HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2014/05/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE)- I/2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak %12,4 gehitu dira 2014ko lehen hiruhilekoan

Inportazioak %10,8 gehitu ziren aldi berean

Euskal AEko esportazioak %12,4 gehitu ziren nominalki lehengo urteko aldi beraren aldean, EUSTATen arabera. Guztirakoa 5.372 milioi euro, iazko 4.779 milioien aldean.

Inportazioak %10,8 igo nominalki eta 4.316 milioi euro izan ziren lehen hiruhilekoan. Inportazio ez-energetikoak bakarrik hartzen badira kontuan, aldi berean gutxiago (%7,3) hazi ziren; 2.623 milioi.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2013, laugarren hiruhilekoa. Milaka eurotan	
Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako estatistikak (KAMEE)

Lehen hiruhilekoan saldo garbia (esportazioak ken inportazioak) positiboa izan da: 1.055 milioiko superabita; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %124,5 (2013ko lehen hiruhilekoan, %122,7). Merkataritzako saldo ez-energetikoa positiboa da baita ere, 2.038 milioi inguru; 2013ko lehen hiruhilekoan baino 46 milioi gehiago. Produktu ez energetikoen estaldura-tasa lehengo urteko lehen hiruhileko %181,5etik 2014ko %177,7ra jaitsi da.

Europar Batasuna helburu duten esportazioak %14 hazi ziren 2013ko aldi beraren aldean. Nabarmentzekoak dira bai bolumen, bai urte arteko hazkundeagatik ondokoak: Alemania (%12), Herbehereak (bikoiztu), Erresuma Batua(%15,3), Belgika (%16,7), Portugal (%13,4) Jaitsierarik handienak: Frantzia (%-2,6), Italia (%-9,2). 28-EBtik kanpo, hazkundeak esportazioetan: Singapur (%260,9), Aljeria (%123,1), Brasil (%34,3), Txina (%23,4), Estatu Batuak (%9,4).

Euskal AEKo esportazioak hein handi batean (%68) Europara joaten dira, eta horren barne, %93 28-EBra. Amerikak gure esportazioen %15 hartzen ditu, Asiak %10 eta Afrikak %6 ia. Ozeaniak apenas hartzen dituen gure esportazioen %1.

Europar Batasunetiko inportazioak %38,4 hazi ziren. Bolumen eta urte arteko hazkundeagatik Alemania (%8,3), Frantzia (%4,6), Belgika (%13), Herbehereak (%6,1) eta Erresuma Batua (%3,6) nabarmentzen dira. Italiak lehengoan dirau (%0,5). Estoniatiko inportazioak lehengo urtean 1.469.000 euro izan ziren; 2014ko lehen hiruhilekoan 391.786.000, bada alderik. 28-EBtik kanpo, AEBtik etorritako inportazioak %96,1 hazi ziren eta Txinatikoak (%11,5). Errusiatikoak (%-33,9) eta Mexikotikoak (%-5,4) nabarmen jaitsi dira, biak energetikoak nagusiki.

Inportazioak Europatik (%71), Amerikatik (%16), Asiatik (%9), eta Afrikatik (%3) etorri dira. Ozeaniatikoak ezdeusak izan dira.

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioetan Garraio-materiala nabarmentzen da, dinamikoena pisurik handienekoen artean: %14,8 hazi eta hiruhileko esportazio guztien %23 izan dira. Metalak eta bere manufakturak %1,2 hazi dira eta Material Elektrikoa %1,7. Produktu mineralak bikoiztu baino gehiago egin eta hiruhilekoan esportatutako guztiaren %13,6 izan dira. Muga-zergen 21 sekzioetatik seitan bakarrik izan dira negatiboak urte arteko aldakuntzak.

Inportazioetan orokorrean hazkundeak daude, batez ere Produktu mineraletan (%16,1) eta Metaletan eta beren manufakturetan (%5,8); bien artean inportazio guztien %62 hartzen dute. Produktu kimikoetan %40,4ko gehikuntza dugu, Garraio-materialean %28,2. Plastikoak eta kautxua (%-7,9) nabarmentzen da jaitsierak izandako sekzio bakanen artean.

Bizkaian (%20,2) izan da esportazio-hazkunderik handiena, batez ere Produktu Mineraletan (%109,8) eta Garraio materialean (%33,6). Metalak eta beren manufakturak (%-7,9) eta Material elektrikoa (%-3,7), Bizkaiko esportazioen %35,6, negatiboan ditugu. Bizkaiko inportazioak %12,1 hazi ziren, batez ere Produktu mineralengatik (%16,5) eta Produktu kimikoengatik (%82,2).

Arabako esportazioak %10,7 gehitu dira aurreko urteko aldi beraren aldean. Batez ere, ondokoengatik: Garraio-materiala (%11,6), Metalak eta beren manufakturak (%20,3), Material elektrikoa (%1,3) Plastikoetan eta kautxuan (%-0,1) 2013an bezalatsu ditugu esportazioak. Arabako inportazioak %12,3 hazi ziren: Garraio-materiala (%39,5), Metalak eta beren manufakturak (%26,2) Material elektrikoa (%7,9).

Gipuzkoako esportazioak gutxiago (%4) hazi dira. Material elektrikoa (%4,7), Garraio-materiala (%4,0), Metalak eta beren manufakturak (%1,0) dira nabarmentzekoak. Gipuzkoan inportazioak %5,3 gehitu ziren: Material elektrikoa (%6,7), Metalak eta beren manufakturak (%1,0).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %12,4 gehitu dira 2014ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2014
Eguneratze data : 
2014/05/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011674_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali