Prentsa-oharra, 2014/05/20

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETH)- 2014ko ASTE SANTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak % 6,4 ugaritu dira 2014ko Aste Santuan Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan

Logelako okupazio-maila handienak Ostiral Santuan izan ziren Donostian (% 94,6) eta Bilbon (% 93,7)

EAEko hotel-establezimenduetan 35.471 sarrera eta 77.061 gaualdi zenbatu ziren Aste Santuko ostegunetik igandera bitartean (4 gau).

2014ko Aste Santuan, EAEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrera % 6,4 igo da, eta gaualdi-kopurua, berriz, % 5,7, iazko aldi bereko datuen aldean.

1. taula. Bidaiarien sarrera, gaualdiak eta okupazio-mailak EAEko hotel-establezimenduetan, jatorriaren eta eskualde geografikoaren arabera. Aste Santua (*). 2014
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (THI)

Espainiatik eta atzerritik etorritako bidaiarien kopuruak (26.537 eta 8.934, hurrenez hurren) eta bertan emandako gaualdiak igo dira. Espainiatik etorritako bidaiarien sarrerak % 5,2 igo dira, eta atzerritarrenak, berriz, % 10,4. Espainiako bidarien gaualdiak % 3,8 igo dira, % 12,6, berriz, atzerritarrenak.

Hiru lurraldeek bilakaera positiboa izan dute Aste Santuan, bai bidaiarien sarrerei, bai gaualdiei dagokienez. Zehazki, Araban % 10,5 igo dira bidaiarien sarrerak, eta % 6,1, gaualdiak. Bizkaian bidaiari-kopuruaren gorakada % 5,7koa izan da, eta gaualdiena % 4,2koa. Gipuzkoan, aldiz, % 5,7 eta % 7,5 igo dira, hurrenez hurren.

Logelako okupazio-maila hiru ehuneko handiagoa izan da: 2013an % 67,4koa zen, 2014an, ordea, % 70,6koa.

Logelako eta eguneko okupazio-maila EAEn % 49,3koa izan zen igandean, eta % 83koa ostiralean. Ostirala izan zen okupazio-maila handieneko eguna hiru lurraldeetan. Egun hartan, Bizkaiko okupazio-maila % 84,1ekoa izan zen, Gipuzkoakoa % 83,4koa eta Arabakoa, azkenik, % 78,8koa. Ostiral hartan, Donostiako okupazio-maila % 94,6koa izan zen, Bilbokoa % 93,7koa, eta Gasteizkoa % 81,9koa.

2. taula. Batez besteko egonaldia eta eguneko eta logelako okupazio-maila EAEn.  Aste Santua. 2014
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (THI)

Batez besteko egonaldia 2,17 egunekoa izan da erkidegoan. Lurraldeka, 2,19 egunekoa izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 2,06 egunekoa Araban. Hiriburuetan, batez besteko egonaldia 2,28 egunekoa izan zen Donostian, 2,25ekoa Bilbon eta 2,02koa Gasteizen.

Landa-ostatuetan, sarrerak % 24,4 eta gaualdiak % 9,1 igo dira iazko Aste Santuaren aldean

Aste Santuko ostegunetik igandera bitartean (4 gau), orotara, 3.274 sarrera erregistratu ziren EAEko landa-ostatuetan, 2013ko Aste Santuan baino 642 gehiago. Iaz baino % 24,4 handiagoa da sarreren kopurua. Igoera handiena Araban gertatu da (% 43,2); bigarren handiena, Gipuzkoan (% 28,0); eta, azkenik, Bizkaia dago, hazkunde txikia izan duena (% 4,0).

10.644 gaualdi erregistratu ziren, iaz baino 889 gehiago. Hau da, EAEn % 9,1 hazi zen. Lurraldeka, hiruretan igo zen gaualdi-kopurua: % 21,9 Araban, % 7,6 Gipuzkoan eta % 1,1 Bizkaian.

3. taula. Logelako bidaiarien sarrera, gaualdiak eta okupazio-mailak EAEko landa-establezimenduetan, jatorriaren eta eskualde geografikoaren arabera. Aste Santua (*). 2014
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (THI)

Logelako okupazio-maila % 5,7 hazi da EAEn. Lurraldeka, % 8,5 hazi da Araban, % 6,3 Gipuzkoan eta % 2,0 Bizkaian.

Aste Santuko batez besteko egonaldia 3,71 egunekoa zen 2013an, baina 3,25ekoa izan da 2014an, EAEn. Hiru lurraldeetan jaitsi da aldagai hori: Gipuzkoan, 3,75ekoa zen 2013an eta 2014ko Aste Santuan 3,16koa izan da; Araban 4,04tik 3,44ra jaitsi da; eta, azkenik, Bizkaian jaitsi da gutxien, 2013ko Aste Santuan 3,38 egunekoa izatetik 3,28 egunekoa izatera jaitsi baita.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak % 6,4 ugaritu dira 2014ko Aste Santuan Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011655_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali