HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2014ko lehen hiruhilekoan,...

2014/09/05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2014/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2014ko lehen hiruhilekoan, 921 ezkontza izan ziren, iaz baino % 7,6 gehiago

Ezkontzen % 93 zibilak izan ziren

Eustaten datuen arabera, 2014ko lehen hiruhilekoan, 921 ezkontza izan ziren Euskal AEn, iazko hiruhileko berean baino % 7,6 gehiago (856) eta 2013ko laugarren hiruhilekoan baino % 32,1 gutxiago (1.356). Urteko lehen hiruhilekoan, batez ere, urtarrilean eta otsailean, ezkontza gutxi egin ohi dira.

Aurreko urteetan legez, hiruhileko honetakoa da ezkontza zibilen urteko ehuneko handiena. 2014ko lehen hiruhilekoko datua (% 92,7) iazko aldi berekoa baino handixeagoa da (% 90,8). Lurralde historikoei dagokienez, ezkontza zibilen ehuneko handiena Bizkaian izan da (% 93,9) eta txikiena, Araban (% 88,1). Gipuzkoan, ezkontzen % 92,8 izan dira zibilak.

2014ko lehen hiruhilekoan izandako 921 ezkontzetan, guztira, Euskadin bizi diren 895 gizonezko eta 887 emakumezko ezkondu ziren. Senargaietatik 749k (% 83,7) lehen ezkontza zuen honakoa. eta berriz ezkondu zirenetatik, 8 alargunak ziren eta 138, dibortziatuak. Lehenengoz ezkondutako emakumeen ehunekoa gizonezkoena baino handiagoa da (% 85,2), 756 emakume ezkondu zelako lehen aldiz. Berriz ezkondutakoen artean, 5 alargunak ziren, eta dibortziatuak, 126.

Ezkontzak ezkontideen adinaren arabera sailkatuz gero, 30 urtetik gorako senargaiak % 88,5 eta emaztegaiak % 82,1 izan ziren. Iazko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta, 30 urtetik gorako ezkontideen ehunekoak gora egin du sexu bietan: iaz 30 urtetik gorako senargaiak % 86,2 izan ziren eta emaztegaiak, % 80,4.

2014ko lehen hiruhilekoko ezkon berrien artean, emaztegaien % 17,2 eta senargaien % 12,8 atzerritarrak ziren. 2013ko hiruhileko beraren aldean, emaztegai atzerritarren ehunekoak gora egin du (% 1,6 igo da), ez, ordea, senargai atzerritarrena (% 0,2 jaitsi da).

Bestalde, sexu berekoen arteko 19 ezkontza izan ziren EAEn, 2013ko lehen hiruhilekoan baino gutxiago (22). Horietatik 14 emakumeen artekoak izan ziren eta 5, gizonen artekoak.

Iturria: Eustat. Euskal AEko Ezkontzen Estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2014ko lehen hiruhilekoan, 921 ezkontza izan ziren, iaz baino % 7,6 gehiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2014
Eguneratze data : 
2014/09/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011930_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali