Prentsa-oharra, 2014/06/27

EUSKAL AEKO KANPO - MERKATARITZAKO PREZIOEN INDIZEA (BUI) 2014KO 1. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2014ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %1,5 jaitsi ziren urte artekoan

Inportazioetan prezioen jaitsiera handiagoa da, %4,8

Euskal AEko esportazioen prezio unitarioak %1,5 murriztu ziren urte artean 2014ko lehen hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean %1eko jaitsiera.

Inportazioetan urte arteko %-4,8 dugu prezioetan; 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean, %-1,4.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, xede ekonomikoa aintzat hartuta. 2014ko lehenengo hiruhilekoa. (%)				

Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, urte artean, esportazioetan %-2,9 dugu Bitarteko ondasunetan, %2,1 Kontsumokoetan eta %1,5 Kapitalekoetan.

Inportazioen prezio-indizeetan: Bitarteko ondasunetan, %-5,4; Kapital-ondasunetan %-3,4 eta Kontsumo-ondasunetan %1,4.

Euskal AEko kanpo merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak, geografia-eremua aintzat hartuta. 2014ko lehenengo hiruhilekoa. (%)				

Iturria: Eustat. Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI)

Eremu geografiko guztietan gutxitu dira esportazioen prezio unitarioak urte artean, batez ere Munduko Gainerakoan (%-3,4) –EB eta ELGA gabe- eta Euro-eremuan %-1,8. 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean: Munduko Gainerakoan %-3,3, Euro-eremuan %-0,9.

Inportazioetan beherako joera izan dute prezioek, batez ere Munduko gainerako (%-7,4) eta ELGAtikoetan ((%-3,4). Aurreko hiruhilekoaren aldean %2ko jaitsiera Munduko Gainerakoan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko kanpo-merkataritzako prezioen indizea (BUI). Datu - bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2014ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %1,5 jaitsi ziren urte artekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2014
Eguneratze data : 
2014/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/30
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011749_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali