HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2013an jaiotzak %7 gutxitu...

2014/10/20ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2013an jaiotzak %7 gutxitu ziren Euskal AEn

Jaiotza-tasa, mila biztanleko 8,8

2013an, Euskal AEn 19.118 haur jaio ziren, aurreko urtean baino %6,9 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ama atzerritarren artean, %-2,7; espainiarren artean, %-7,7.

Gipuzkoan 6.287 jaiotza, %-8,9; Bizkaian 9.732, %-5,9; Araban 3.099, %-5,9.

Jaiotza-tasa, mila biztanleko 8,8; 70eko hamarraldian askoz handiagoa zen. Zifrarik handiena Araban, ‰9,7; Gipuzkoan, ‰8,9; Bizkaian, ‰8,5.

1. grafikoa: Bizirik jaioak, amaren bizileku lurralde historikoaren arabera. 1975-2013
Iturria: Eustat. Euskal AEko jaiotzen estatistika

Jaiotzen %81,1ean amak 30 urte edo gehiago zituen

Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %38,9; 2012.aren aldean ehuneko puntu bat pasatxo txikiagoa da portzentajea. Gehituz jarraitzen dute 35-39 urte bitartekoen jaiotza-kopuruak (%34,6) eta 40 urtetik gorakoenak (%7,6). Azken 5 urteetan bezala, 25-29 urte bitartekoen haurrak (%13,5) eta 20-24koenak (%4,1) gutxituz. Ama nerabeak, %1,3; zertxobait gutxituz.

graf0012201_02_e.png

Amen %17,7, atzerritarrak

Amen %17,7, atzerritarrak, eta 3.388 haur ekarri zituzten. 589 ama, Marokokoak; 275, Errumaniakoak; 264, Kolonbiakoak; 252, Boliviakoak; 153, Ekuadorkoak; 147, Aljeriakoak; 130, Paraguaikoak; 122, Brasilgoak; 110, Txinakoak.

Emakume atzerritarrak urte gutxiagorekin amatzen dira, Euskal AEn bizi diren espainiarrak baino; %45,7, 30 urte baino gutxiagorekin; espainiarrak, %13,1.

Amen batez besteko adina, 33,2 urte. Espainiarren artean 33,9 urte; atzerritarren artean, 30.

2013ko ama lehen erdituen batez besteko adina, 32,3 urte.

10 urtetan ezkontzatik kanpoko jaiotzak bikoiztu egin dira

2013an ezkontzatik kanpoko jaiotzak 7.250 izan ziren, guztien %37,9; 2012an baino %1,6 gutxiago. Bizkaiak eta Arabak Euskal AEk baino ehuneko handiagoak izan zituzten, %39,2 eta %38,1; Gipuzkoak balio erlatibo txikiagoa (%35,9). 2003koa (%20) eta oraingoa alderatuz gero, ezkontzaz kanpo jaiotakoak bikoiztu egin dira.

2013ko 10.255 lehen jaiotzak guztien %53,6 izan ziren; bigarrenak %37,8; hirugarren eta ondorengoak %8,6.

Erditzeak 18.673 izan ziren: horietatik 18.172, bakunak; 490, bikoitzak; eta 11, hirukoitzak. 1.130 erditze (%6,1), garaiz aurrekoak.

2013an, bizirik jaioen artean, 100 neskatoko 106 mutiko jaio ziren. Mutikoen batez besteko pisua, 3.325 gramo; neskatoena, 3.197.

1.taula: Bizirik jaioak, amaren bizileku lurralde historikoaren arabera. 2013
Iturria: Eustat. Euskal AEko jaiotzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2013an jaiotzak %7 gutxitu ziren Euskal AEn

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2013
Eguneratze data : 
2014/10/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012201_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali