2015/02/04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2014/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %1,3 gehitu ziren 2014ko laugarren hiruhilekoan

Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %1,2 gehitu ziren

Eustaten datuen arabera, 2014ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,3 gehitu ziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, sektorearen salmentak %1,2 gehitu ziren urte artekoan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizeak %1,2 nominala egin du hobera, urtaro-eraginak kenduta.

1. taula. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa  (p). IV/2014				
Iturria: Eustat. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)

Elikagaien salmenta nominalak lehengoan (%0,0) 2014ko laugarren hiruhilekoan; gainerako produktuetan %2,2ko gehikuntza; automobilgintzarako erregaian %1,3koa, beti ere 2013ko aldi beraren aldean.

Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %0,7 jaitsi zen; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %0,5 gehitu. Gainerako produktuetan, pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %2,2 gehitu eta etxeko ekipamenduan %7,4; kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %-1,6. Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %-0,1.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: Bizkaian %+0,7; Gipuzkoan %+1,0; Araban %+3,9.

Prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %2,0 gehitu ziren laugarren hiruhilekoan.

Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %1,4ko gehikuntza erreala izan zuten aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

2014ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,6ko gehikuntza dugu hirugarrenaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.

Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala %0,2; gainerako produktuetan %2,7ko gehikuntza erreala, 2013ko hiruhileko beraren aldean; automobilgintzarako erregai-salmentetan %8,6ko gehikuntza.

Elikagaien txikizkakoan, urte artean %-1,3 dugu espezializatuan ; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %+0,5. Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %-1,3. Gainerako sektoreetan, hazkundeak. Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %2,0 gehitu, Etxeko ekipamenduan %9,2; Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %0,4.

Hiru lurraldeetan gehikuntzak salmentetan termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: Bizkaian %1,2, Gipuzkoan %1,8, Araban %5,2.

Euskal AE osoan, 2014ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, txikizkako sektorean landunen kopurua %0,5 murriztu zen 2014ko laugarren hiruhilekoan.

Urteko balantzea

Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %0,4ko gehikuntza nominal metatua izan dute. Gasolindegiak sartu gabe, gainerakoen salmentetan %0,7ko gehikuntza, 2014ko datu metatuetan 2013koen aldean.

Termino errealetan, sektorea osorik %0,5 gehitu da; berdin (%0,5) gasolindegirik gabe.

Urte osoan, tasa nominaletan: Gipuzkoan %+1,3 , Araban %+1,3, Bizkaian %-0,4. Prezio finkoetan: Araban %+1,4, Gipuzkoan %+1,5, Bizkaian %-0,3.

Euskal AEn, 2014an, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, txikizkako merkataritzako enpleguaren murrizketa: %1,2.

2. taula. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea. Urte arteko aldakuntza-tasa
Iturria: Eustat. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %1,3 gehitu ziren 2014ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/02/04
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012459_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali