HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2014/11/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETH), 2014KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %8,8 gehitu ziren 2014ko urrian

Gaualdiak %11,6 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean

2014ko urrian, 229.667 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 18.511 gehiago, %8,8ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: %12,4 Gipuzkoan, %21,5 Araban, %2,6 Bizkaian.

Gaualdiak, 2014ko urrian, 437.815; aurreko urtekoan baino 45.446, %11,6, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %22,0, Bizkaian %6,9, Gipuzkoan %14,2.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Urria 2014
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETH)

Estatuko bidaiariak %9,6 gehitu dira aurreko urteko urriaren aldean eta atzerrikoak %7,4. Araban atzerritarrak %28,8 gehitu dira eta estatukoak %19,2. Bizkaian estatukoak %4,8 gehitu dira eta atzerritarrak %1,3 gutxitu. Gipuzkoan atzerritarrak %12,8 gehitu dira eta estatukoak %12,0.

Batez besteko egonaldia, 1,91 egun; aurreko urteko urrian 1,86. Araban batez besteko egonaldia 2013ko urrian bezalaxe, 1,76 egun; Bizkaian 1,85etik 1,92ra; Gipuzkoan 1,91etik 1,94ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 5,6 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2013ko urriko %44,7tik aurtengo %50,3ra. Araban ehuneko 7,7 puntuz gehitu da, %36,2tik aurtengo %43,8ra. Bizkaian ehuneko 4,4 puntuz gehitu da, %46,4tik aurtengo %50,8ra. Gipuzkoan ehuneko 6,5 puntuz gehitu da, %46,0tik aurtengo %52,5era.

Gelakako betetze-maila ehuneko 7,3 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %63,8. Araban ehuneko 9,4 puntuz gehitu da, %55,2ra; Bizkaian 6,2z, %66,7ra; Gipuzkoan 8,0z, %63,8ra.

Hotel-okupaziorik handienak urrian Donostian (%63,4), Bilbon (%58,9), Arabako Errioxan (%53,4).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko urrian, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%62,1) aste-bukaeretan; %45,4 lanegunetan.

Landa-ostatuetako sarrerak %20,8 gehitu dira eta gaualdiak %20,1 urrian

Euskal AEko landa-establezimenduetan urrian 20.906 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %20,1 gehiago. Araban %0,8ko gehikuntza, Bizkaian %23,6, Gipuzkoan %27,6.

Plazakako betetze-maila, %17,5, ehuneko 3,3 puntu gehiago 2013ko urrian baino. Araban ehuneko 1,8 puntu gehiago, betetze-maila %17,0. Bizkaian betetze-maila %15,9, ehuneko 3,2 puntu gehiago 2013ko urriaren aldean; Gipuzkoan 4,0 puntu gehiago, %18,8.

Euskal AEko landa-ostatuetan 10.561 bidaiari-sarrera erregistratu ziren urrian, %20,8 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %2,9ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %31,8, Gipuzkoan %25,7.

1.433 atzerritar-sarrera izan genituen, %+73,5 aurreko urtekoen aldean eta sarrera guztien %13,6. Estatuko bidaiarien sarrerak %15,4 gehitu ziren.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin zen Euskal AE osoan, 2013ko urriaren aldean: duela urtebete 1,99 egun; aurtengoan 1,98.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Urria 2014								
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETH)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %8,8 gehitu ziren 2014ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Octubre 2014
Eguneratze data : 
2014/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012381_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali