Prentsa-oharra, 2014/03/28

EUSKAL AEKO KANPO - MERKATARITZAKO PREZIOEN INDIZEA (BUI) 2013KO 4. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioen prezio unitarioen urte arteko tasek % 2,7 egin dute gora 2013ko laugarren hiruhilekoan

Inportazioei dagokienez, prezioen murrizketa % 3,9koa izan zen

Euskal AEko esportazioen prezio unitarioak % 2,7ko urte arteko jaitsiera izan dute 2013ko laugarren hiruhilekoan, EUSTATen datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, aldiz, jaitsiera % 0,4koa izan da.

Inportazioetan ere prezioek urte arteko aldakuntza negatiboa izan dute, % 3,9koa, hain zuzen. 2013ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, -% 2,1ekoa.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, xede ekonomikoa aintzat hartuta. 2013ko laugarren hiruhilekoa. (%)				
Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Ondasunen helburu ekonomikoaren bidezko sailkapenaren araberako esportazioen urte arteko analisiari dagokionez, agerikoa da urte arteko jaitsiera handiagoa dela Bitarteko Ondasunetan (-% 3,2), Kapitaleko Ondasunetan (-% 1,6) eta Kontsumoko Ondasunetan (-% 1,5) baino.

Inportazioen kasuan, prezioen indizeek jaitsierak izan dituzte Kapitaleko Ondasunetan (-% 4,9) eta Bitarteko Ondasunetan (-% 4,3), baina igo egin dira Kontsumoko Ondasunetan (% 1,8).

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, geografia-eremua aintzat hartuta. 2013ko laugarren hiruhilekoa. (%)				
Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Esportazioen helburuko eremu geografikoak kontuan hartuta, eta iazko hiruhileko berarekin alderatuz gero, unitateko prezioak jaitsi egin dira aztertutako eremu guztietan; nabarmenenak EB-27an (-% 3,5) eta ELGAn (-% 3,3) izan dira. Halaber, behera egin dute prezioek 2013ko hirugarren hiruhilekoan, batez ere munduko gainerako herrialdeetan (-% 1,5).

Inportazioen kasuan, urte arteko jaitsierak izan dituzte prezioek eremu geografiko guztietan; nabarmenenak munduko gainerako herrialdeetan (-% 5,5) eta ELGAn (-% 3,1). Aurreko hiruhilekoari dagokionez, indize guztien ehunekoek egin dute behera; nabarmenenak munduko gainerako herrialdeetan (-% 4,6).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua

Euskera
Produktuaren datuak

Esportazioen prezio unitarioen urte arteko tasek % 2,7 egin dute gora 2013ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2024
Eguneratze data : 
2014/03/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/03/27
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011466_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali