HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2015/02/27 prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE), 2014/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak % 18 ugaritu dira 2014ko laugarren hiruhilekoan

2014ko esportazioen balantzea % 9,9 handitu da iazko datuekin alderatuta

Euskal AEko esportazioek % 18ko igoera nominala izan dute 2014ko laugarren hiruhilekoan, EUSTATen datuen arabera. Haien guztizkoa 5.867 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko 4.972 milioi euroren aldean.

Inportazioek, bestalde, % 0,5eko jaitsiera izan dute 2014ko azken hiruhilekoan: 4.255 milioi euro izatetik 4.235 milioi euro izatera. Inportazio ez-energetikoak bakarrik kontuan izanda, bilakaera nabarmenagoa da, kasu honetan, -% 4,5, hau da, 2.785 milioi euro.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. 2014, lehenengo hiruhilekoa
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)

Saldo garbia positiboa izan da: 1.632 milioi euroko superabit komertziala. Era berean, esportazioek inportazioen gainean izan duten estaldura-tasa % 138,5 izan da. Jatorri energetikoko produktuak albo batera uzten baditugu, merkataritza ez-energetikoko saldoak 2.412 milioi euroko superabita izan du; hau da, 2013ko laugarren hiruhilekoan erregistratutakoa baino 660 milioi euro gehiago. Estaldura ez-energetikoaren tasa lehen % 160,1 zen; orain, berriz, % 186,6.

Europar Batasunera bideratutako esportazioak % 19,9 ugaritu dira 2013ko denbora-tarte beraren aldean; esportatutako guztiaren % 62,5 edota % 0,9 gutxiago. Nabarmentzekoak dira Belgikara (% 52,6), Herbeheretara (% 48,3), Italiara (% 36,2) eta Portugalera (% 22,2) egindako esportazioak. EB28tik kanpo, Estatu Batuetara (% 45,4) egindako esportazioen igoera nabarmendu behar da, baina baita Brasilera (-% 24,9), Mexikora (-% 8,4) eta Txinara (-% 2,3) egindako esportazioen beherakada ere.

Europar Batasunetik egindako inportazioak % 14,3 ugaritu dira; horren arrazoia, hein handi batean, Estoniatik eta Erresuma Batutik inportatutako energia da. Bere horretan jarraitzen dute Frantziatik egindako inportazioek (-% 0,1), eta ugaritu egin dira Portugaletik (% 20,9), Herbehereetatik (% 15,7) eta Alemaniatik (% 13,4) ekarritakoak. Munduko gainerako tokiei erreparatuta, Txinakoak ugaritu dira (% 32,5), baita Angola eta Irakekoak ere. Errusiatik (-% 52,4) eta Mexikotik (-% 29,4) ekarritakoak urritu egin dira, batez ere energiari lotuak.

Muga-zergei dagokienez, eta esportazioekin loturik, Produktu mineralen (% 116) eta Garraioko materialaren (% 28,4) hazkundea nabarmendu behar da. Era berean, Metalak eta manufakturak (% 8,9) ere ugaritu dira, eta Material elektrikoa bai (% 4,7). Azken lau horiek gure esportazioen % 80,7 izan dira. Inportazioak aztertzen baldin baditugu, Material elektrikoa (% 13) ugaritu da, bai eta Produktu mineralak (% 8) ere. Produktu kimikoen inportazioak gutxitu egin dira (-% 51,9).

Hiru lurralde historikoetan ugaritu dira esportazioak. Araban hazkunde hori % 11,8 izan da, batez ere Garraioko materiala (% 18,5) eta Metalak eta manufakturak (% 16,7) indartu izanagatik. Arabako inportazioak ere ugaritu ziren: % 10,6, hain justu. Nabarmentzekoak dira Plastikoak eta kautxua (% 20,6) eta Material elektrikoa, % 17,1eko igoera.

Bizkaiko esportazioak ere % 25,6 handitu dira, garrantzi handiena duten bertako atalak indartu egin baitira: Produktu mineralak (% 119,1), Garraiorako materiala (% 12,8), Metalak eta manufakturak (% 11,6) eta Material elektrikoa (% 8,9). Inportazioak % 5,9 murriztu dira, nahiz eta muga-zergetako atalik garrantzitsuena, Produktu mineralak (guztiaren % 56,4), % 8,1 ugaritu den. Jaitsiera orokor horren arrazoia, batez ere, Produktu kimikoek izandako jaitsiera izan da (-% 67,9).

Gipuzkoan, esportazioak % 14,5 ugaritu dira. Atalik garrantzitsuenen artean, Garraiorako materiala, % 59ko hazkundea izan baitu, eta, ondoren, Material elektrikoa, % 6,5eko hazkundearekin. Inportazioek aldaera positiboa izan dute, % 9,4, bi atalik garrantzitsuenetan hazkundeak izan baitira: Material elektrikoa (% 18,7) eta Metalak eta manufaktura (% 3,4).

KANPO MERKATARITZAREN 2014KO BALANTZEA

2014an, EAEko esportazioak eta inportazioak % 9,9 ugaritu ziren, eta kanpo-saldo positiboa ia 5.000 milioi eurokoa izan da

Esportazioak 2014an 22.244 milioi euro izan ziren; hau da, 2.002 milioi euro gehiago 2013an baino, % 9,9 gehiago.

Inportazioak, berriz, 17.348 milioi euro izan ziren; hau da, 1.556 milioi gehiago 2013an baino, % 9,9 gehiago.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. 2014
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)

Lurralde historikoak kontuan hartuta, bi merkataritza-fluxuen bilakaera positiboa izan da 2014an. Hala, esportazioak hiruretan ugaritu dira. Bizkaia nabarmendu behar da, % 11,9; ondoren Araba (% 10,3) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 7). Inportazioei begiraturik, Bizkaian % 12,3 ugaritu dira, Gipuzkoan % 6,4 eta Araban, berriz, % 3,9.

Eremu geografikoen arabera, % 12,9 ugaritu dira Europar Batasunera egindako esportazioak, eta handik etorritako inportazioek are hazkunde handiagoa izan dute (% 30,3). Esportazioen hazkundeari erreparatuta, Herbehereak nabarmendu behar dira (% 77,9), eta, inportazioei dagokienez, Erresuma Batua, Estonia eta Letonia dira aipatzekoak, guztiak ere energiarekin loturik.

Gainerako herrialdeei dagokienez, Txinara (% 28,8) eta Estatu Batuetara (% 18,9) egindako esportazioek ugaritzen jarraitzen dute. Halaber, Txinatik inportatutakoak (% 15,8) ere handitu dira eta Errusiatik etorritakoak, berriz, (-% 35,9).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE). Prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak % 18 ugaritu dira 2014ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2014
Eguneratze data : 
2015/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012476_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali