Prentsa-oharra 2014/08/20

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETH), 2014KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak % 0,4 ugaritu dira 2014ko uztailean Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan

Ostatu-gauen kopuruak % 1,9 egin du gora iazko hilabete bereko datuekiko

Eustaten datuen arabera, 2014ko uztailean 261.168 bidaiarik hartu dute ostatu EAEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 933 gehiagok; horrenbestez, % 0,4ko gehikuntza izan da. Bidaiari-sarrerek % 1,1 egin dute gora Gipuzkoan eta % 1,0 Bizkaian; Araban, berriz, % 3,7 behera egin dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 529.117 gaualdi izan dira 2014ko uztailean; horrenbestez, % 1,9ko gorakada izan da iazko uztailean izandakoekiko; 9.808 gaualdi gehiago izan dira, alegia. Gaualdiek gora egin dute Bizkaian (% 3,0) eta Gipuzkoan (% 2,0). Araban, aldiz, % 1,8 egin zuten behera.

graf0011918_01_e.png

Iazko uztailaren aldean, atzerriko bidaiarien sarrerak % 1,7 ugaritu dira, estatu barruko bidaiarienek berriz bakandu egin dira (% 0,8 gutxiago). Araban iaz baino % 6,9 atzerritar gutxiago izan dira aurtengo uztailean, eta iaz baino % 1,9 estatuar gutxiago. Bizkaian gehiago izan dira bidaiari atzerritarrak (% 1,6) zein estatu barrukoak (% 0,6). Gipuzkoan % 4,2 egin du gora atzerritarren kopuruak eta % 2,0 estatu barrukoenak.

Batez besteko egonaldia 2,03 egunekoa izan da, ez da ia aldatu, beraz, aurreko urtekoaren aldean (2,00 egun). 2013ko uztaileko aurtengo uztailera bitartean, batez beteko egonaldia 1,88 egunetik 1,92 egunera luzatu da Araban. 1,91 egunetik 1,95 egunera luzatu Bizkaian eta 2,14 egunetik 2,16 egunera luzatu Gipuzkoan.

Plazakako betetze-maila % 2 baino gehiago handitu da EAE osoan; hala, 2013ko uztaileko % 57,8tik % 59,9ra igaro da aurtengoan. Araban 1,2 puntu atzera egin du (% 50,8 2013an, % 49,6 2014an). Bizkaian 3,8 puntu gora egin du (% 54,4 2013an, % 58,2 2014an). Gipuzkoan ere gora egin du okupazioak, 1,1 puntu hain zuzen (% 65,1 2013an, % 66,2 2014an).

Gelen okupazio-mailari dagokionez ere hobera egin du EAEn, % 1,7 hain zuzen, eta gelen % 68,1ean kokatu da. Araban 1,5 puntu behera egin du (% 57,8), Bizkaian 3,5 puntu gora (% 67,0) eta Gipuzkoan 0,6 puntu gora (gelen % 73,6 okupatu ziren).

Hotel-plazen okupazio-maila handiena Donostian izan da (% 78,3), Gipuzkoako kostaldean hurrena (% 69,5) eta Bilbo Metropolitarra atzetik (% 62,3).

Asteko egunaren arabera, asteburuan egon da betetze-mailarik handiena 2014ko uztailean EAEn; plazen % 70,5 bete dira, eta lanegunetan, berriz, betetze-maila % 56,1 izan da.

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan okupatutako langileak % 2,1 gutxiago izan dira aurten 2013ko uztailaren aldean.

Gasteizko jazzaldiak iraun bitartean, gelen % 65,6ko okupazio-maila izan zen Arabako hotel-establezimenduetan

2014ko Gasteizko Jazzaldiak iraun bitartean 7.372 bidaiari sartu ziren Arabako hoteletara. Uztailaren 14tik 19ra bitartean (sei gau) kontatu da sarrera-kopuru hori. Aldi horretan bertan 14.936 gaualdi egin dira Araba osoan, 2013an baino % 16,8 gehiago, aintzat hartu behar bada ere orduan egun bat laburragoa izan zela, 5 gau alegia, uztailaren 16tik 20ra arte. Bisitari-sarrerek ere gora egin zuten, % 8,4, lurralde osoan 2013ko jazzaldiarekiko. 2014an plazen % 54,5eko okupazio-maila izan da. Gasteizen 4.897 sarrera eta 10.605 gaualdi izan ziren, plazen % 56,2 eta gelen % 71,1 okupatuta. 2013aren aldean, % 7,4 egin zuten gora hiribururako sarrerek eta % 13,8 gaualdiek.

Getxoko jazzaldiak iraun bitartean, gelen % 62,7ko okupazio-maila izan zen Bizkaiko hotel-establezimenduetan

2014ko Getxoko Jazzaldiak iraun bitartean 18.584 bidaiari sartu ziren Bizkaiko hoteletara. Uztailaren 2tik 6ra bitartean (bost gau) kontatu da sarrera-kopuru hori. Aldi horretan bertan 34.483 gaualdi egin dira Bizkaia osoan, eta gelen okupazio-maila % 52,7koa izan da. Bilbo metropolitarrean (Bilbon izan ezik) gelen % 61,7ko eta plazen % 54,3ko okupazioa izan zen. 2013an jazzaldia uztailaren 3tik 7ra bitartean izan zen (5 gau), eta haren aldean % 2 egin dute gora aurten Bizkaiko sarrerek zein gaualdiek; Bilbo metropolitarraren kasuan, berriz, Bilboz beste, % 10,3 gora egin dute sarrerek eta % 8,4 gaualdiek.

BBK Livek iraun bitartean, gelen % 86ko okupazio-maila izan zen Bizkaiko hotel-establezimenduetan

2014ko BBK Livek iraun bitartean 14.854 bidaiari sartu ziren Bizkaiko hoteletara. Uztailaren 10etik 12ra bitartean (hiru gau) kontatu da sarrera-kopuru hori. Aldi horretan bertan 31.119 gaualdi egin dira Bizkaia osoan, eta gelen okupazio-maila % 78,2koa izan da. Bilbon 8.452 sarrera eta 19.096 gaualdi izan ziren, plazen % 82,3 eta gelen % 91,1 okupatuta. 2013an BBK Live uztailaren 11tik 13ra bitartean izan zen (3 gau, hain zuzen), eta haren aldean aurten Bizkaia osoan % 2,2 sarrera gutxiago eta % 4,6 gaualdi gutxiago izan dira; haatik, plazen okupazioak eutsi egin dio eta gelenak, berriz, zertxobait gora egin du. Bilbori dagokionez, han ere behera egin dute sarrerek (% 4,5) zein gaualdiek (% 6,5).

Donostiako Jazzaldiak iraun bitartean, gelen % 77,2ko okupazio-maila izan zen Gipuzkoako hotel-establezimenduetan

2014ko Donostiako Jazzaldiak iraun bitartean 18.464 bidaiari sartu ziren Gipuzkoako hoteletara. Uztailaren 23tik 27ra bitartean (bost gau) kontatu da sarrera-kopuru hori. Aldi horretan bertan 38.605 gaualdi egin dira Gipuzkoa osoan, eta plazen okupazio-maila % 71,1ekoa izan da. Donostian 9.784 sarrera eta 21.800 gaualdi izan ziren, plazen % 83,5 eta gelen % 90,4 okupatuta. 2013an jazzaldia uztailaren 24tik 28ra bitartean izan zen (5 gau), eta haren aldean gora egin dute aurten Gipuzkoako sarrerek (% 1,6) zein gaualdiek (% 1,8); Donostian, berriz, % 11,6 gora egin dute sarrerek eta % 5 gaualdiek.

Uztailean % 2,7 sarrera gehiago izan dira landetxeetan, eta gaualdiek ere gora egin dute, % 6,9 hain zuzen

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxeetan 47.969 gaualdi izan ziren guztira uztailean; horrenbestez, kopuruak % 6,9 egin du gora aurreko urteko hilabete berarekin alderaturik. Lurraldeka, Araban % 24,3ko jaitsiera izan zen, Bizkaian % 24,2ko gorakada eta Gipuzkoan, azkenik, % 4,8ko gorakada.

Plazen okupazio-mailari dagokionez, % 38,4ra iritsi da aurtengo uztailean, iaz baino 4,2 puntu gehiago. Arabak, berriz, 3,6 puntuko murrizketa izan du, plazen % 14,4ko okupazio-mailarekin. Bizkaian, okupazio-maila % 39,8 izan zen; hau da, 8,8 puntu gehiago 2013ko uztailaren aldean. Gipuzkoan 4,8 puntuko gorakada izan da, eta % 48,2ko maila izan da guztira aurtengo uztailean.

Bidaiarien 15.649 sarrera izan dira aurtengo uztailean EAEko landa-establezimenduetan; iazko uztailean baino % 2,7 gehiago, hain zuzen ere. Lurraldeka, Araban sarreren kopuruak % 24,1 egin du behera, Bizkaian % 23,7 gora eta Gipuzkoan % 0,3 behera.

Atzerritik 3.371 bidaiari etorri dira; hortaz, % 15,0ko gorakada izan da duela urtebete etorritakoen aldean, eta sarrera guztien % 21,5 izan dira. Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek, berriz, % 0,3 egin dute behera.

Bukatzeko, bidaiarien batez besteko egonaldia luzatu egin da aurtengo uztailean iazko uztailarekiko, eta 3,07 egunekoa egin da.

graf0011918_02_e.png

Informazio gehiago lortzeko:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari (ETHI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari (ETHI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak % 0,4 ugaritu dira 2014ko uztailean Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO 2014
Eguneratze data : 
2014/08/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011918_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali