2015/02/05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2014ko abendua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %0,8 gehitu zen 2014ko abenduan

2014an, industriaren balantzean, %1,3ko hazkunde metatua dugu, bi urtez beherakadak izan ondoren

Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko abenduan, lan egutegiko termino homogeneoetan %0,8 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko hil beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, %0,6 gehitu zen, 2014ko azaroarekin alderatuta.

2014ko abenduan, 2013koaren aldean, Energian %-4,9 dugu, Bitarteko ondasunetan %-2,9. Kontsumo-ondasunak %3,6 gehitu dira guztira: iraunkorrak %11,8, ez-iraunkorrak %1,1. Ekipo-ondasunak %7,1 gehitu.

Hil artekoa, 2014ko abenduan azaroaren aldean, negatiboa Bitarteko ondasunetan, (%-2,4) eta Energian (%-6,5). Ekipo-ondasunek %5,0ko gehikuntza. Kontsumoko ondasunek %0,5ekoa: iraunkorretan %7,2, ez-iraunkorretan %-1,7.

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2014ko abenduan, urte artean: Garraio materialean %15,4; Zurgintza, paper eta arte grafikoetan %3,7. Jaitsierak urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %-11,2; Kautxu eta plastikoa, %-3,2.

1. taula. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Euskal AEko Industria produkzioaren indizea

Abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera lurraldeetan: Bizkaian %+7,3; Gipuzkoan %+0,3, Araban %-8,8. Hil artekoa, 2014ko azaroaren aldean: Gipuzkoan, %+3,6; Bizkaian %-0,2; Araban %-3,4.

2. taula. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hazkunde-tasak. Behin-behineko datuak. 2014 abendua				
Iturria: Eustat. Euskal AEko industria produkzioaren indizea

2014ko industri jardueraren balantzea

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %1,3ko hazkundea dugu 2014an. 2012an %-5,9 eta 2013an %-3,1.

Bitarteko ondasunetan %2,2ko gehikuntza; Energian %0,1; Ekipo ondasunetan %1,6. Kontsumo-ondasunak %2,2 jaitsi dira guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-16,4, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %+3,6.

Hiru lurralde historikoetan gehikuntzak 2014an: Gipuzkoan %1,1, Bizkaian %2,0, Araban %0,3.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %0,8 gehitu zen 2014ko abenduan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Diciembre 2014
Eguneratze data : 
2015/02/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012460_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali