2014/12/23ko prentsa-oharra

TURISMOAREN KONTU SATELITEA 2010-2013(a)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Handitu egin da turismoaren pisua Euskal AEko ekonomian; 2013an BPGren %5,8 zen

Turismo hartzailea urteko batez besteko %3,5eko tasaz handitu zen 2010-2013 aldian

Euskal AEn 2013an egindako turismo-gastua 3.809 milioi izan zen, BPGren %5,8, Eustaten datuen arabera. INEren azken datuen (2012) arabera, turismoa espainiar BPGren %10,9 zen.

2010etik lau hamarrenez gehitu da turismoaren ekarpena Euskal AEko ekonomiara; goia, 2013an. Turismo hartzaileagatik da; alegia, Euskal AEn estatuko gainerako pertsonek edo atzerritarrek egindako gastuagatik.

Turismo hartzaileak Euskadin eginiko gastuak goia (%49,8) 2013an jo zuen. 2010-2013 artean turismo hartzailearen ekarpena ehuneko 2,5 puntuz gehitu da.

Euskal AEn bizi diren turista eta txangolariek, enpresek eta euskal administrazio publikoek eginiko gastu turistikoa %50,2 da, 2010etik aurrera pisua galduz.

graf0012440_01_e.png

Gastu turistikoan azpimarragarria da txangolariek egina D bidaiariak ez du gaua etxetik kanpo egiten), bai Euskal AEko egoiliarrena, bai Estatuko gainerakotik eta atzerritik etorritakoek egina; atzerritarrena bereziki garrantzitsua da Gipuzkoan, Frantzia bertan izanik.

Euskal AEn saldo turistikoa negatiboa ohi da; hobera egin du (330 milioitan) 2010-2013an

Euskal AEn azpimarragarria da kanporako turismoaren garrantzia (euskal hiritarren erkidegotik kanporako bidaia eta txangoak), hartzailearen (erkidegoan bizi ez direnen bidaia eta txangoak Euskadin zehar) aldean; horrek 2.169 milioiko defizita ekarri du 2013an, BPGren %3,3.

2010-2013an saldo hori gutxituz joan da; izan ere kanporako turismoa gutxitu eta hartzailea gehitu egin dira. Turismo hartzailea urteko batez besteko %3,5eko tasaz handitu zen aipatu aldian, eta kanporakoa 1,2koaz gutxitu.

graf0012440_02_e.png

Gastu turistikoan, 2010 eta 2013 artean, Bizkaiak ehuneko 0,7 puntu eta Arabak 0,5 irabazi dute, Gipuzkoaren kalterako

Historikoki, Euskal AEra turistak Donostiara eta inguruko kostaldera etorri izan dira. Bilbo itxuraldatu egin da, turismo-gastuari Bizkaia osoan eragin diolarik. 2006an Bizkaia Gipuzkoaren gainetik jarri zen, aurreneko aldiz, eskari turistikoaren balio absolutuan. Geroztik, pisu hori etengabe handitu da, %43,5 zen 2010ean, %44,2 2013an.

Azken urteetan Bizkaiak pisua hartu du Gipuzkoaren kalterako eta azken ekitaldian, Arabarenerako.

Halere, Gipuzkoan du turismoak BPGrekiko portzentajerik handiena. 2013an, BPGren %7,2 zen; Bizkaian %5,0 (historiako gorena); Araban %5,2.

Azken urtean turismo-gastua %1,3 gehitu da Bizkaian, %0,4 Gipuzkoan. Araban %3,4 jaitsi.

graf0012440_03_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Más notas de prensa sobre las Cuentas Satélites del Turismo

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Handitu egin da turismoaren pisua Euskal AEko ekonomian; 2013an BPGren %5,8 zen

Eragiketa : 
Turismoaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
172615
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012440_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali