2014/11/24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2014ko urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2014ko urrian Euskal AEko industri prezioek %0,7 egin dute behera aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2014ko urria 2013koaren aldean) %0,6 jaitsi ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,7 jaitsi ziren 2014ko urrian aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,6 jaitsi da.

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko urrian, Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,7), Erauzketa industriak (%0,6) eta Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%0,4) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-5,4), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%-3,2), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-1,6).

Urte arteko aldian (2014ko urria, 2013koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak: Metalurgia eta metalezko produktuak (%1,5), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,1), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,1). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-7,1), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (-3,5), Erauzketa industriak (%-3,3).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioen bilakaera negatiboa izan da Energian (%-4,0) eta Ekipo-ondasunetan (%-0,5). Bitarteko ondasunen prezioak %0,5 gehitu ziren. Kontsumo-ondasunak, egonkor. Haien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %0,0 eta iraunkorrak %+0,1.

Urte artean: Energia %-3,9, Ekipo-ondasunak %-0,5, Bitarteko ondasunak %+0,8. Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, %-0,1. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,7, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %+0,1.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak(p). 2014ko urria
Iturria: Eustat. Euskal AEko industria prezioen indizea (IPRI)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2014ko urrian Euskal AEko industri prezioek %0,7 egin dute behera aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Octubre 2014
Eguneratze data : 
2014/11/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012382_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali