HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzak %5,2 gutxitu...

2014/03/14ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2013ko 3. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotzak %5,2 gutxitu ziren 2013ko hirugarren hiruhilekoan

Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %38

2013ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.969 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %5,2 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Gipuzkoan 1.612 haur jaio ziren, %-8,7, jaitsierarik handiena; Araban 779, %-4,2; Bizkaian 2.578, %-3,2.

Ama berrien arteko 5etik 4k 30 urte baino gehiago dauzkate

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %38,5. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%35); ondoren 25-29ko taldea, %13,2, aurrekoen erdia baino gutxiago. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5,3 dira, eta 40 urtez gorakoen taldean jaiotzen %8,1, talde hau delarik hazi den bakarra.

Ezkontzaz kanpoko jaiotzak, %38; aurreko urteko aldi berean %35,8. Ama ezkongabeen batez besteko adina, 32,1 urte; dibortziatuena 36,3 eta alargunena 34,8; azken bi talde hauek oso txikiak dira, alargunak 6 besterik ez. Ezkondutako amek, hiruhileko honetan eta batez beste, haurrak 33,9 urterekin izan zituzten.

Ama atzerritarrak lau urtez gazteagoak dira espainiarrak baino

Euskal AEn 2013ko uztail, abuztu eta irailean amatu ziren emakumeen %17,3 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik, Araba, %23,4; Bizkaian %16,6 eta Gipuzkoan %15,6.

Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 30,1 urte batez beste; espainiarrena, 34.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.703 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.810 (%36,4) aurretik beste bat zegoen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengo seme-alabak, %9,2.

Aurreneko haurra izandako emakume-kopurua %8 jaitsi da; bigarrena denean %1,4koa da jaitsiera, hirugarren eta ondorengoentzat, %2,4koa, 2012ko hiruhileko beraren aldean.

1. taula: Euskal AEn bizi den ama batengandik bizirik jaioak. Alderaketa taula
Iturria: Eustat. Euskal AEko jaiotzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzak %5,2 gutxitu ziren 2013ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3ER TRIMESTRE 2013
Eguneratze data : 
2014/03/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011439_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali