2014/07/18ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2014/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

6.400 pertsona gehiago daude lanean eta langabezia-tasa % 15era jaitsi da 2014ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Biztanleria aktiboak gora egin du, eta jarduera-tasa % 57,3koa da

Euskal AEko lan-merkatuaren 2014ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, 892.700 landun daude; horrenbestez, 6.400 gehiago daude aurreko hiruhilekoarekin alderaturik(+ % 0,7), betiere Eustatek prestatutako datuen arabera. Euskal AEko langabezia-tasa, bestalde, % 15ekoa da, 0,5 puntu gehiago 2014ko lehen hiruhilekoan baino.

Landunen eta langabeen bilakaeraren ondorioz, % 57,3ko jarduera-tasa dago 2014ko bigarren hiruhilekoan, aurrekoan baino hamarren bat handiagoa.

Generoari dagokionez, okupazioaren hazkundeak emakumeei eragin die batez ere; hala, 4.300 emakume landun gehiago daude aurreko hiruhilekoan baino. Gizon landunak, bestalde, 2.000 gehiago izan dira. Lurraldeen arabera, Gipuzkoan daude landun berri gehiago (3.700), ondoren Araban (1.400) eta, azkenik, Bizkaian (1.100).

Okupazioaren gorakada zerbitzuetan eta lehen sektorean gertatu da gehienbat

Landunak 6.500 gehiago izan dira zerbitzuen sektorean, eta 2.000 gehiago nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan; eraikuntzan eta industrian, ordea, 1.100 gutxiago daude bakoitzean.

Okupazio-tasa, 16-64 urte arteko pertsona landunen ehunekoa adin horietako guztietatik, % 64koa da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,6 gehiago. Tasa hori % 67,6koa da gizonen artean, eta % 60,3koa emakumeetan.

Lurralde historikoei dagokienez, Gipuzkoan dago okupazio-tasarik handiena (% 66,9), aurreko hiruhilekoan baino 0,6 puntu handiagoa; ondoren Araba dago (% 64,9), aurrekoan baino % 0,9 gehiago eta, azkenik, Bizkaia, tasarik txikienarekin (% 62), eta % 0,5eko hazkundearekin azken hiruhilekoan.

Kontratu mugagabea duten soldatapeko langileak 8.800 gutxiago izan dira (524.100 guztira), eta 12.300 gehiago aldi baterako kontratua dutenak edo kontraturik ez dutenak (176.500).

Pertsona aktibo guztiak lanik gabe daude 47.800 etxetan

Euskal Autonomia Erkidegoan 857.800 etxe daude 2014ko bigarren hiruhilekoan (600 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino), eta horietatik heren batean ez dago pertsona aktiborik. Etxeen erdietan baino gehixeagotan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, aurreko hiruhilekoan baino 5.700 familia gehiago; horretaz gain, pertsona aktibo guztiak lanik gabe dituzten etxeak 47.800 dira (guztien % 5,6), aurrekoan baino gutxixeago.

Langabetuak 5.000 gutxiago dira, eta % 15,5etik % 15era jaitsi da langabezia-tasa

Langabeak, hau da, enplegu bila ari direnak, bilatzeko gestio aktiboak egiten dituztenak eta, gainera, lanerako prest daudenak, 157.800 izan dira urteko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 5.000 gutxiago. Gizonezko langabeak 84.300 pertsona dira; 1.500 gutxiago bigarren hiruhilekoan, eta emakumeak 3.500 gutxiago izan dira (73.500 guztira).

2014ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, % 15eko langabezia-tasa dago, 0,5 puntu gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonen langabezia-tasa % 15,1era jaitsi da (0,3 puntu gutxiago) eta % 14,9ra emakumeena (0,7 puntu gutxiago). Gazteen langabezia-tasa handiena da oraindik (% 34,1), eta egoera horretan daude 16-24 urte arteko 16.500 gazte; halere, % 3 inguru txikiagoa da 2014ko lehen hiruhilekokoa baino.

Lurralde historikoen arabera, langabe kopuruaren beherakada handiena Araban izan da (2.300 lagun gutxiago); % 15,4koa da han langabezia-tasa. Bizkaian, 89.900 langabetu daude guztira (1.200 gutxiago), eta langabezia-tasa % 16,5ekoa da. Gipuzkoan, azkenik, 1.500 langabetu gutxiago egon dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; langabezia-tasa % 12,6koa da.

EUROSTAT Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, % 10,3koa zen 28ko Europar Batasuneko langabezia-tasa 2014ko maiatzean, eta % 25,1ekoa Espainiakoa.

graf0011825_01_e.png

graf0011825_02_e.png

Metodologiaren inguruko oharra

Eustateko webgunean daude eskuragarri BJAren datu sorta berriak; 2026ko populazio-proiekzio berriak erabiliz kalkulatzen dira horiek, oinarritzat Biztanleriaren eta Etxebizitzaren 2011ko erroldak erabilita.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

6.400 pertsona gehiago daude lanean eta langabezia-tasa % 15era jaitsi da 2014ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2014
Eguneratze data : 
2014/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011825_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali