HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Euskal AEko biztanleak...

2014/03/13ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BIZTANLEEN UDAL ESTATISTIKA (BUE)-2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleak gutxixeago dira, 2013ko urtarrilaren 1ean

Adindunen proportzioa handiagoa da, erkidego gehienen eta Europako herrialdeen aldean

Eustaten datuen arabera 2013ko urtarrilaren 1ean 2.178.949 lagun bizi ziren Euskal AEn. 2011ko azaroko Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsuan baino 866 pertsona gutxiago; mende honetako aurreneko urteetan biztanle-hazkundea izan genuenez, inflexio-puntua da.

Gipuzkoan 2.681 biztanle gehiago ditugu, 2.599 gutxiago Bizkaian eta 988 gutxiago Araban.

Araban, biztanle-jaitsiera Gasteizi zor zaio (-1.038); gainerako udalerrietako hazkundea ez da hiriburuko jaitsiera konpentsatzeko lain. Gipuzkoan, bi udalerri handienetan (Donostia eta Irun) 1.231 pertsona gutxiago ditugu, baina gainerako udalerrietako hazkundea handiagoa da.

Bizkaian, Bilbok (-2.789), Getxok, Portugaletek, Sestaok eta Basaurik, besteren artean, biztanle-galera dute. Bilbo Handiak 3.730 lagun galdu ditu.

Eskualde honetan daude biztanle dentsitate handiendun udalerriak (km. karratuko 6.000 baino gehiago); goi-goian, Portugalete, 2013an 14.741.

Kuartango, Lagran, Bernedo, Arraia-Maeztu eta Harana, denak Arabako Mendialdean, beste muturrean ditugu, km. karratuko 8tik behera eta gainera biztanleak galtzen 2011ko bukaera aldetik.

Euskal AEko 19 udalerritan biztanleen lautik batek baino gehiagok 65 urte edo gehiago ditu

65 urte eta gehiagokoak %20,2 dira Euskal AEn; Espainian %17,7. Gaztela eta Leon, Galizia eta Asturias, denak %23ren gainetik, dira “zaharrenak”. Europan Italia eta Alemania bakarrik daude gure proportzioaren gainetik.

Euskal AEko batez bestekoaren gainetik 93 udalerri daude, 158 azpitik. Aurrenekoen artean Bilbo, Donostia eta Barakaldo daude, erkidegoko biztanleen %30 ia.

65 urte eta gehiagoko pertsonen proportzioan bi muturrak Elburgo/Burgelu (%9) eta Lagran (%38,3) dira. %10en azpitik hiru udalerri bakarrik: Alegría-Dulantzi, Irura eta Elburgo/Burgelu; denen artean 5.272 lagun. %30en gainetik, beste hiru: Lagran, Harana eta Elantxobe, 840 lagun.

Arabako Mendialdeko udalerri guztietan adindun asko dagoenez, eskualdean %27 ia dugu; ondoren Markina-Ondarroa eta Debabarrena, %22.

1. grafikoa. 65 urte eta gehiagoko pertsonak, udalerrien arabera

graf0011419_01_e.png

Iturria: EUSTAT. Biztanleen udal estatistika 2013

16 urte baino gutxiagoko bakoitzeko 65 urte eta gehiagoko ia 1,5

Euskal AEn 16 urte baino gutxiagoko bakoitzeko 65 urte eta gehiagoko 1,4 pertsona daude; Espainian 1,1. Proportzio honen gainetik 83 udalerri; muturrean Lagran, gazte bakoitzeko ia 7 adindun. Haranan 5, Elantxoben, Moreda Araban eta Añanan 16 urte baino gutxiagoko gazte bakoitzeko 3 adindun pasa. Beste puntan, Irura, Alegría-Dulantzi, Larraul, Elburgo/Burgelu eta Altzo; adindun bakoitzeko 2 gazte pasa.

Arabako udalerrietan ditugu biztanleen adinaren araberako muturrak; batetik tamaina txikiagatik eta edozein gertakari demografikok (migrazioak, kasu) goitik behera aldatzen duelako banaketa.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo Biztanleen Udal Estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Biztanleen Udal Estatistika. Datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko biztanleak gutxixeago dira, 2013ko urtarrilaren 1ean

Eragiketa : 
Biztanleen udal estatistika
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2013
Eguneratze data : 
2014/03/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011419_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali