2014/06/27ko prentsa-oharra

DENBORA-AURREKONTUEN INKESTA (DAI) 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal biztanleek denbora gehiago ematen dute bere burua zaintzen eta aisia aktiboan, eta gutxiago lan eta prestakuntzan, orain 20 urte baino

Egunero 35 minutu gutxiago lan eta prestakuntzarako, 2008.aren aldean

Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleek 2013an baino denbora gehiago ematen diete behar fisiologikoei, etxeko pertsonak zaintzeari, joan-etorriei eta aisia aktiboari orain 20 urte baino, eta gutxiago etxeko lanei, gizarte-bizitzari, eta 2008tik lan eta prestakuntzari, Eustatek eginiko Denbora Aurrekontuen Inkestaren arabera, zeinak ezagutzera ematen baitu Euskal AEko biztanleek eguna zertan ematen duten zehazki.

graf0011750_01_e.png

2008.aren aldean, ordura arteko joerek eutsi egiten diote, bitan izan ezik: Gizarte-denborari emandako denbora handitu egin da; 1993 eta 2008.aren artean laburtu egin zen. Egunero ordu erdi pasatxo batez jaitsi da lan eta prestakuntzarako denbora, urte hartara arte geldi baina etengabe hazi zena. Iraunkor dugu etxeko lanetan eta etxekoak zaintzen pasatako denbora.

Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleriak 11 ordu eta 50 minutuko batez besteko gizarte-denbora erabiltzen du behar fisiologikoetarako eta norbera zaintzeko, 1998an baino 16 minutu gehiago. Halaber, egunero, lanean eta prestakuntzan 3 ordu eta 23 minutu ematen du, etxeko lanetan 2 ordu eta 23 minutu, gizarte-bizitzari 58 minutu eskaintzen dizkio -1998an baino pixka bat gutxixeago-, aisialdiari 3 ordu eta 56 minutu, joan-etorriei ordu 1 eta 8 minutu eta etxeko lagunez arduratzeari 21 minutu.

Otordu-denbora haziz etxean, jaitsiz kanpoan

Jateko denboran badira aldaketa nabarmenak: etxean 14 minutu gehiago; etxetik kanpokoak 42 minututan jarraitzen du. Etxetik kanpo denbora gutxiago (ordubete eta 18 minutu) pasatzen dute; etxean eginez gero ordubete eta 28 minutu. Lehen kasuan denbora laburtu egin da (2008an baino 5 minutu gutxiago); etxeko otorduetan 5 minutu gehiago.

Lo, 8 ordu 52 minutu; geure burua zaintzen, 48 minutu; zainketa medikoetan 3 minutu; besteren etxean, 5 minutu.

7 ordu eta 16 minutu lan ordainduan, lehen bezala, baina nabarmen jaitsi da parte-hartze tasa lan profesionalean

Azken bosturtekoan, astelehenetik ostegunera, 3 minutuz urritu da egunero lan ordainduan emandako denbora. Larunbateko langileek 4 minutu gehiago egiten dute lanean eta igandekoek ordubete eta 20 minutu gehiago.

2008an emakumezkoek gizonezkoek baino ordubete eta 15 minutu gutxiago ematen zuten batez beste lan ordainduan; 2013an 57 minutukoa da aldea. Astelehenetik ostegunera, gizonen eguneko lanaldia 7 ordu eta 48 minutu ziren, 2008an baino 10 minutu gutxiago. Egun horietan emakumeen denbora 5 minutuz luzatu da; 2013an 6 ordu eta 41 minutu.

Denboraren erabileran ikusitako aldakuntzen zati bat lan ordaindua gutxitzeari zor zaio, bi sexuetan. 2013an gizonezkoek lan nagusian zuten partaidetza-tasa %34,8 zen eta emakumezkoena %26,5; 2008an baino 8,7 ehuneko-puntu gutxiago gizonentzat; emakumeentzat 6,2.

16 urte eta gehiagoko pertsonen %12,9k ez du inongo etxeko lanik egiten; gainerakoek 2 ordu eta 45 minutu ematen dituzte egunero.

2013an biztanleen %87,1ek egiten zuen etxeko lanen bat (otorduak, garbiketa, erosketak), orain bost urte baino ehuneko 5,2 puntu gutxiago, baina 9 minutu gehiago batez beste. Gizon eta emakumeen arteko aldea txikitu egin da: 2013an emakumezkoek gizonezkoek baino ordu 1 eta 26 minutu gehiago ematen zuten etxeko lanetan; 2008an aldea 2 ordu eta 4 minutu ziren.

Adin txikikoen eta helduen zaintza haziz

16 urte eta gehiagoko %24k (ehuneko 1,2 puntu gehiago 2008an baino) batez beste 2 ordu eskaintzen dizkio egunero etxeko lagunez arduratzeari, adin txikikoez zein helduez. Gizonezkoei ordubete eta 47 minutu hartzen dizkie egunean eta emakumezkoei 2 ordu eta 8 minutu.

Aisiarako denbora, 10etik 9k

Biztanleen %93,8k denbora badu aisia pasiborako, prentsa, telebista, ikuskizunak, jokoak e.a. 2008.aren aldean ehuneko hau 0,6 puntuz hazi da,beti ere 2 ordu eta 58 minutuko iraupena.

Hedabideak –prentsa eta ikus-entzunezkoak- aztertuta, erabiltzaileen proportzioan ehuneko 0,9 puntuko jaitsiera ikusten da; 2013ko tasa, %89,9. Hor dihardutenek 2 ordu eta 51 minutu pasatzen dituzte batez beste, 2008an baino 3 minutu gutxiago.

Biztanleen %17,5ek dio batez beste ordubete eta 6 minutu ematen dituela atseden hartzen, pentsatzen, egonean, duela bost urte baino 5 minutu gehiago.

Biztanleek batez beste 19 minutu eskaintzen dizkiete ordenagailuari eta Interneti, orain bost urte baino 7 minutu gehiago

Aisialdi aktiboan – kirola, paseatzea, txangoak, Internet, batez beste emandako gizarte-denbora 2008an baino 7 minutu gehiago da, eta 18 gehiago orain 20 urte baino. Atal honetako jardueretan biztanleen %64,6 aritzen da, azken bosturtekoan %4 hazi delarik.

Internet eta informatikako beste produktuekin erlazionatutako jarduerek 19 minutuko gizarte-denbora dira, 7 gehiago 2008an baino. Gizonek 27 minutu egunero eta emakumeek 12.

Gizarte-bizitzarekin erlazionatutako jardueretan diharduten biztanleak gehituz

16 urte eta gehiagoko biztanleriaren erdiak baino zertxobait gutxiagok ordubete eta 34 minutu eskaintzen dizkie egunero gizarte-bizitzarekin erlazionatutako jarduerei: lagunak bisitatzeari, solas egiteari, alderdi politiko edo elkarteetan parte hartzeari, erlijio-praktikari … Azken bosturtekoan jarduera horiek egiten dituen biztanleriaren portzentajea ehuneko 2,8 puntuz gehitu da, eta horretan emandako denbora 8 minutuz.

Biztanleen %9,1ek dio lagunak bisitatzeari edo etxean hartzeari, poteatzera irteteari edo erromeri edo dantzaldietara joateari denbora eskaintzen diola eta zifra hori dezente txikiagoa da 2008ko %13,1 baino. Emandako denbora, ordubete eta 57 minutu, duela bost urte baino 3 minutu gutxiago.

2013an jendeak denbora gehiago (16 minutu gehiago egunero) ematen du berriketan, guztira ordubete eta 8 minutu. Larunbat eta igandeetan, batez besteko hori ordubete eta 19 minutura eta ordubete eta 22 minutura luzatzen da.

graf0011750_02_e.png

Arabarrak dira lotienak, etxeko lanetan eta etxekoak zaintzen denbora gehien pasatzen dutenak eta gutxien joan-etorrietan. Bizkaitarrak nagusi ditugu lanean, prestakuntzan eta bizitza sozialean eta etxekoak zaintzen denborarik gutxien pasatzen dutenak; gipuzkoarrek pasatzen dute denborarik gehien aisia aktiboan, kirol eta joan-etorrietan, eta gutxien lanean, prestakuntzan eta etxeko lanetan.

Bizkaitarrek 8 ordu eta 46 minutu egiten dituzte lo, gipuzkoarrek baino 12 minutu gutxiago eta arabarrek baino 16 gutxiago.

Arabarren artean, landunek batez beste egunean 7 ordu eta 13 minutu ematen dituzte lanean, gipuzkoarrek baino 3 minutu gehiago eta bizkaitarrek baino 7 gutxiago.

Gipuzkoar ikasleek 5 ordu eta 28 minutu ematen dituzte haien zereginetan, bizkaitarrek baino 27 minutu gehiago eta arabarrek baino 8 gehiago.

Kirolen batean gipuzkoarren %17,7, arabarren %14,9 eta bizkaitarren %14,6 aritzen da. Hiru lurraldeetan denbora bera kirolarentzat: ordubete eta 27 minutu.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea (EUSTAT). Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 EUSKAL AEko Denbora Aurrekontuen inkesta. Prentsa-ohar gehiago EUSKAL AEko Denbora Aurrekontuen inkesta. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal biztanleek denbora gehiago ematen dute bere burua zaintzen eta aisia aktiboan, eta gutxiago lan eta prestakuntzan, orain 20 urte baino

Eragiketa : 
Denbora-aurrekontuen inkesta
Eragiketa kodea : 
010902
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011750_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali