HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2014/09/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETH), 2014KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %4,7 gehitu ziren 2014 abuztuan

Gaualdiak %5,2 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean

2014ko abuztuan, 308.692 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 13.939 gehiago, %4,7ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: Araban %10,0, %4,9 Gipuzkoan, %3,0 Bizkaian.

Gaualdiak, 2014ko abuztuan, 659.357 izan ziren, aurreko urtekoan baino 32.582, %5,2, gehiago. Gaualdiek ere bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan. Araban %10,0, Bizkaian %5,6, Gipuzkoan %3,1.

graf0012000_01_e.png

Estatuko bidaiariak %1,6 gehitu dira aurreko urteko abuztuaren aldean eta atzerrikoak %8,6. Araban atzerritarrak %13,2 gehitu dira eta estatukoak %8,1. Bizkaian atzerritarrak %10,3 gehitu dira eta estatukoak %3,1 gutxitu. Gipuzkoan atzerritarrak %5,1 gehitu dira eta estatukoak %4,7.

Batez besteko egonaldia, 2,14 egun; aurreko urteko abuztuan 2,13. Araban 1,86 egun, bai 2013ko abuztuan, bai 2014koan. Bizkaian 2013ko 2,09tik 2014ko 2,14ra luzatu da eta Gipuzkoan 2,28tik 2,24ra laburtu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 4,5 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2013ko abuztuko %69,3tik aurtengo %73,8ra. Araban ehuneko 6 puntuz gehitu da, 2013ko abuztuko %58,7tik aurtengo %64,6ra. Bizkaian ehuneko 5,9 puntuz gehitu da, 2013ko abuztuko %68,3tik aurtengo %74,2ra. Gipuzkoan ehuneko 2,1 puntuz gehitu da, 2013ko abuztuko %75,1etik aurtengo %77,2ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 4,4 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %78,6. Araban ehuneko 3,3 puntuz gehitu da, %66,7ra; Bizkaian 7,2ez, %80,3ra; Gipuzkoan 1,3z, %81,2ra.

Hotel-okupaziorik handienak abuztuan Donostian (%85,9), Gipuzkoako kostaldean (%83,4) eta Bilbon (%79,8).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko abuztuan okupaziorik handiena, Euskal AE osoan, aste-bukaeretan, %76,0; %72,8 lanegunetan.

Araban, gelakako betetze-maila Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan, %77,2

Araban, bidaiari-sarrerak 2014ko Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan, 9.374. Sarrerok 2014ko abuztuaren 4tik 9ra arte (6 gau). Aldi horretan, 20.334 gaualdi Araba osoan, 2013an baino %13,8 gehiago. Sarrerak %7,1 gehitu ziren lurralde osoan 2013ko festen aldean. Plazakako betetze-maila, %74,2 2014an. Gasteizen 6.633 sarrera eta 14.868 gaualdi; plazakako betetze-maila %78,4 eta gelakakoa %81,9. Sarrerak %11,1 gehitu ziren eta gaualdiak %12,7 hiriburuan, 2013ko datuen aldean.

Gipuzkoan, gelakako betetze-maila Donostiako Aste Nagusian, %87,9

Gipuzkoan, bidaiari-sarrerak 2014ko Donostiako Aste Nagusian, 29.925. Sarrerok 2014ko abuztuaren 9tik 16ra arte (8 gau). Gaualdiak, 73.193 Gipuzkoa osoan; plazakako betetze-maila %83,9. Donostian, 14.170 sarrera eta 37.863 gaualdi; gelakako betetze-maila %94,0 eta plazakakoa %90,0. 2013.aren aldean (orduan festak abuztuaren 10-17 artean izan ziren, 8 gau) sarrerak Gipuzkoan %1,2 gutxitu dira eta gaualdiak %3,2 gehitu; Donostian sarrerak %2,8 gutxitu eta gaualdiak %3,0 gehitu.

Bizkaian, gelakako betetze-maila Bilboko Aste Nagusian, %86,0

Bizkaian, bidaiari-sarrerak 2014ko Bilboko Aste Nagusian, 43.661. Sarrerok 2014ko abuztuaren 16tik 24ra arte (9 gau). Aldi horretan, 97.645 gaualdi Bizkai osoan eta gelakako betetze-maila %80,3. Bilbon gelakako betetze-maila, %91,3; plazakakoa, %86,0. 2013.aren aldean (orduan festak abuztuaren 17-25 artean izan ziren, 9 gau) sarrerak Bizkaian %6,1 gehitu dira eta gaualdiak %3,5. Bilbon %8,9 eta %4,6 gehitu.

Landa-ostatuetako sarrerak %19,3 gehitu dira eta gaualdiak %7,2 abuztuan

Euskal AEko landa-establezimenduetan abuztuan 80.978 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %7,2 gehiago. Araban %2,5eko jaitsiera; Bizkaian %13,9ko gehikuntza, Gipuzkoan %6,0koa.

Plazakako betetze-maila, %63,9, ehuneko 8,8 puntu gehiago 2013ko abuztuan baino. Araban ehuneko 3,4 puntu gehiago, betetze-maila %36,8. Bizkaian betetze-maila %62,0, ehuneko 9,3 puntu gehiago 2013ko abuztuaren aldean. Gipuzkoan 10,4 puntu gehiago, %76,5.

Euskal AEko landa-ostatuetan 23.649 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo abuztuan, %19,3 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %32,4ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %32,3, Gipuzkoan %10,1.

4.268 atzerritar-sarrera izan genituen, %+10,8 aurreko urtekoen aldean eta sarrera guztien %18,0. Estatuko bidaiarien sarrerak %21,4 gehitu ziren.

Batez besteko egonaldia, 3,42 egun aurtengo abuztuan, lehengo urtean baino laburragoa.

graf0012000_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %4,7 gehitu ziren 2014 abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Agosto 2014
Eguneratze data : 
2014/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012000_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali