2015/02/23ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAREN INDIZEA, 2014/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %2,0 murriztu zen 2014ko laugarren hiruhilekoan

Obra Zibila %7,5 gehitu da 2014 osoan, bost urtez tasa negatiboak izan ondoren

Eustaten datuen arabera, 2014ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %2,0 nominala murriztu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.

Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2014ko laugarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %0,1 murriztu zen, hirugarrenaren aldean.

Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %4,3ko jaitsiera izan baitzuen; Obra zibilean, %11,6ko gehikuntza.

Hiruhilekoen artean, 2014ko laugarren hiruhileko sektoreko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %0,8; Obra Zibilak %3,3ko gehikuntza.

Eraikuntzako enplegua %0,7 gehitu zen 2014ko laugarren hiruhilekoan hirugarrenaren aldean.

1. taula: Eraikuntzaren koiunturaren indizea.  Euskal AE. 2014/IV. Aldakuntza tasak (%)
Iturria: Eustat. Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI)

Urteko balantzea

2014 osoan, Eraikuntzaren koiunturaren indizea %3,5 murriztu da aurreko urtearen aldean, baina bi azpisektoreek oso bestela jokatu zuten. Etxegintza %5,3 murriztu zen, tasa negatiboak zazpi urtez; Obra Zibilean %7,5eko igoera 2013aren aldean, bost urtez beherakadak izan ondoren.

2. taula: Eraikuntzaren koiunturaren indizea.  Euskal AE. 2014. Aldakuntza tasak (%).  Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %2,0 murriztu zen 2014ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2014
Eguneratze data : 
2015/02/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012470_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali