HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskal enpresen % 76...

Prentsa-oharra, 2014/07/03

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal enpresen % 76 konexio mugikorren bidez konektatzen dira Internetera 2014an, iaz baino 12 puntu gehiago

Interneterako sarbidea duten enpresen % 67,2k, 10 langile edo gehiago dituztenen kasuan, % 92,1ek, administrazio publikoarekin izapideak egiteko baliatzen dute sarea

Konexio mugikorrak dira Euskal AEko enpresek Internetera sartzeko erabiltzen dituzten bideetan bigarrena 2014an. Hala, enpresen % 75,7k bide hori erabiltzen dute, iaz baino 12,4 puntu gehiago, Eustatek osatutako datuen arabera.

Ekipamenduei dagokienez, euskal enpresek beren IKT-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiako ekipamendua hobetzen jarraitu dute 2014 urtearen hasieran. Aldi berean, teknologia horiek erabiltzen dituzten langile-ehunekoa gero eta handiagoa da urtez urte.

Hala ere, hobekuntza jarraitu hori moteldu egin da azkeneko urtean, batez ere tamaina handieneko establezimenduak IKT ekipamendu nagusien atalasera iritsi direlako. Egun, establezimenduen % 82,8k ordenagailua du; iaztik 0,7 puntu da ehunekoa. Helbide elektronikoa dute establezimenduen % 79,7k (iaz baino 1,1 puntu gehiago), eta % 81,2k Interneterako sarbidea (2,4 puntuko igoera). Beste alde batetik, azken urtean 3,9 puntu gora egin ondotik, Erkidegoan zabalduen dagoen IKT ekipamendua sakelako telefonoa da: establezimenduen % 87,5ek daukate.

graf0011788_01_e.png

Gainera, enpresen % 47,1ek web gunea dute, iaz baino % 3,9 gehiagok. Interneteko konexioa daukaten enpresak bakarrik hartzen baditugu kontuan, ehunekoa handiagoa da: % 58,1.

Lurralde historikoka ez dira oso esanahitsuak aldeak, baina Arabako establezimenduetan da teknologia hauen ezarpenik handiena; ondoren Gipuzkoan. Bizkaian txikixeagoak dira zifrak.

10 langile edo gehiagoko enpresek, web orrien kasuan izan ezik, IKT ekipamendu berdinei eusten diete, ia eskuragarritasunaren atalasera iritsi direlako

Ekipamendu-ehunekoak handiagoak dira 10 langile edo gehiagoko enpresetan: % 98,4k ordenagailua dute, % 97,4k helbide elektronikoa, % 97,5ek Interneterako sarbidea, % 94,4k telefono mugikorra eta % 86,3k web gunea. Horrenbestez, ehuneko horiek hain direnez handiak, hazkundea establezimendu txikietakoa baino askoz ere motelagoa da.

graf0011788_02_e.png

Teknologia horiek erabiltzen dituzten langile-ehunekoari dagokionez, berriro ere igo da urte-arteko tasa. Horrela, enplegatuen % 67,6k ordenagailua darabil, % 61,7k helbide elektronikoa daukate eta % 60,3k Interneteko konexioa daukate.

Ekipamenduetan ez bezala, teknologia horiek darabiltzaten langileen ehunekoak oso antzekoak dira, edozein dela ere establezimenduaren tamaina. Horren arrazoia da, besteak beste, establezimendu txikietan hazkundea handiagoa dela eta handietan langile guztiek ekipamendu horietarako sarbidea ez dutela.

graf0011788_03_e.png

Bestalde, enpresen % 80,9k (10 langile edo gehiago dituztenen ia guztiak; % 98,5) segurtasun informatikoko neurriren bat erabiltzen dute; nagusiki, birusen aurkako softwarea, firewall-ak (suebakiak), zerbitzari seguruak eta segurtasun-zerbitzuak kontratatzea.

Gainera, euskal enpresen % 62k software librea erabiltzen du; Interneteko nabigatzaileak, ofimatikako programak, doako sistema eragileak edo irekiak (Linux), etab. Ehuneko hori % 80,1ekoa da 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan.

Konexio mugikorrak dira gehien hazi den Interneterako sarbide mota azken urteetan, euskal enpresei dagokienez

Interneterako sarbidea duten euskal enpresak % 81,2 dira, iaz baino 2,4 puntu gehiago. Oraindik ere konektatzeko bide nagusia ADSL lineak dira, % 81,2, baina azken urtean 3,4 puntu jaitsi da ehuneko hori. Gaur egun, konexio mugikorren ehunekoa urtez urte ari da hazten. Bide hori baliatzen dute enpresen % 75,7k; iaz baino 12,4 puntu gehiago.

Gutxiago erabiltzen da kable (zuntz optiko) bidez Internetera konektatzea; % 33, baina 4,4 puntu igo da azken urtean.

Gainerako konexio-moduen ehunekoak txikiak dira, gero eta txikiagoak, gainera. Esaterako, RDSI lineak erabiltzen dituzten enpresak % 5 dira, modemaren bidez konektatzen direnak % 2,3 eta konexio finkoa dutenak % 2,2.

graf0011788_04_e.png

10 enplegatu eta gehiagoko enpresen artean, % 97,1ek Interneteko sarbidea dute. Tamaina horretako enpresetan ere ADSL lineak diren arren konektatzeko bide nagusia, % 85,9, konexio mugikorrak dira gehien hazi direnak azken urtean, % 5,5. Horrenbestez, bide hori baliatzen duten enpresak % 81,7 dira. Kable bidez konektatzen direnak % 45,5 dira; iaz baino 5,6 puntu gehiago. Bestelako bideekiko aldea handia da: RDSI lineak, % 10,1; modema, % 2,5; eta konexio finkoak, % 7,1.

Internetera konektatutako enpresen % 67,2k (10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 92,1) administrazio publikoarekiko izapideak Internet bitartez gauzatzen dituzte

Internet bitartez administrazio publikoarekiko izapideak egiten dituzten Internetera konektatutako enpresak % 67,2 dira. Besteak beste, Internet erabiltzen dute informazioa biltzeko, inprimakiak eta galdetegiak eskuratu eta betetzeko, administrazio-prozedurak izapidetzeko, proposamenak eta lizitazioetara aurkezteko, gizarte-kotizazioak, sozietate-zerga eta BEZ aitortzeko, etab. Administrazioarekiko harremanak Internet bidez gauzatzen dituzten 10 langile edo gehiago dituzten enpresak % 92,1 dira.

Euskal enpresen % 47,1ek (10 enplegatu edo gehiagoko enpresen % 86,3k) web orria dute Interneten

Gero eta enpresa gehiago dira web orri baten bidez Interneten agertzeak duen garrantziaz ohartzen direnak. Hala, azken urtean, sarean presentzia duten enpresak % 47,1 dira (iaz baino 3,9 puntu gehiago). 10 langile edo gehiago dituzten enpresak % 86,3 dira (iaz baino 2,7 puntu gehiago). Interneteko konexioa daukaten enpresak soilik hartzen baditugu kontuan, ehunekoak handiagoak dira: enpresa guztien % 58,1 eta 10 enplegatu edo gehiagoko enpresen % 88,5.

Web orri horietan enpresari buruzko informazio orokorra lor daiteke; eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen artean dagoen harremana, informazio pribatutasunaren deklarazioa, lan-eskaintzak eta saldu osteko zerbitzuak.

Orriotako sarbide hizkuntzetan gaztelania da nagusi (% 98,9), euskara ondoren (% 36,7), ingelesa (% 30,4), eta bestelako hizkuntzak (% 15,0).

10 langile edo gehiagoko euskal enpresetan handiagoak dira Interneterako sarbidearen, banda zabal finkoaren edo mugikorraren erabileraren eta web gunea edukitzearen ehunekoak EB-27n baino

Nazioarte-mailan, eta EB-27rekin egoki konparatu ahal izateko, 10 langile edo gehiagoko enpresen datuak eta enpreson jarduerak erabiltzeaz gain (finantza-sektorea edota administrazio publikoa, etab., kontuan hartu gabe), iazko (2013) informazioa erabili behar da; euskal enpresen Interneterako sarbidearen ehunekoa (% 97,1) 27en Europar Batasunarena (% 96) baino handiagoa izan zen. Halaber, handiagoa ziren banda zabal finkoaren erabilera (% 95,8 eta % 90) eta banda zabal mugikorraren erabilera (% 73,9 eta % 56). Era berean web orria duten enpresen ehunekoa handiagoa zen EAEn 27-EBn baino 2013an; % 83,6 eta % 73,0.

graf0011788_05_e.png

Euskal enpresen % 21,6k (10 enplegatu edo gehiagoko enpresen % 27,5ek) merkataritza elektronikoa egin du 2013 urtean

Euskal establezimenduen % 21,6k merkataritza elektronikoa erabili zuen 2013an, aurreko urtearen aldean 1,9 puntuko igoera izan ostean. Zifra honetara heltzen da, nagusiki, % 19,7k bide elektronikoetatik erosketak egiten dituztelako; iaz baino 1,7 puntu gehiago. Gutxiagok erabiltzen ditu bideok salmentarako; % 5,2k, 2012an baino 0,6 gehiagok.

Zifra hauek handitu egiten dira 10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, non sarean edo bestelako sistema elektroniko baten bidez (EDI, datu elektronikoen trukaketa) erosketak edo salmentak egiten dituztenen portzentajea % 27,5 den, % 0,2 jaitsi ondoren. Segmentu honetan ere guztizkoaren gehiena erosketa elektronikoak egiten dituztenengandik dator, % 23,4, lehengo urtearen aldean % 0,2 puntu gehiago; eta neurri txikiagoan bide berberetatik salmentak egiten dituztenengandik, % 10,0, 2012an baino 0,4 puntu gutxiago.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal enpresen % 76 konexio mugikorren bidez konektatzen dira Internetera 2014an, iaz baino 12 puntu gehiago

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/07/03
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011788_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali