,5etik 2014ko %30,9ra. Gelakako betetze-mailan ehuneko -1,1 puntu ditugu Euskal AEn, %40,1. Araban ehuneko -9,7 puntu, %34,5; Bizkaian -2,7, %42,4; Gipuzkoan +4,7, %39,6.

Otsailean hotel beteenak Donostian (%35,3), Bilbon (%33,2) eta Bilbo Handian (%31,6).

1. grafikoa.- Euskal AEko hotel-establezimenduen betetze-mailaren bilakaera egun motaren arabera (%)
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (THI)

2014ko otsailean, Euskal AEn, asteburuetan dugu okupaziorik handiena, %39,4; astegunetan %26,2.

Otsailean Euskal AEko hotel-establezimenduetako langileak %1,5 gutxitu ziren 2013koaren aldean.

Otsailean nekazaritza-ostatuetako sarrerak %4,9 eta gaualdiak %6,4 gutxitu dira

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan otsailean 7.670 gaualdi egin ziren, %6,4 gutxiago aurreko urteko hil berean baino. Bizkaian %2,3ko jaitsiera; Araban %19,4koa; Gipuzkoan %3,2koa aurreko urteko otsailaren aldean.

Plazakako betetze-maila, %7,8, 2013ko otsailean bezala. Araban ehuneko 1,0 punturen jaitsiera; plazakako betetze-maila %6,4. Bizkaian betetze-maila %7,3, 2013ko otsailean baino ehuneko 0,4 puntu gehiago. Gipuzkoan ehuneko 0,2 punturen igoera; otsaileko okupazioa %8,6.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 3.584 bidaiari-sarrera zenbatu dira otsailean, aurreko urteko hil berean baino %4,9 gutxiago. Bizkaian %-8,6, Gipuzkoan %-10,8, Araban %+19,0.

Atzerritarren sarrerak: 235, orain urtebete baino %24,9 gutxiago eta sarrera guztien %6,6. Estatuko bidaiariak %3,0 gutxitu ziren.

Bidaiariko batez besteko egonaldia, 2,14 egun, 2013ko otsailean baino motzagoa.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Otsaila 2014
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (THI)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 THI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago THI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiari-sarrerak %0,7 gehitu ziren otsailean Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2014
Eguneratze data : 
2014/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011455_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali