HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Ezkontzen kopuruak %5,9...

2014/12/18ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ezkontzen kopuruak %5,9 egin zuen behera 2013an lehengo urtearen aldean

Azken 25 urteetan, emaztegaien batez besteko adina 7,8 urtez igo da; senargaiena 7,4z

2013an Euskal AEko biztanleen artean 7.801 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino %5,9 gutxiago; horietako 126 bikote homosexualen artean, Eustaten datuen arabera.

Ezkontza heterosexualak, 7.675, aurreko urtean baino 470 gutxiago (%-5,8).

Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 3,3), ia Espainiako berbera (%o3,32) da, baina Europar Batasunekoarenaren (mila biztanleko 4,8 2008an) azpitik dago.

Ezkontzeko adinak gora egin du, amatasuna atzeratzen zelarik. 2013an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 35,5 urte; emakumezko ezkongabeena, 33,6. Azken 25 urteetan, emaztegaien batez besteko adina 7,8 urtez igo da; senargaiena 7,4z.

1. grafikoa: lehen ezkontzako adina, sexuaren arabera
Iturria: Eustat. Euskal AEko ezkontzen estatistika

Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %88,3rentzat eta emakumeen %88,9rentzat.

Ekainean izan ziren ezkontzarik gehien, 1.231; irailean 1.183; uztailean, 1.128; jenderik gehien udazalea ezkontzeko Ezkontzen %50, larunbatean; %37, ostiralean.

Ezkontza zibilen proportzioa hirukoiztu egin da 1990etik

Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak: 1990ean %23; %75 (5.760) 2013an. Ezkontza katolikoak 1.900; beste sinesmenetakoak, 15.

Ezkontza zibilik gehien Gipuzkoan, %77,7; Bizkaian %76,7; Araban %72,4. Euskal AEtik kanpo ezkondu diren egoiliarren artean, %61,1.

Ezkondu berrien erdia ia elkarrekin bizi ziren aurretik

Ezkondu aurretik, bikoteen %49k bizileku bera zuten; 2011ko portzentaje bera da. 1996an bikoteen %19k (minimoa) zuen bizileku bera. 2007an %59 (maximoa).

2. grafikoa: ezkondu aurretik batera bizi diren bikoteak (%)
Iturria: Eustat. Euskal AEko ezkontzen estatistika

Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan zirenek (466 bikote) batez ere Madrilera, Kantabriara eta Nafarroara jo zuten. Helburuari dagokionez, aldeak badira, hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Madril, Burgos eta Errioxara joan ziren; Bizkaikoak Madril, Kantabria eta Bartzelonara; Gipuzkoakoak Madril, Nafarroa eta Frantziara.

%14tan ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra zen

1.071 ezkontzatan (%14) ezkontideetako bat bederen atzerritarra zen. Ezkontza hauen %48,3tan emaztea zen atzerritarra; %27,7tan senarra; %24tan biak.

Emazteen sorterriak: Kolonbia (95), Bolivia (67), Brasil (62), Ekuador (39), Nikaragua (39), Maroko (35). Senarrenak: Maroko (81), Kolonbia (61), Bolivia (34), Aljeria (27), Ekuador (24), Portugal (22).

Ezkontza homosexualen kopurua %14,9 jaitsi da aurreko urtearen aldean

2013an 126 ezkontza izan ziren; 64 emakumeen artean, 62 gizonen artean. Aurreko urtearen aldean %14,9ko murrizketa. 17 Araban jarri ziren bizitzen, 36 Gipuzkoan, 62 Bizkaian eta 11 Euskal AEtik kanpo.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ezkontzen kopuruak %5,9 egin zuen behera 2013an lehengo urtearen aldean

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2013
Eguneratze data : 
2014/12/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012427_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali