2014/08/01eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2014ko 2. hiruhilekoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,9 gehitu ziren 2014ko bigarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %0,9 nominala gehitu da

Eustatek emandako datuen arabera, 2014ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,9 gehitu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, sektorearen salmentak %1,2 gehitu ziren urte artekoan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,9 nominala gehitu da, urtaro-eraginak kenduta.

1. taula. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa  (p). II/2014				
Iturria: EUSTAT. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)

Elikagaien salmenta nominalak %3,5 gutxitu ziren 2014ko bigarren hiruhilekoan; Gainerako produktuetan %5,2 gehitu eta Automobilgintzarako erregaian %2,1 gutxitu, beti ere 2013ko aldi beraren aldean.

Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %2,5 jaitsi zen, eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %4,2. Gainerako produktuetan Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %9,9 gehitu eta Etxeko ekipamenduan %4,0; Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %4,0; Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %-1,2.

2014ko bigarren hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak Araban bakarrik gutxitu dira urte artean, %0,8. Bizkaian %0,8 gehitu ziren salmenta nominalak eta Gipuzkoan %1,9.

Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %0,4 gehitu ziren bigarren hiruhilekoan urte artean

Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %0,6ko gehikuntza izan zuten 2013ko bigarren hiruhilekoaren aldean, termino finkoetan.

Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala, %2,6; Gainerako produktuetan %3,1 gehitu, 2013ko hiruhileko beraren aldean; Automobilgintzarako erregai-salmentetan %1,9ko jaitsiera prezio finkoetan.

Elikagaien txikizkakoan, urte artean %-1,1 dugu espezializatuan termino errealetan; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %-3,8. Gainerako produktuetan Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %5,0 gehitu eta Etxeko ekipamenduan %4,6; Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %3,4; Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %-2,0.

Prezio finkoetan eta urte artean: Araban %-1,4; Bizkaian %0,4; Gipuzkoan %1,2.

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,8ko gehikuntza dugu aurreko hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.

Euskal AE osoan, 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,5 handitu da 2014ko bigarren hiruhilekoan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,9 gehitu ziren 2014ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2014
Eguneratze data : 
2014/08/01
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011869_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali