2014/10/17ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2014/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleria landuna %0,1 gutxitu da eta langabezia-tasa %14,5era jaitsi da 2014ko hirugarren hiruhilekoan

Biztanle aktiboak, gutxiago; jarduera-tasa, %57

Euskal AEko lan-merkatuaren 2014ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 892.000 ziren; hiru hilabete lehenago baino 700 gutxiago, %-0,1, Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa %14,5 da; 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,5 puntu gutxiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57an da, 2014ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko 0,3 puntuz azpitik.

Emakumeei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gutxiago dira; gizonen kasuan, 1.200 gehiago. Bizkaian 1.200 okupatu gutxiago daude, Araban 500 ; Gipuzkoan 1.100 gehiago.

Lehen sektorean, industrian eta eraikuntzan enplegu-hazkundea dago; zerbitzuetan pilatu da jaitsiera

Zerbitzuetan 3.300 pertsona okupatu gutxiago; lehen sektorean 200 gehiago, industrian 1.300, eraikuntzan 1.200.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %64,3 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,3 puntu gehiago. Tasa hori gizonezkoentzat %68,2 da; emakumezkoentzat %60,4.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %67,4, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,5 puntu gehiago; Arabak %64,8, 0,1 puntu gutxiago; baxuena Bizkaiak, %62,2, ehuneko 0,2 puntu gehiago azken hiruhilekoan.

Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua murriztu egin da, 519.900; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) gehiago dira, 184.200 guztira.

Familia-etxeen %5,7an pertsona aktibo guztiak langabezian daude

2014ko hirugarren hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn gutxi gorabehera dauden 857.300 (aurreko hiruhilekoan baino 500 gutxiago) familia-etxeetako heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 5.000 familia gehiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 48.600 dira (guztirakoaren %5,7).

Langabezia-tasa %15etik %14,5era jaitsi da

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko hirugarren hiruhilekoan 151.800 direla zenbatetsi da, 6.000 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeak 82.200 dira, 2.100 gutxiago. Emakumezkoen artean, 3.900 gutxiago hiruhilekoan, guztira 69.600.

2014ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %14,5 da, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,5 puntu gutxiago. Gizonen langabezia, %14,8ra jaitsi da (ehuneko 0,3 puntu gutxiago); emakumeena 0,6 puntuz jaitsi da, %14,3 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %37,9; 16-24 urte bitarteko 18.100 gazte aktibo daude langabezian.

Langabe-jaitsierarik handiena, Bizkaian (-5.900); langabezia-tasa, %15,6. Gipuzkoan %12,3ko tasa dugu; langabe kopuruan 1.000 pertsona gutxiago, 42.200 guztira. Araban 800 pertsona gehiago dira langabeak aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %15,9.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2014ko abuztuan, 28-EBko langabezia-tasa %10,1 zen, eta Espainiakoa %24,4.

Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera. 2014/III
Iturria: Eustat. Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera (BJA)

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak. 2014/III
Iturria: Eustat. Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera (BJA)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %0,1 gutxitu da eta langabezia-tasa %14,5era jaitsi da 2014ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
III/2014
Eguneratze data : 
2014/10/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012198_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali