HomeGaiakLehen sektoreaPrentsa Oharrak Euskal lehen sektorean...

2015/03/31ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEN INKESTA. LEHEN SEKTOREA 2013. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal lehen sektorean IKT ekipamenduek hobera, baina urruti oraindik ere gainerako sektoreetatik gehiegizko atomizazioagatik

10 langile edo gehiagoko establezimenduetan IKTak gainerako sektoreetan bezalatsu

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko lehen sektoreko establezimenduetako IKT (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak) ekipamenduek hobera egin dute 2009-2013 aldian. Erabilpen-portzentajeek baxu diraute tamaina txikiak (%96,2tan bi langile edo gutxiago) ekipamenduok eskuratzea zailtzen duelako.

Teknologiak edukitzeari dagokionez, lehen sektoreko establezimenduetan lortzen diren ehunekoak oso urruti daude euskal ekonomiako gainerako sektoreetan lortzen direnetatik. Mugikorretan ez (%71,7) baina gainerako oinarrizko ekipamenduetan portzentajeak txikiak dira beste sektoreen aldean: Ordenagailuak %18,6), Internet (%16,8), Posta elektronikoa (%15,8). Web orria enpresen %2,7k du.

1. Taula: Informazioaren teknologien ekipamenduak Euskal AEko establezimenduetan, jarduera-adarraren eta enplegu-geruzaren arabera (%)
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea eta empresak

Egoera oso bestelakoa da enpresen tamaina kontuan hartuz gero. 10 langile edo gehiagokoetan, den-denek dauzkate ordenagailua, Internet, posta elektronikoa eta mugikorra. Web orria dutenak (%17,2) halere askoz gutxiago dira beste sektoreen aldean.

Arrantza enpresek IKT ekipamendu gehiago dituzte nekazaritzakoek baino

Aipagarria da lehen sektoreko ehunekoak oso ezberdinak direla nekazaritzako enpresen eta arrantzakoen artean. Azken horiek askoz ere ehuneko handiagoak dituzte ekipamendutan. Datu horrek ez du inolako eraginik sektore osoan, arrantzakoak enpresen %1,4 baitira.

Nekazaritzako portzentajeak: %71,3 mugikorretan; %17,7 ordenagailuetan; %16,0 Interneten; %15,0 posta elektronikoan. Arrantzan askoz ere ehuneko handiagoak: %99,1 mugikorretan; %77,0 ordenagailuetan; %74,1 Interneten; %75,3 posta elektronikoan. Web orria, %2,6 nekazaritzan eta %8,4 arrantzan.

1. grafikoa: IKT ekipamenduak dauzkaten establezimenduak, jarduera-sektoreen arabera. (%)
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea

Kontuan izan behar da alde horiek ez direla jardueragatik soilik gertatzen; ustiategien tamainak ere badu eragina. Nekazaritzako establezimendu ia guztiak 10 langile edo gutxiagokoak dira; arrantzakoetan tamaina ez da hain uniformea.

Interneten ADSL lerroak (%69,1) nagusi konexio finkoetan, gainerako sektoreetan bezala. Ondoren, modema (%10,7), zuntz optikodun kablea (%4,4), RDSI lerroak (%3,8), beste konexio finkoak (%11,1). Konexio finkoetan nabarmentzekoak Wimax bezalakoak, helmen handiagoko kablerik gabeko teknologiak landa-inguruetan; eta sateliteak arrantzan.

Konexio mugikorrak lehen sektorean Internet duten establezimenduen %42,2; %37,6 mugikorraz eta %19,0 sarbide zabaldun modemaz.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea gaiari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal lehen sektorean IKT ekipamenduek hobera, baina urruti oraindik ere gainerako sektoreetatik gehiegizko atomizazioagatik

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea
Eragiketa kodea : 
222140
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2013
Eguneratze data : 
2015/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012491_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali