HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Euskal emakume okupatuek...

2015/03/06ko prentsa-oharra

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA-2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal emakume okupatuek askoz denbora gehiago pasatzen dute adin txikikoak eta mendeko pertsonak zaintzen gizonek baino

Hamar gizonetik bederatzik 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu etxeko lanetan; hamar emakumetik hiruk 3 edo gehiago

Euskal AEko emakume eta gizon okupatuen arteko etxeko lanen banaketa oso desorekatua da, datuen arabera Hamar gizonetik bederatzik 2 ordu edo gutxiago pasatzen zituen; hamar emakumetik hiruk 3 edo gehiago, 2013an.

Banaketa horrek dakar emakume okupatuen ia seitik bat batere gustura ez egotea bikotekideak etxean egindakoarekin.

Etxetik kanpo lanean ari diren emakumeek 4,9 ordu ematen dituzte egunean 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak zaintzen, eta gizonek 3,1. Mendeko pertsonak zaintzen gizonek 1,5 ordu egunean eta emakumeek 2,3.

Emakume okupatuen %55,4k lan ordainduaz gain 5 ordu edo gehiago pasatzen ditu egunean adin txikikoak zaintzen. %17,2k denbora horixe bera ematen dute mendekoak zaintzen. Gizon okupatuen %45,1ek 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu seme-alabak zaintzen.

2010eko datuen aldean, seme-alabak zaintzen 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzten emakumeen portzentajea lehengoan da, eta mendeko pertsonekikoa txikituz.

Bikotearen bi kideak lanean ari badira, adin txikikoak zaintzea, lanalditik kanpo, %94,7tan bien ardura da; aitarena, bakarka, %0,4tan, eta amarena bakarka %2,6tan.

Mendeko senideak zaintzekotan, emakume okupatuen %31,6k egunero 3 ordu edo gehiago ematen ditu; gizonen %18,8k egiten du beste horrenbeste.

Oraindik ere emakumeek denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanetan eta gizonek lan ordainduan, baina aldeak txikituz doaz. Datu estatistikoek hala diote. Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanle guztiak aintzat, 2008tik 2013ra eta lan ordainduan emandako denboraz ari garela, bi sexuen arteko aldea txikitu egin da, ordubete eta 15 minututik 57 minutura.

Astelehenetik ostegunera, gizonen eguneko lanaldia 7 ordu eta 48 minutu ziren, 2008an baino 10 minutu gutxiago. Egun horietan emakume okupatuen denbora 5 minutuz luzatu da; 2013an 6 ordu eta 41 minutu (1993 baldin bada erreferentzia, gizonek 7 minutu gutxiago eta emakumeek 32 gehiago).

Denboraren erabileran ikusitako aldakuntzen zati bat lan ordaindua gutxitzeari zor zaio, bi sexuetan. 2013an gizonezkoek lan nagusian zuten partaidetza-tasa %34,8 zen eta emakumezkoena %26,5; 2008an baino 8,7 ehuneko-puntu gutxiago gizonentzat; emakumeentzat 6,2.

Generoen arteko desoreka agerian jartzen du errenta ezberdinak. Datuak lagun: mende hasieran gizonen errenta emakumeena halako 2,3 zen; 2011 urtean 1,7.

Batera etorri dira emakumeak gehiago izatea lan-merkatuan, haien egoera ekonomikoaren aldaketa eta beste ikasketa-maila bat. Goi mailako tituludunei erreparaturik, lehen emakumeak erdia pasa ziren, orain dezente gehiago gizonak baino.

10 urte eta gehiagoko biztanleen %18,7 unibertsitateko ikasketa goi-ertain edo ertainen tituludunak ziren 2013an. Emakumeen %20,5, gizonen %16,9.

Ehuneko 6 puntuz, emakumeak gehiago dira unibertsitaterako sarreran: 2012/13an, %53 emakumeak, %47 gizon. Lehen eta bigarren zikloetan (%51), graduetan (%54), master ofizialetan (%55), eta doktoregoetan (%54) emakumeak gehiago dira.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal emakume okupatuek askoz denbora gehiago pasatzen dute adin txikikoak eta mendeko pertsonak zaintzen gizonek baino

Eragiketa : 
Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala Eustaten webgunean
Eragiketa kodea : 
999103
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/03/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012480_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali