Prentsa-oharra, 2014/04/04

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI)2014ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 1,0 handitu da 2014ko otsailean

Aurreko hilabetearekin alderatuta, Euskal AEko industria-produkzioaren indizea % 1,5 handitu da

2014ko otsailean, Euskal AEko industria-produkzioa % 1,0 hazi da, 2013ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneotan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hilabetearekin alderatuta, hau da, 2014ko urtarrilarekin, Euskal AEko industria-produkzioa % 1,5 hazi da, urtaroko eraginak zuzenduta.

Industria-talde handiei dagokienez, 2014ko otsaileko indizeak 2013ko otsailarekin alderatuz izan duen bilakaera gorabeheratsua izan da. Bitarteko ondasunek % 5,0eko igoera izan dute eta Ekipamenduko Ondasunek % 3,8koa. Aldiz, Energia, % 8,3 jaitsi da eta Kontsumoko Ondasunak, oro har, % 5,2, Kontsumo Iraunkorreko Ondasunetan eta Kontsumo Ez Iraunkorreko Ondasunetan gertatutako jaitsieren ondorioz –% 14,4 eta % 1,6koa, hurrenez hurren–.

Hilabete arteko aldakuntza ere, 2014ko otsailekoa urtarrilaren gainean, gorabeheratsua izan da, industria-talde handietan. Ekipamenduko Ondasunek % 2,3ko igoera izan dute eta Bitarteko Ondasunek % 0,7koa. Kontsumoko Ondasunek, oro har, % 1,5eko jaitsiera izan dute, Kontsumo ez Iraunkorreko Ondasunek % 1,8ko jaitsiera eta Kontsumo Ez Iraunkorreko Ondasunek % 0,5ekoa izatearen ondorioz. Energiako indizearen aldakuntza, urtarrilekoarekin alderatuz, -% 1,2koa izan da.

Euskal industrian pisu handiena daukaten sektoreen artean, hauek izan dute hazkunde handiena 2014ko otsailean, urte arteko aldakuntzari dagokionez: Egurra, Papera eta Arte Grafikoak (% 11,3ko aldakuntza positiboa izan du), Garraioko Materiala (% 9,0ko igoera) eta Metalurgia eta Produktu Metalikoak sektoreek (% 3,0 hazi da).

1. taula. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko aldakuntza-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea

Aldiz, jaitsiera handienak Material eta Ekipo Elektrikoak (% 9,4ko urte arteko jaitsiera izan du), Energia Elektrikoa, Gasa eta Lurruna (% 7,8 jaitsi da) eta Kautxua eta Plastikoak (% 2,8ko jaitsiera erregistratu du) sektoreek izan dituzte.

Lurralde historikoen arabera, industria-produkzioaren indizearen otsaileko urte arteko bilakaera Gipuzkoan eta Araban positiboa izan da (% 4,7 eta % 3,2 hazi da); Bizkaian, berriz, % 3,7 murriztu da. Hilabete arteko aldakuntzaren tasari dagokionez, 2014ko urtarrilarekin alderatuz, Gipuzkoan eta Araban positiboa izan da (% 4,1eko eta % 1,7ko hazkundea); Bizkaian, berriz, % 1,1 jaitsi da.

2. taula. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Aldakuntza-tasak. 2014 otsaila. Behin-behineko datuak				
Iturria: Eustat. Euskal AEko industria produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 1,0 handitu da 2014ko otsailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011493_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali