HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Euskal familien diru-sarrerak...

Prentsa-oharra, 2014/02/07

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal familien diru-sarrerak aldatu egiten dira, hartzaile nagusia gizon edo emakume izan

Emakume landunek seme-alaben eta mendeko pertsonen zaintzari eskainitako denbora gizonek eskainitakoa halako bi da ia

Beraz, «genero-arraila» izan bada familiaren diru-sarreretan; izan ere, aldea dago familien diru-sarreretan, hartzaile nagusia gizona edo emakumea izan.

Hala, familiako hartzaile nagusia gizonezkoa bada, familiek 46.513 euroko diru-sarrerak dituzte batez beste. Mota honetako familia gehienak tarteko geruzetan eta gorengo dauden geruzetan sartu dira. Baina hartzaile nagusia emakumea bada, familien batez besteko errenta 34.717 eurokoa da. Mota honetako familia gehienak errentaren beherengo geruzetan sartu dira.

Kontuan hartu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko familien batez besteko errenta 42.192 eurokoa dela. Euskal familien multzoaren batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala baino bi aldiz gehiago dira.

Familiak, famili errentaren geruzari jarraiki, hartzaile nagusiaren sexuaren arabera. Euskal AE (%). 2011
Iturria: Eustat. Errenta pertsonal eta familiarraren estatistika

Diru-sarreren gaineko datuak familiaren tamainaren arabera aztertzen direnean, orduan ere argi geratzen da gizonaren diru-sarrerak emakumearenak baino nabarmen handiagoak direla. Esaterako, pertsonabakarreko familien batez besteko diru-sarrerak 27.290 eurokoak dira, hartzaile nagusia gizona den kasuetan. Hartzaile nagusia emakumea den kasuetan, aldiz, 19.770 eurokoak dira. Egoera hori familia-tamaina guztietan errepikatzen da. 2 pertsonako familien kasuan, hartzaile nagusia gizona bada, diru-sarrerak 38.642 eurokoak dira. Hartzaile nagusia emakumea bada, aldiz, 35.041 eurokoak. 3 eta 5 kide arteko familietan, berriz, 56.943 eurokoak eta 51.105 eurokoak dira diru-sarrerak, hurrenez hurren.

Gauzak horrela, 16 urteko edo gehiagoko pertsonen lan-egoera aztergai hartuta, 2013an euskal emakumeen langabezia-tasa % 14,1ekoa dela esan behar da. Espainiakoa (% 27,0) baino askoz txikiagoa da ehuneko hori, EB-28ko batezbestekoa (% 10,9) baino handiagoa izan arren.

Europan eskuragarri dauden luzeko emakume langabetuei buruzko datu berrienak 2012 urtearen gainekoak dira. Horien arabera, Euskadin, % 5,9koa da luzeko emakume langabetuen tasa. EB-28n, aldiz, % 4,7koa. Hala ere, Espainiako emakumeena % 11,6koa da.

Bestalde, gure inguruko herrialdeetako 16 eta 64 urte arteko emakumeen datuekin alderatuta, EAEko emakumeen okupazio-tasa (% 58,4) eta EB-28ko herrialdeetakoena (% 58,5) oso antzekoak dira. Espainiako emakumeena, ordea, txikiagoa da (% 50,6).

Norbera eta familia uztartzea

Norberaren bizitza eta familia-bizitza uztartzea oraindik ere egiteke asko dagoen auzietako bat da, 2012 urteari dagozkion Eustaten datuen arabera. Hala, EAEn, etxetik kanpo lan egiten duten emakumeek egunean 4,6 ordu eskaintzen dizkiote 15 urtetik beherako seme-alaben zaintzari. Gizonek, aldiz, 2,9. Aldea are handiagoa da mendeko pertsonen zaintzan. Gizonek egunean 1,4 ordu ematen dituzte eta emakumeek kopuru hori halako bi (2,9).

Emakume langileen ia erdiak (% 47,9), soldatapeko lanari eskainitako lanaz gain, egunean 5 ordu edo gehiago eskaintzen dizkiote adingabeen zaintzari. Mendeko pertsonen zaintzari dagokionez, % 20,8k denbora-tarte hori bera eskaintzen dio egiteko horri. Era berean, gizon langileen % 49,1ek 2 ordu edo gutxiago eskaintzen dizkio seme-alaben zaintzari.

Landunen artean, etxeko lanen banaketa are desorekatuagoa da: hamarretik bederatzi gizonek (% 91,5) 2 ordu edo gutxiago eskaintzen dizkiete zeregin horiei. Aldiz, lau emakumetik batek (% 27,9) 3 ordu edo gehiago eskaintzen dizkio.

Eginkizunen banaketa ezberdin horren ondorioz, gainera, emakume landunen ehuneko handi bat (bostetik ia bat) ez dago batere pozik ezkontideak edo bikotekideak etxeko lanak egiteko emandako laguntzarekin. Lana duten gizon gehienak –%77,6–, ordea, oso pozik daude bikotekideak etxean egindako lanarekin.

Azpimarratu behar da emakume landunak gizon landunak baino pozago daudela seme-alaben zaintzaren esparruan; % 62k pozik dagoela adierazi du. Etxeko lanekin pozik daudela dio % 48,3k. Gizonen kasuan, seme-alaben zaintzarekin pozik dago % 50,9, eta etxeko lanekin, berriz, % 46,2.

Ugalkortasunak maila baxuan darrai eta hirugarren haurrik ez du ia inork, ezkontza-tasak behera egin duen bitartean

Bestalde, Adierazle Demografikoak aztertuz gero, aurreikusi daiteke EAEn gizon jaiotzen den pertsona 79 urte biziko dela, eta ezkontzeko % 49ko probabilitatea duela. Emakume jaioz gero, 85,4 urteko bizi-itxaropena du eta ezkontzeko % 54ko probabilitatea du. Haur bakarra izango du. Bi kasuetan, 8 aldiz aldatuko dira etxez.

Gizon zein emakumeek bizi-itxaropenaren etengabeko hazkundea izan dute. Duela 35 urteko adierazleen arabera (1975ean, gizonen bizi-itxaropena 69,6 urtekoa zen; emakumeena, 76,9koa), emakumeen bizi-itxaropena 8,5 urte handiagoa da, eta gizonena 9,3 urte handiagoa. 2025ean, biztanlego-aurreikuspenen arabera, emakumeen bizi-itxaropena 88,4 urtekoa izango da, eta gizonena 82,6 urtekoa. Bi bizi-itxaropenen arteko aldea jaitsi egin da; orain 6,6 urtekoa da, duela 20 urte 8,7koa zen bitartean. Bilakaera horri eutsiko zaio, 2026an, 5,8 urtekoa izango denez.

Hala ere, gutxi dira horren emakumeen bizi-itxaropen handiaz harro egon daitezkeen herrialde aurreratuak. Emakumeen bizi-itxaropena Espainiakoenaren berdina da, eta Alemaniakoena zein Europar Batasunekoa (% 83,2) baino handiagoa, nahiz eta Frantziakoena baino apur bat txikiagoa den (85,7 urte). Gizonen bizi-itxaropena ere Europar Batasunekoena (77,4) eta Alemaniakoena (78,4) baino handiagoa da, baina Espainiakoena baino txikiagoa (79,4).

Ugalkortasuna oso maila txikian dago gure inguruneko herrialdeekin alderatuta. 2011n, seme-alaben batez bestekoa 1,3koa zen, 1975eko 2,7kotik urrun oso. Gainera, belaunaldi-ordezpenerako beharrezkoa den mailatik (2,1 haur) oso behera dago. Ama izateko batez besteko adina 32 urtekoa da; alegia, 1975en aldean, 3,8 urte geroratu da.

Atzerriko herrialdeekin alderatuta, ugalkortasun-indizea Alemaniakoaren antzekoa da (1,36 haur), baina Europako batez bestekotik behera dago (1,57 haur) eta oso urruti du Frantziako datua (2 haur).

Ezkontza-tasari erreparatuta, ezkontza-adina ere geroratu egin dela hauteman daiteke. Lehen ezkontzaren batez besteko adina 35,1 urte da gizonentzat (1975ean baino 8,4 urte gehiago) eta 32,8 emakumeentzat (1975ean baino 8,6 urte gehiago).

Ugalkortasunarekin bezala, batez ere adin-tarte jakin batean ezkontzen dira gizon-emakumeak. Gizonen % 48,1 30 eta 36 urte artean ezkontzen da eta emakumeen % 52,8 28 eta 34 urte artean.

Gizonen erdiak baino gehiagok jarraituko du ezkongabe, baita emakumeen erdiak (% 45) ere. Duela 35 urtetik asko aldatu dira datuok, orduan pertsonen ia % 100 ezkontzen baitzen.

Euskal AEko 2010/2011 Adierazle Demografikoak
Iturria: Eustat. Adierazle demografikoak

Gero eta emakume gehiago euskal unibertsitateetan

Generoaren arabera, gizon baino emakume gehiago sartzen da unibertsitateetan (% 8 gehiago): % 54 emakumeak dira, % 46 gizonak, 2011-2012 ikasturteko datuen arabera. Emakumeak gehiago dira ikasketa-mota guztietan: master ofizialetan (% 57), lehen eta bigarren zikloan (% 53); graduan (% 54) eta doktoregoan (% 53). Bestalde, 12.253 gaztek lortu zuten unibertsitate-titulu bat; haietatik % 60 emakumeak ziren.

Ikasketa motei dagokienez, ezberdintasun handia dago ikasketen espezializazioan; hala, emakumeek, gehienbat, Gizarte eta Lege Zientzien barruan jasotakoak nahiago dituzte (% 61). Gizonen % 83, ordea, Ingeniaritza-Arkitekturaren eta Gizarte eta Lege Zientzien artean banatzen dira. Oso adierazgarria da neskek Osasun Zientziak mutilek baino gehiago nahiago izatea (% 8; % 3).

Gainera, euskal unibertsitateetako 5.897 irakasleetatik gehienak gizonak ziren (% 59). Administrazio eta zerbitzuetako 2.692 langileen artean, aldiz, emakumeak % 65 izan ziren.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal familien diru-sarrerak aldatu egiten dira, hartzaile nagusia gizon edo emakume izan

Eragiketa : 
Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala Eustaten webgunean
Eragiketa kodea : 
999103
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
DIA INTERNACIONAL DE LA MUJER 2014
Eguneratze data : 
2014/03/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011404_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali