2014/09/09ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,6 gehitu zen 2014ko uztailean
Euskal AEko industri produkzioaren indizea, aurreko hilarekin alderatuta %1,3 gehitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko uztailean %1,6 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,3 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2014ko ekainarekin alderatuta.
2014ko uztaileko indizearen bilakaerak, 2013koaren aldean, joera ezberdina izan du industri talde handietan. Kontsumo-ondasunak lehengoan (%0,0) guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-15,7, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %7,7 gehitu ziren. Ekipo-ondasunak %1,0 jaitsi ziren; Bitarteko ondasunak %4,1 gehitu eta Energia %0,9.
2014ko uztaileko hil arteko aldakuntza, 2014ko ekainaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Energia %2,7 jaitsi zen, Bitarteko ondasunak %2,8 gehitu, Ekipo-ondasunak %2,3, Kontsumo-ondasunak %2,3. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %3,1 gehitu ziren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %2,1.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2014ko uztailean, urte artean: Zura, papera eta arte grafikoak, %8,1, Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %5,4; Makineria eta ekipoa %4,3, Metalurgia eta metalezko produktuak %4,2.
Jaitsierarik handienak: Material eta Ekipo elektrikoa urte arteko %12,7; Garraio materiala, %10,6.
Uztaileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian (%2,5) eta Gipuzkoan (%3,8). Araban %4,3 jaitsi da, Garraio-materialagatik, zeina %34,2 jaitsi baitzen. Hil artean, 2014ko ekainaren aldean: Gipuzkoan %3,1 gehitu, Araban %0,3, Bizkaian %0,0.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua