HomeGaiakEtxeguneen kontsumoko gastuaPrentsa Oharrak Euskal AEn, 2013ko familia-etxeko...

2014/06/16ko prentsa-oharra

FAMILIA GASTUAREN ESTATISTIKA 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn, 2013ko familia-etxeko batez besteko gastua 2006koaren azpitik

Berriz, etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen eta gasaren gastuak %26 gehitu ziren

Familia-etxeko batez besteko gastua, 2013an, 32.720 euro; aurreko urtean baino %1,3 gutxiago, baita ere gutxiago (%-1,2) 2006koaren aldean, Eustaten datuen arabera. Etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen eta beste erregaien batez besteko gastua, handiena, lehengoan da 2013an euskal familia-etxeetan, aurreko urtearen aldean; 2006koaren aldean badago hazkundea, %26,0. Garrantzian bigarrena, Elikagai eta edari ez-alkoholdunetan egina, %2,1 gehitu da 2012.aren aldean, baina %0,6 gutxitu 2006.aren aldean.

Garraioetan, jaitsiera handiak: %-31,7, 2006koarekiko; %-10,0, 2012koarekiko. Guztizko gastuan eragin txikiagodun beste zenbait gastu nabarmen gehitu dira. Osasunean %+13,1 aurreko urtearen aldean eta %+10,9 2006koarekiko; Irakaskuntzan %+13,4 eta %+26,1. Aisia, ikuskizun eta kulturan %11,5 gutxiago gastatu dute familiek aurreko urtearen aldean; Hotel, kafetegi eta jatetxeetan %-4,3.

1. taula. 2006-2013 aldiko Euskal AEo etxeetako batez besteko gastua, gastu-taldearen arabera (*) (€)
Iturria: Eustat. Familia gastuen estatistika

Gastu-egitura, 2013an euskal etxeetan: Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak, etxeko batez besteko gastuaren %35,3 da; Elikagaiak eta edari ez-alkoholdunak, %14,2; Hotel, kafetegi eta jatetxeak, %9,7. Ondoren Garraioak (%9,1), Beste ondasun eta zerbitzuak (%7,3) eta Jantziak eta oinetakoak (%5,3).

2006tik etxebizitza-gastuak gehitu dira gehien, %27,7tik %35,3ra, ia zortzi puntu. Garraio-gastua jaitsi egin da, 2006ko %13,2tik 2013ko %9,1era; lau puntu, termino korronteetan. Elikagai-gastua lehengoan da, familia-gastuaren %14; Aisia, kultura, hotel eta jatetxe gastua beheraka dugu 2006koaren aldean; orduan %17,8, 2013an %15.

Pertsonako batez besteko gastua, 13.573 euro; %0,4 gutxitu da, euro korronteetan, 2012koaren aldean.

2013ko kontsumoko guztizko gastua %1,1 gutxitu da absolutuan 2012koaren aldean; gastu-taldeetan, denetarik. Gastu-talde nagusiak, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak (%0,3) eta Elikagaiak eta edari ez-alkoholikoak (%2,4) gehitu egin dira. Hotel, kafetegi eta jatetxeetan, %-4,0 dugu. Portzentajean, gastu-jaitsierarik handiena (%-11,3 aurreko urtearen aldean) Aisia, ikuskizun eta kulturan dugu;1.552 milioi guztira. Hazkunde handienak: Irakaskuntzan, %13,7; Osasunean, %13,4.

2. taula. 2012-2013 aldiko Euskal AEko gastu osoa, gastu-taldearen arabera (*) (Milaka €)
Iturria: Eustat. Familia gastuen estatistika

Etxeko batez besteko gastua hileko diru-sarreren arabera aztertuz gero, alde handiak dira. 2013an, hilean 1.000 eurotik beherako diru-sarreradun etxeetan, batez besteko urteko gastua 17.711 euro ziren; hilean 3.000 edo gehiago jasoz gero, 51.725 euro.

2012.aren aldean, etxeko batez besteko gastua gutxitu egin zen diru-sarrerak 2.000tik 2.999ra bitarte zituzten etxeetan, %-1,8. Gainerakoetan batez besteko gastua zertxobait gehitu zen.

 1. grafikoa.- 2012-2013 aldiko Euskadil AEko etxeetako batez besteko gastua (*), diru-sarrera garbien arabera. (€)
Iturria: Eustat. Familia gastuen estatistika

Gastua aztertzen bada familiaren kokapen fisikoaren arabera, gasturik handiena 10.000 biztanletik beherako udalerrietan egiten da, familiako 33.945 euro, Euskal AEkoa baino %3,7 gehiago. Familiako batez besteko gasturik txikiena (32.216 euro),10.000 biztanletik 100.000ra bitarteko udalerrietan.

2013an, Euskal AEko gastuaren %13,7 arabarrek egin zuten; bizkaitarrek %53,8 eta gipuzkoarrek %32,5.

Oharra: Estatistikako Institutu Nazionalarekin (EIN) elkarlanean egin da inkesta hau.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Euskal AEko Familia-kontsumoko gastuaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, 2013ko familia-etxeko batez besteko gastua 2006koaren azpitik

Eragiketa : 
Familia-gastuaren inkesta
Eragiketa kodea : 
172503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/06/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011705_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali