Prentsa-oharra, 2014/04/24

EUSKAL AEko INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2014KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioek % 0,2 egin zuten behera 2014ko martxoan, aurreko hilabetearekin konparatuta

Iazko datuekin konparatuta (2014ko martxoa eta 2013ko martxoa), % 1,6 egin dute behera

2014ko martxoan, Euskal AEko industria-prezioak % 0,2 beheititu dira, aurreko hilabetekoekin alderatzen baditugu. Horixe adierazten dute EUSTATeko datuek. Hala, martxoko urtetik urterako tasa (azken hamabi hilabeteotako industria-prezioen aldakuntza jasotzen duena) % 1,6 jaitsi da.

Sektorekako xehetasunak aztertuta, argi dago 2014ko martxoko jarduera-adar inflazionistenak, aurreko hilabetearekin konparatuta, Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa eta Erauzteko industriak izan direla, batean zein bestean, prezioak % 0,6 igo baitira. Inflazionistetan hirugarrena Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa dugu, % 0,2 igo direnez. Aitzitik, jaitsierarik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta Koketegiak eta petrolio-findegiak industria-sektoreek izan dituzte, bi-bietan % 0,9 egin baitute behera prezioek. Ondoren, Altzariak eta beste manufaktura-industriak batzuk sektorea dago, prezioak % 0,5 jaitsi direna.

2014ko martxotik 2013ko martxora bitarteko aldian, prezioen hazkunderik handienak alor hauetan gertatu dira: Botikagintza (% 1,5), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,2) eta Industria kimikoa (% 0,6). Kontrara, jaitsierarik handienak honako hauei dagozkie: Koketegiak eta petrolio-findegiak (% 6,8), Altzariak eta beste manufaktura-industria batzuk (% 2,6) eta Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 2,4).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraiki, martxoan, sektore-talde handietako prezioak aldakuntza desberdinak izan dituzte. Ekipo-ondasunak % 0,2 igo dira, baina Bitarteko ondasunak, berriz, ez dira aldatu (% 0,0). Energia sektore-taldearen prezioak % 1,0 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasunak, oro har, % 0,2; izan ere, Kontsumo-ondasun iraunkorrak nahiz Kontsumo-ondasun galkorrak alorretako prezioek behera egin dute, % 0,2 eta % 0,1, hurrenez hurren.

Urtetik urterako aldian, ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzek beheranzko joera izan dute kasu guztietan. Energia taldekoek % 4,1 egin dute behera, Bitarteko Ondasunak taldekoek % 1,8 eta Ekipo-ondasunak taldeko prezioek eta Kontsumo Ondasunak taldekoek % 0,4. Azken horien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorrak taldeko prezioak % 1,6 beheititu dira, eta Kontsumo-ondasun galkorrak taldekoenak ez dira aldatu (% 0,0).

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak. 2014ko martxoa (p)
Iturria: Eustat. Euskal AEko industria prezioen indizea (IPRI)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioek % 0,2 egin zuten behera 2014ko martxoan, aurreko hilabetearekin konparatuta

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2014
Eguneratze data : 
2014/04/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011588_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali