2014/03/05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOIUNTURARI BURUZKO INDIZEA (EKI), 2013ko 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %5,8 murriztu zen 2013ko laugarren hiruhilekoan

2013an zehar, %-16,3 aurreko urtearen aldean

EUSTATek landutako datuen arabera, 2013ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %5,8 nominala murriztu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.

Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2013ko laugarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %1,6 gehitu zen hirugarrenaren aldean.

2013ko laugarren hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintzako azpisektoreari -urte arteko %4,6ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari -%7,9koa- zor izan zitzaien.

Hiruhilekoen artean, 2013ko laugarren hiruhileko sektorearen jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera positiboa du, %2,7; Obra Zibilak %-0,2.

Eraikuntzako enplegua %1,5 jaitsi zen 2013ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

1. taula: Eraikuntzaren Koiunturako Indizea.  Euskal AE. 2013ko 3. hiruhilekoa. Aldakuntza tasak (%).  Behin-behineko datuak				
Iturria: Eustat. Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea. (EKI)

Urteko balantzea

2013. urtean zehar Eraikuntzaren koiuntura indizea %16,3 jaitsi da aurreko urtearen aldean. Bi azpisektoreak berdintsu ibili dira, zertxobait okerrago Etxegintza. Urte osoan Etxegintza %17,4 eta Obra Zibila %14,3 jaitsi ziren 2012ren aldean.

2. taula: Eraikuntzaren Koiunturako Indizea. Euskal AE. 2013. Aldakuntza tasak (%).  Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea. (EKI)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKI); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKI); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %5,8 murriztu zen 2013ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2013
Eguneratze data : 
2014/03/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011400_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali