2015/02/16ko prentsa-oharra

ESKOLA-JARDUERAREN ESTATISTIKA, 2013/14 ikasturtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2013/14 ikasturtean Euskal AEn unibertsitatetik kanpoko ikasketetan ikasle kopurua %0,3 gehitu zen

Haur Hezkuntzan ikasle gutxiago, 18 urtez etengabe hazi ondoren

Eustaten datuen arabera, 2013/14 ikasturtean, 413.464 ikaslek aukeratu zuten unibertsitatez kanpoko ikasketaren bat Euskal AEn; aurrekoaren aldean, %0,3ko gehikuntza. %92 Araubide Orokorrekoetan aritu zen; matrikula-kopurua lehengo urteko bera.

Haur hezkuntzan ikasle gutxiago, -1.230 (%-1,3), 18 urtez etengabe hazi ondoren.

1. taula.- 2013-14ko ikasleak, irakaskuntza-mailaren eta zentroaren titulartasunaren arabera
Iturria: Eustat. Euskal AEko eskola-jardueraren estatistika. 2013-14

Batxilergoko ikasle-kopuruan %+0,6 dugu eta Maila Ertaineko Lan Prestakuntzakoan %+5,7 aurreko ikasturtearen aldean; batxilergokoak bi aldiz gehiago dira besteak baino.

Araubide Orokorreko Irakaskuntzetan ikasleak ia berdin (%50) banatzen dira zentro publiko eta pribatuetan; bada alderik irakaskuntzen artean. Helduen Hezkuntzan (%98) eta Maila Ertaineko Lan Hezkuntzan (%62) zentro publikoak erraz nagusitzen dira; Lan Gaitasun Programetan (%40) bestelako egoera.

Araubide Bereziko Ikasketetan 34.726 matrikula, aurreko urtearen aldean %+4,3. Araubide Berezikoetan, 10 ikasletik 9 (30.228) hizkuntzak ikasten. Bigarren Musika Hezkuntza (%8, 2.812 ikasle); ondoren Kirol Irakaskuntzak (%3); Arte Plastikoak eta Diseinua (%1,7); Dantza (%0,28). Hauen %70 inguru zentro publikoetan gauzatzen da; Hizkuntzetan eta Dantzan, %100.

Lan Hezkuntzan matrikulazio-kopurua nabarmen hazten, bai maila ertainean, bai goikoan

Aurreko ikasturtearen aldean, Helduen Prestakuntza Orokorrean %-19 ikasle kopuruan, Hasierako Lan Gaitasun Programetan %-9 eta Musikan %-1,4.

Gainerakoetan matrikula kopuruak goraka; azken bosturtekoan Lan Hezkuntza nabarmentzen da, %+5,7 ertainean eta %+4,9 goikoan.

1. grafikoa.- Ikasle-kopuruak, ikasketa-aukera eta sexuaren arabera, Euskal AEn eta Espainian (%) 2013-2014 ikasturtea
Iturria: Eustat. Eskola-jardueraren estatistika 2013-14
Kultura Ministerioa 2012-2013

Ez-derrigorrezko ikasketetan bada generoen arteko alderik oraindik ere

Neskak 10etik 9 dira Dantzan; 3tik 2 Hizkuntzetan eta Arte Plastiko eta Diseinuan. Kirol Irakaskuntzetan mutilak 10etik 9; Lan Hezkuntzan 3tik 2.

Batxilergoan eta Musikan neskak gehiago dira, baina banaketa %50etik gertu dago.

Irakasleen %86 euskaraz aritzeko gai da

2013/14 ikasturtean, 37.448 irakasle aritu ziren Euskal AEn, zerbitzuen sektoreko 2014ko okupatuen %5,8. 10 irakasletik 6 zentro publikoetan.

Haur Hezkuntzan eta Lehen Mailan irakasleen %85 emakumeak dira: DBHn, Batxilergoan eta Lan Hezkuntzan %59. Erregimen Berezikoetan %56.

Irakasleen %86 euskaraz aritzeko gai da Araubide Orokorrekoetan; derrigorrezkoetan %90. Azken hamarraldian, maila guztietan, euskararen ezagutza sendotuz.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2013/14 ikasturtean Euskal AEn unibertsitatetik kanpoko ikasketetan ikasle kopurua %0,3 gehitu zen

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Curso 2013/14
Eguneratze data : 
2015/02/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012465_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali