2014/12/03ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA INDIZEA (EKI), 2014/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %4,7 murriztu zen 2014ko hirugarren hiruhilekoan

Etxegintza %6,8 gutxitu zen; Obra Zibila %7,8 gehitu, hazkundedun bigarren hiruhilekoa jarraian

Eustaten datuen arabera, 2014ko hirugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %4,7 nominala murriztu zen, Euskal AEko eraikuntza jarduera.

Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2014ko hirugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %3,4 murriztu zen, aurreko hiruhilekoaren aldean.

Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %6,8ko jaitsiera izan baitzuen; Obra zibilean, %7,8ko gehikuntza.

Hiruhilekoen artean, 2014ko hirugarren hiruhileko sektoreko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %4,3; Obra Zibilak %1,7ko gehikuntza.

Eraikuntzako enplegua %1,7 jaitsi zen 2014ko hirugarren hiruhilekoan bigarrenaren aldean.

1. taula: Eraikuntzaren Koiunturako Indizea.  Euskal AE. 2014/III. Aldakuntza tasak (%)
Iturria: Eustat. Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI)

Ohar metodologikoa: Eraikuntzaren Koiuntura Indizea 2010 oinarri hartuta egin da; aurreko oinarria 2005 zen. Oinarri-aldaketak ekarri du haztapen-koefizienteen egokitzapena eta informazio-unitateen panelaren berrikuntza, indizeen ordezkagarritasuna handitzeko; izan ere, aztertzen den biztanlerian etengabeko bilakaera dago. 2010 oinarridun serieak 2005 oinarridunekin lotu dira. Eskuragarri daude Eustaten datu-bankuan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Eraikuntzaren koiuntura indizea (EKI); prentsa ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzaren koiuntura indizea (EKI); datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %4,7 murriztu zen ¿2014ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
III/2014
Eguneratze data : 
2014/12/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012405_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali