HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Merkataritza elektronikoak,...

Prentsa-oharra, 2014/07/11

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI)-Enpresak 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkataritza elektronikoak, hala enpresetan,nola zifra ekonomikoetan, 2013an ere gora egin du Euskal AEn

Euskal enpresen % 21,6k merkataritza elektronikoa baliatu zuen; alegia, 2012an baino % 1,9 gehiagok

Goranzko joerari eusten dio merkataritza elektronikoan Euskadin. Joera hori nabarmenagoa da zifra ekonomikoetan; alegia, eurotan, baliatzen duten enpresen ehunekoan baino, Eustatek eginiko datuen arabera. Hala, enpresen % 21,6k merkataritza elektronikoa baliatu zuen 2013an, iaz baino % 1,9 gehiagok. Sarearen edo bestelako sistema elektronikoen bidez (posta elektronikoa edo datu elektronikoen elkartrukea, kasu) sortutako negozio-bolumena 11.072,3 milioi eurokoa izan zen, salmenta elektronikoei dagokienez. Egindako erosketei dagokienez, negozio-bolumena 8.090,8 milioi eurokoa izan zen.

Iazko zifren aldean, merkataritza elektronikoaren bidezko salmentak % 3,5 igo ziren Euskal AEko enpresetan eta % 12,3, aldiz, sistema horren beraren bidez egindako erosketak.

graf0011793_01_e.png

Lurralde historikoka, hiruretan oso antzekoak dira ehunekoak: Bizkaikoa da ehunekoetan handiena, Euskal AEko % 35,8 biltzen du. Gero datoz Araba (% 32,2) eta Gipuzkoa (% 32), bien artean ia alderik ez dagoela. Erosketei dagokienez, aldeak handiagoak dira 2013an: Bizkaian egin dira EAEko erosketa elektroniko guztien % 51, Gipuzkoan % 31,5 eta Araban % 16,5.

Araban hazi dira gehien erosketa elektronikoak 2013an: % 23,3. Era berean, salmentak jaitsi diren lurralde bakarra izan da: -% 1,7. Gipuzkoa da, bestalde, salmentak gehien hazi diren lurraldea: % 7,9. Halaber, erosketek nabarmen egin dute gora, % 15,1. Bizkaian, berriz, salmentak % 7,6 hazi dira, eta salmenta elektronikoak % 4,6.

Establezimenduen tamainari erreparatuta, merkataritza elektronikoan diru gehien mugitzen dutenak 10 langile edo gehiagokoak dira: salmenten % 80,5 eta erosketen % 67,7 barne hartzen dituzte. Hala ere, establezimendu txikienak dira, 10 langile baino gutxiagokoak, gehien hazi direnak azken urte honetan, batez ere, erosketetan (% 25,3).

Merkataritza elektronikoan parte hartzen duten EAEko enpresen ehunekoari dagokionez, % 1,9 hazi dira 2013an. Hala, egun, % 21,6 izatera iritsi dira. Kopuru hori, nagusiki, erosketak egiten dituzten enpresei zor zaio (% 19,7), gutxiago, salmentak egiten dituztenei (% 5,2).

Agerikoa da, halaber, zifra ekonomikoei dagokienez, salmentak erosketei gailentzen zaizkien arren, bitarteko elektronikoen bidez erosketak egiten dituen enpresa-kopurua (% 19,7) saltzen dutenena baino handiagoa dela (% 5,2).

graf0011793_02_e.png

Kalkuluen arabera, 35.700 dira Euskadin merkataritza elektronikoa baliatzen duten establezimenduak. Prozedura horren bidez egindako erosketak erosketa guztien % 29,4 dira; salmentak, berriz, salmenta guztien % 35,9.

Kopuru horiek bestelakoak dira enpresen tamaina aintzat hartuz gero. Hala, merkataritza elektronikoa baliatzen duten 10 langile edo gehiagoko enpresak % 27,5 dira, iaz baino % 0,2 gutxiago. Segmentu horretan ere handiagoak dira erosketa elektronikoen zifrak, % 23,4. Pisu txikiagoa dute salmenta elektronikoen datuek, % 10,0. Bata zein bestea jaitsi egin dira aurten, % 0,2 eta % 0,4, hurrenez hurren.

graf0011793_03_e.png

Erosketa elektronikoak egin diren bitartekoari dagokionez, erosketen % 42,9 posta elektronikoz egin dira, % 31,3 web orrien bidez eta gainerako % 25,8 datu elektronikoen elkartrukearen eta bestelako sareen bidez. Salmenta elektronikoak, berriz, honela banatzen dira: % 48,0 datu elektronikoen elkartrukearen bidez, % 26,7 posta elektronikoaren bidez eta % 25,3 web orriaren bidez.

Merkataritza elektronikoko salmenten bezero motari dagokionez, 2013an, salmenta elektronikoen % 82,8 beste enpresa batzuetara bideratu da (B2B merkataritza), % 15,8 kontsumitzaile partikularretara (B2C) eta gainerako % 1,4 beste erosle batzuetara, administrazio publikoak (B2G), kasu.

graf0011793_04_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkataritza elektronikoak, hala enpresetan, nola zifra ekonomikoetan, 2013an ere gora egin du Euskal AEn

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/07/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011793_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali