2014ko azaroaren 27ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko MERKATARITZA ETA KONPONKETAREN INKESTA 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Handizkako jarduerak merkataritzako fakturazio guztiaren % 53 izan ziren 2012an

Marjina komertziala % 30ekoa izan zen txikizkako merkataritzan, % 18koa salmenta eta konponketan, eta % 21ekoa handizkako merkataritzan

Merkataritza- eta konponketa-sektoreak 30.901 milioi euro fakturatu zituen 2012; haien % 52,8 (16.304 milioi euro) handizkako merkataritzakoak izan ziren, Eustaten datuen arabera. Txikizkako merkataritzak 12.136 milioi euro fakturatu zituen (% 39,3) eta gainerako 2.461 milioi euro (% 8,0) ibilgailuen salmenta eta konponketaren alorrekoak izan ziren.

1. grafikoa. Euskal AEko merkataritza- eta konponketa-sektoreko landunen banaketa. 2012
Iturria: Eustat.  Merkataritza eta konponketaren inkesta

Sektore honetako landunak 131.832 ziren: 12.600 (% 9,6) ibilgailuen salmenta eta konponketaren adarrean, 41.574 pertsona (% 31,5) handizkako merkataritzan eta 77.658 pertsona (% 58,9) txikizkako merkataritzan.

Lurraldeei erreparatuta, Arabakoak ziren landunen % 14,4, hau da,19.055 pertsona; Bizkaikoak % 53, hau da, 69.858 pertsona; eta gainerako % 32,6 Gipuzkoakoak, alegia, 42.919 pertsona.

Euskal AEko merkataritza-establezimenduek 3,1 enplegatu zituzten batez beste. Txikizkako establezimenduek 2,8 enplegatu zituzten batez beste; ibilgailuen salmentan eta konponketan dihardutenen kasuan, 3,7 enplegatu batez beste; eta handizkako establezimenduek, berriz, 3,5 enplegatu batez beste.

Sektoreko enpresen % 95,2 mikroenpresak ziren (10 enplegatutik behera). Mikroenpresa horiek fakturazio guztiaren % 50,7 sortu zuten, eta landunen % 61,5 haietan jardun ziren. Enpresa txikiak ziren (10-49 pertsona landun) establezimenduen % 4,4; enpleguen % 25,7 haiei zegozkien eta % 35,2 fakturatu zuten. Amaitzeko, 50 enplegatu edo gehiagoko enpresek (enpresa ertain eta handiak) guztirako zenbatekoaren % 14,1 fakturatu zuten; enplegatuen % 12,8 haiei zegozkien eta establezimendu guztien % 0,4 ziren.

2. grafikoa. EAEko merkataritza- eta konponketa-sektoreko establezimendu-kopuruaren, landunen eta negozio-zifren banaketa, enplegu-estratuaren arabera, 2012
Iturria: Eustat.  Merkataritza eta konponketaren inkesta

Merkataritza-sektorean, oro har, pertsona bakoitzeko salmentak 234.395 eurokoak izan ziren, eta marjina komertziala, berriz, % 25ekoa, lurraldeen arteko desberdintasun aipagarririk gabe.

Langileen kostuari dagokionez, 27.305 eurokoa izan zen pertsona bakoitzeko, eta kasu horretan ere lurraldeen artean homogeneotasuna nabari da. Ekitaldiaren emaitzari dagokionez, 675 milioi eurokoa izan zen Euskal AEn, oro har.

1. taula. Merkataritza- eta konponketa-sektoreko aldagai nagusiak lurralde historikoen arabera (Milaka €). 2012				
Iturria: Eustat.  Merkataritza eta konponketaren inkesta

Salmenta eta konponketaren adarrak sektoreko guztirako zenbatekoaren % 8 fakturatu zuen

Ibilgailuen salmenta eta konponketaren adarrak 12.600 langile zituen 2012an, lurraldeen arabera honela banatuta: % 17,1 Araban, % 48,9 Bizkaian eta % 34 Gipuzkoan.

Negozio-zifraren zenbatekoa 2.461 milioi eurokoa izan zen, hau da, guztirako zenbatekoaren % 8, eta pertsona bakoitzaren batezbesteko salmentak 195.298 eurokoak izan ziren. Salmenta eta konponketaren adarrak sektoreko guztirako fakturazioan duen pisuari erreparatuta, Araban izan zuen pisurik handiena, % 9,5era iritsi baitzen; Gipuzkoan % 8,9koa izan zen eta Bizkaian % 6,9koa.

Marjina komertzialari dagokionez, ibilgailuen salmenta eta konponketaren adarrak izan zen sektoreko marjina txikiena, % 18koa, hain zuzen.

Langile bakoitzaren kostua 32.242 eurokoa izan zen, sektoreko batez bestekoaren gainetik.

Ekitaldiaren emaitza 15 milioikoa izan zen; guztirakoaren % 2,2.

2. taula. Merkataritza- eta konponketa-sektoreko aldagai nagusiak jarduera-multzoaren arabera. (Milaka €). 2012							
Iturria: Eustat.  Merkataritza eta konponketaren inkesta

Jarduera-maila xehatuagoan nabarmentzekoak dira, bai ibilgailu motordunen salmenta, bai ibilgailu motordunen mantentze eta konponketa. Bien baturak landunen % 84,1 eta salmenten % 83 hartu zuen. Hau da, merkataritza-sektoreko zenbateko osoen % 8 eta % 6,6, hurrenez hurren.

Handizkako merkataritzak sortzen ditu pertsona bakoitzeko salmenta handienak sektorean: 392.157 euro

Handizkako merkataritzaren adarrak 41.574 langile zituen 2012an, sektoreko guztirako zenbatekoaren % 31,5, lurraldeen arabera honela banatuta: % 14,9 Araban, % 51,9 Bizkaian eta % 33,2 Gipuzkoan.

Negozio-zifraren zenbatekoa 16.304 milioi eurokoa izan zen, hau da, guztirako zenbatekoaren % 52,8, eta pertsona bakoitzaren batezbesteko salmentak sektoreko handienak izan ziren: 392.157 euro, hain zuzen. Handizkako merkataritzaren adarrak sektoreko guztirako fakturazioan duen pisuari erreparatuta, Bizkaian izan zuen pisurik handiena, % 54,2ra iritsi baitzen; Araban % 54koa izan zen eta Gipuzkoan % 49,7koa.

Handizkako merkataritzaren marjina komertziala % 21ekoa izan zen 2012an, eta langile bakoitzaren kostua 36.309 eurokoa izan zen batez beste, sektoreko handiena, alegia. Ekitaldiaren emaitza 415 milioikoa izan zen; guztirakoaren % 61,5.

Handizkako merkataritzaren barruan duten garrantzia dela-eta, nabarmentzekoak dira elikagaien, edarien eta tabakoaren handizkako merkataritza, beste handizkako merkataritza espezializatua (erregaiak, metalak, eraikuntza-materialak, burdineria, iturgintza, produktu kimikoak, beste produktu erdilandu batzuk, txatarra eta beste salgai batzuk barne hartuta). Bi multzoen baturak landunen % 45 eta handizkako merkataritzako salmenten % 60,8 hartu zuen. Merkataritzako guzirako zenbatekoaren % 14,2 eta % el 32,1 izan ziren, hurrenez hurren.

Txikizkako merkataritzaren marjina komertziala % 30ekoa izan zen

Txikizkako merkataritzaren adarrak 77.658 langile hartzen zituen, sektoreko guztirako kopuruaren % 58,9. Halaber, 12.136 milioi euro fakturatu zituen, guztirako zenbatekoaren % 39,3. Landunak honela banatuta zeuden, lurralde historikoen arabera: % 13,8 Araban, % 54,2 Bizkaian eta % 32 Gipuzkoa.

Pertsona bakoitzeko salmentak 156.280 eurokoak izan ziren, sektoreko txikienak. Txikizkako merkataritzaren adarrak sektoreko guztirako fakturazioan duen pisuari erreparatuta, Gipuzkoan izan zuen pisurik handiena, % 41,4ra iritsi baitzen; Bizkaian % 38,9koa izan zen eta Araban % 36,5ekoa.

Txikizkako merkataritzaren marjina komertziala % 30ekoa izan zen 2012an, eta langile bakoitzaren kostua 21.683 eurokoa izan zen batez beste, sektoreko txikiena, alegia. Ustiapeneko emaitza 245 milioikoa izan zen; hau da, guztirako zenbatekoaren % 36,3.

Txikizkako merkataritzari erreparatuta, halaber, bi multzo nabarmentzen dira: espezializatu gabeko establezimenduetako txikizkako merkataritza (azalera handiak eta saltoki handiak barne hartuta, besteak beste) eta beste artikulu batzuen txikizkako salmenta establezimendu espezializatuetan (jantziak, oinetakoak, produktu farmazeutiko, mediko eta ortopedikoak, kosmetiko eta higiene-produktuak, erlojuak eta bitxiak saltzen dituzten establezimenduak barne hartuta). Bi multzoen baturak landunen % 57,6 eta txikizkako merkataritzako salmenten % 57,8 hartu zuen. Merkataritzako guztirako zenbatekoaren % 33,9 eta % 22,7 izan ziren.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 EUSKAL AEko Merkataritza eta Konponketaren inkesta. Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Merkataritza eta Konponketaren inkesta. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Handizkako jarduerak merkataritzako fakturazio guztiaren % 53 izan ziren 2012an

Eragiketa : 
Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
Eragiketa kodea : 
142511
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/11/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012399_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali