2014/05/26ko prentsa-oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA/EUSKAL AEKO FAMILIAK - 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Prentsa digitala 2014ko web bisitatuenen aurreneko tokietan berriz ere

Posta elektronikoaren orriak eta sare sozialak dagoeneko ez daude lehen postuetan, bai aipatuenen artean

Euskal AEn normalean Interneten aritzen diren pertsonek aurrena komunikabideetara jotzen dute, ondoren posta elektronikora, gizarte sareetara, instituzioen orrietara, bankuetara, aisia eta bidaietara, Eustaten 2014ko datuen arabera.

Web orri bisitatuena 2014an ‘’elcorreodigital.com’’ da; Internet erabiltzaileen artean %8,6k jotzen dute bertara, 316.000 aipamen guztira. Rankinean bigarren, 2013an baino sei postu gorago, “google.com”, 302.000 bisita, %8,2. “hotmail.com”, 2013ko liderra, orain bosgarren da eta “facebook.com”, bigarrenetik seigarrenera pasa da.

Komunikabide gehienek aurrera egin dute 2013ko aldi beraren aldean. ‘’elcorreodigital. com’’ orriaz gain, aipatuenen artean ditugu: “diariovasco. com”, aipamenen %5,3; “marca. es”, %3,6; “elpais. com’’, %2,3, ‘’deia. es’’, %1,6.

“youtube. com” hirugarren dugu, 252.000 aipamen, %6,9. ”wikipedia. org” zortzigarren dugu, zazpi postu gorago.

“lanbide. net”, bisiten %1,8 eta “infojob. com”, %1,4, enplegu-atariak, aipatzekoak dira.

Banku elektronikoek eta instituzioen orriek eutsi egiten diote aipamenen rankinean

Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.eus”, aipamenen %2,8, 104.000 bisita, hamargarren dago rankinean. Aipatzekoa da lehen 25 postuetan nola sendotu diren Euskal Administrazioarekin erlazionatutako orriak, esaterako, “ehu.es” eta “osakidetza.euskadi.eus”.

Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxabank.es”, bisiten %1,7, hamalaugarren da, eta ‘’laboralkutxa.com” %0,5.

Euskadiko Internet erabiltzaileen artean %97 pasak “google” bilatzailea erabiltzen du

Google da Euskal AEko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,3k, 15 urte eta gehiagoko 1.253.000 internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %1,3k Yahoo eta %1,4k besteren bat.

Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 weben zerrenda. 2013 eta 2014 (milaka)
Iturria: Eustat. Informazio gizartearen inkesta/Euskal Aeko familiak

Haurren %97k ordenagailua dute etxean; 15 urte eta gehiagoko biztanleen artean %77,2k.

Informazio eta komunikazioaren teknologia berrien ezarpena 6-14 urte arteko biztanleen artean oso altua da. 2014ko lehen hiruhilekoan %96,4k ordenagailua du etxean; 15 urte eta gehiagoko biztanleen artean %77,2k.

168.000 haurrek baino gehiagok, %94,2k, Internet dute etxean; 2013ko aldi berean baino 3,4 puntu gehiago. Ia 20 puntuko aldea dago, Interneterako sarreraz ari garela, 15 urte eta gehiagoko biztanleekin (%74,5) alderatuz gero.

Azken hiru hiletan, 6-14 urte arteko biztanleen %80,2k, 143.000 pertsonak, Internet erabili dute; 14 urtetik gorakoen artean %67,9k.

Adin txikiko internautek aisiara jotzen dute (%81,6), liburutegi eta dokumentaziora (%49,3), ondasun eta zerbitzuen informaziora (%46,4), posta elektronikora (%41,2).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Prentsa digitala 2014ko web bisitatuenen aurreneko tokietan berriz ere

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/05/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011671_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali