HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2014/12/19ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETH), 2014KO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,5 gehitu ziren 2014ko azaroan

Gaualdiak %3,3 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean

2014ko azaroan, 176.349 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 5.967 gehiago, %3,5eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: Araban %16,1, Bizkaian %1,3, Gipuzkoan %1,1.

Gaualdiak, 2014ko azaroan, 320.999; aurreko urtekoan baino 10.193, %3,3, gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%16,2) eta Bizkaian (%2,3); Gipuzkoan %0,3ko jaitsiera.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Azaroa 2014
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETH)

Estatuko bidaiariak %1,5 gehitu dira aurreko urteko azaroaren aldean eta atzerrikoak %8,9. Araban atzerritarrak %12,4 gehitu dira eta estatukoak %16,9. Bizkaian estatukoak %1,6 gutxitu dira eta atzerritarrak %8,8 gehitu. Gipuzkoan atzerritarrak %8,1 gehitu dira eta estatukoak %1,7 gutxitu.

Batez besteko egonaldia, 1,82 egun; aurreko urteko azaroan bezalaxe. Araban batez besteko egonaldia 2013ko azaroan bezalaxe, 1,68 egun; Bizkaian 1,84tik 1,86ra; Gipuzkoan 1,87tik 1,84ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 1,5 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2013ko azaroko %37,5etik aurtengo %39,0ra. Araban ehuneko 5,1 puntuz gehitu da, 2013ko azaroko %32,4tik aurtengo %37,5era. Bizkaian ehuneko 1,6 puntuz gehitu da, 2013ko azaroko %38,2tik aurtengo %39,8ra. Gipuzkoan lehengoan, %38,7.

Gelakako betetze-maila ehuneko 2,8 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %50,2. Araban ehuneko 6,3 puntuz gehitu da, %47,8ra; Bizkaian 3,5ez, %53,1era; Gipuzkoan 0,4z, %47,7ra.

Hotel-okupaziorik handienak azaroan Bilbon (%47,0), Donostian (%44,9), Gasteizen(%40,5).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko azaroan okupaziorik handiena (%53,3) aste-bukaeretan; %32,8 lanegunetan.

Landa-ostatuetako sarrerak %7,0 gutxitu dira eta gaualdiak %6,0 azaroan

Euskal AEko landa-establezimenduetan azaroan 15.736 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %6,0 gutxiago. Araban %13,4ko gehikuntza, Bizkaian %30,1ekoa; Gipuzkoan %26,0ko jaitsiera.

Plazakako betetze-maila, %13,7, ehuneko 0,6 puntu gutxiago 2013ko azaroan baino. Araban ehuneko 2,7 puntu gehiago, betetze-maila %14,9. Bizkaian betetze-maila %13,8, ehuneko 3,2 puntu gehiago 2013ko azaroaren aldean eta Gipuzkoan 4,5 puntu gutxiago, %13,1.

Euskal AEko landa-ostatuetan 7.026 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo azaroan, %-7,0 aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %4,8ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %35,6; Gipuzkoan %23,7ko jaitsiera.

703 atzerritar-sarrera izan genituen, %+80,7 aurreko urtekoen aldean eta sarrera guztien %10,0. Estatuko bidaiarien sarrerak %11,7 gutxitu ziren.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen apalki Euskal AE osoan, 2013ko azaroaren aldean: duela urtebete 2,22 egun; aurtengoan 2,24.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. Azaroa 2014
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETH)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,5 gehitu ziren 2014ko azaroan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Noviembre 2014
Eguneratze data : 
2014/12/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012429_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali