HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

Prentsa-oharra 2014/08/29

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE). II/2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

% 0,6 jaitsi ziren 2014ko bigarren hiruhilekoan

Nolanahi ere, esportazioak % 5,4 igo dira 2014ko lehen seihilekoan

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek % 0,6ko jaitsiera nominala izan dute 2014ko bigarren hiruhilekoan, EUSTATen datuen arabera. Haien guztizkoa 5.576 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko 5.609 milioi euroren aldean. Produktu ez-energetikoek are jaitsiera handiagoa izan dute (% 3,6).

Inportazioek % 10,2ko hazkunde nominala izan dute aurtengo bigarren hiruhilekoan; 4.246 milioi eurokoak izan dira. Inportazio ez-energetikoei dagokienez, % 0,1eko jaitsiera izan dute aldi horretan; 2.587 milioi izan dira guztira.

graf0011922_01_e.png

Datu horietan ikusten denez, merkataritza-saldoa positiboa izan da: 1.330 milioi euroko superabita. Era berean, esportazioek inportazioen gainean izan duten estaldura-tasa % 131,3 izan da. Jatorri energetikoko produktuak albo batera uzten baditugu, merkataritza ez-energetikoko saldoak 2.311 milioi euroko superabita izan du; hau da, 2013ko bigarren hiruhilekoan erregistratutakoa baino 182 milioi euro gutxiago. Estaldura ez-energetikoaren tasa 2013an % 196,3 zen; 2014an, berriz, % 189,3.

Europar Batasunerako esportazioek % 3,6ko hazkundea izan dute 2014ko aldi beraren aldean; esportazio guztien % 62 dira. Europako bi bezero nagusietarako esportazioek (Frantzia eta Alemania) % 7,8 eta % 1,6ko jaitsierak, hurrenez hurren, izan badituzte ere, urtetik urterako igoerak izan dituzte Erresuma Batura (% 11,1), Italiara (% 4,9), Herbehereetara (% 76,2), Portugalera (% 1,1) edo Belgikarako (% 8,8) esportazioek, besteak beste. EB-28tik kanpo, esanguratsuak dira AEBetara (% 19,3), Txinara (% 54,6), Aljeriara (% 64,4) eta Marokora (% 36,0) egindako esportazioen hazkundeak; behera egin dute, ordea, Brasilera (% 20,1) eta Mexikora (% 12,6) egindakoek.

Europar Batasunetik etorritako inportazioak % 13,5 gehiago izan ziren, gehienbat Letoniatik eta Estoniatik etorritako inportazio energetikoen hazkundeagatik. Energien eragina alde batera utzita, EB-28ko inportazioek % 0,6ko hazkundea izan dute. Horietan Herbehereetatik (% 19,2) eta Italiatik (% 11,6) etorritakoak nabarmentzen dira beren bolumen eta hazkundeagatik. Alemaniatik (% 3,0) eta Italiatik (% 0,2) etorritakoek behera egin dute, ordea. EB-28tik kanpo Txinatik etorritako inportazioen hazkundea nabarmentzen da (% 6,5). Hazkunde esanguratsuak ere badituzte Irak, Aljeria, Angola eta Nigeriatik etorritakoek, baina izaera energetikoa dute gehienbat.

Muga-zergen atalei dagokienez, Mea-produktuen (% 28,3) eta Metalen eta metal-manufakturen (% 9,4) atalen esportazioen hazkundeak nabarmentzen dira, baita Garraiorako materialaren (% 18,3) eta Material elektrikoaren (% 2,7) jaitsierak ere. Lau atal horiek hartzen dute hiruhilekoaren esportazio guztien % 79.

Inportazioak aztertuz gero, Mea-produktuen hazkundea nabarmentzen da (% 30,5), inportazioen % 40 baitira. Garraiorako materialaren (% 10,5) eta Metalen eta metal-manufakturen (% 2,0) hazkundea ere nabarmentzen da. Jaitsieren artean Material elektrikoa (% 5,5) eta Plastikoak eta kautxua (% 11,7) nabarmentzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzak portaera desberdina izan du, esportazioei dagokienez, lurralde historiko bakoitzean urteko bigarren hiruhilekoan. Gipuzkoan % 4,9ko hazkundea izan zuten; Araban eta Bizkaian, berriz, tasa negatiboak izan dira (% 2,0 eta % 3,5, hurrenez hurren). Garraiorako materialen esportazioen hazkundeak (% 16,9) nabarmen lagundu du Gipuzkoako esportazioen hazkundean. Araban, baina, Metalen eta metal-manufakturen hazkundeak (% 12,4) ezin izan ditu berdindu Material elektrikoa (% 23,4) eta Koipeak eta olioak (% 46,9) atalen jaitsierak. Bizkaian Garraiorako materiala ataleko esportazioen jaitsierak (% 55,9) faktore erabakigarria izan da esportazioen jaitsieran, eta Mea-produktuak (% 28,3) eta Metalak eta metal-manufakturak (% 12,3) atalen hazkundeek ezin izan dute jaitsiera hori berdindu. Inportazioei dagokienez, Bizkaiak eta Gipuzkoak % 16,3 eta % 5,6ko hazkundeak izan zituzten, hurrenez hurren, eta Arabak, berriz, % 7,6ko tasa negatiboa.

Lehen seihilekoan, esportazioak % 5,4 ugaritu ziren, eta inportazioak, berriz, % 10,5

2014ko lehenengo sei hilabeteak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak 10.948 milioi euro izan ziren; hau da, 2013ko lehen seihilekoan baino % 5,4 gehiago. Bestalde, inportazioek 8.563 milioi euro metatu zituzten: % 10,5eko hazkundea.

Urteko lehen sei hilabeteetako transakzioen guztizko bolumena (esportazioak + inportazioak) 19.511 milioi euro izan zen; 2013ko lehen seihilekokoa, berriz, 18.137 milioi euro. Aurreko urtearekin alderatuta, % 7,6ko hazkundea, hortaz.

graf0011922_02_e.png

Urteko lehen seihilekoan, kanpo-saldoak superabita izan zuen: 2.385 milioi euroko merkataritza-emaitza positiboa, iazko garai berean baino 255 milioi euro gutxiago. Kanpo-saldo ez-energetikoa 4.349 milioi euro izan zen (% 3,0ko jaitsiera). Esportazioek inportazioen gainean izandako estaldura osoaren tasa % 134,1 izatetik % 127,9 izatera igaro zen 2014an. Produktu ez-energetikoetarako estaldura-tasa % 183,5 izan zen 2014ko lehen seihilekoan, eta 2013ko seihileko berean, berriz, % 189,1.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea

Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 017 562

Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzako estatistikei buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzako estatistikei buruzko datu-bankuak  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak % 0,6 jaitsi ziren 2014ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2014
Eguneratze data : 
2014/08/29
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0011922_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali