HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Euskal AEko biztanle...

2014/12/9ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BIZTANLEEN UDAL ESTATISTIKA (BUE) 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanle kopuruak behera egin du 2014an bigarren urtez jarraian

Gipuzkoako biztanle kopuruak gora egin du 2014an; behera egin dute, ordea, Arabakoak eta Bizkaikoak

Euskal AEn 2.172.877 biztanle zeuden 2014an, Eustaten datuen arabera. 2012ko kopuruarekin alderatuta, bigarren aldiz txikitu da (biztanle kopuruaren maximo historikoa egon zen urte horretan). Euskal AEk 6.072 biztanle gutxiago ditu 2013rekin alderatuta. Beherakada horrek 2006tik 2012ra arteko joera positiboa hautsi du, tarte horretan biztanle kopuruak urtero gora egin baitzuen. Hala, 2006tik 2012ra 66.200 biztanle irabazi zituen Euskal AEk.

2013 eta 2014 artean, Gipuzkoak baino ez ditu biztanleak irabazi, 740 biztanle gehiago; kopuru hori 2006tik 2013ra artean irabazitakoei gehitu behar zaie (21.599 pertsona). Arabak eta Bizkaiak biztanleak galdu dituzte azken urtean (234 eta 6.578, hurrenez hurren). Hala ere, 2006 eta 2013 artean izandako hazkundeagatik, aldi osoa kontuan hartuta, biztanle kopuru handiagoak dituzte: 18.232 biztanle, Araban, eta 16.923 biztanle, Bizkaian.

Euskal AEko hiru hiriburuek galdu dituzte biztanleak 2013 eta 2014 artean; Bilbok 3.326 gutxiago ditu, Donostiak 629 gutxiago eta Gasteizek 49 lagun gutxiago. Horrez gain, Bilbok zein Donostiak biztanleak galdu dituzte 2006 eta 2013 arteko aldian; horrenbestez, aldi osoan, 3.480 eta 1.636 biztanle galdu dituzte, hurrenez hurren. Gasteizek, azken bi urteetan biztanleak galdu arren, 12.217 biztanle irabazi ditu 2006 eta 2014 arteko aldian.

Aipatutako aldi horretan biztanle gehien galdu dituzten udalerrien artean Getxo, Portugalete, Sestao eta Basauri daude (Bilbo Handiko eskualdean laurak); lau horietan 7.168 biztanle gutxiago erregistratu dira. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle-dentsitate handieneko udalerriak daude eskualde horretan; km2-ko 6.000 biztanletik gora dituzte guztietan; dentsitate handiena Portugaletek izan du 2014an: km2-ko 14.642 biztanle.

Halaber, km2-ko 7 biztanle baino gutxiago dituzten Arabako Mendialdea eskualdeko Kuartango, Lagran, Bernedo, Arraia-Maeztu eta Harana udalerriek ere galdu dituzte biztanleak 2006 eta 2014 artean.

Euskal AEko 20 udalerritan biztanleen laurden batek baino gehiagok ditu 65 urte gutxienez

Euskal AEko biztanleen % 20,7k 65 urte dituzte gutxienez; Espainiakoa baino handiagoa da proportzio hori (% 18,2). Gaztela eta Leonen, Asturiasko Printzerrian eta Galizian baino ez dago proportzio handiagoa (% 23tik gorakoa hiruretan). Europarekin alderatuta, Alemaniak eta Italiak soilik gainditzen dituzte Euskal AEko zenbakiak. Proportzioa ehuneko 4 puntu txikiagoa zen 2006an.

graf0012415_01_e.png

91 udalerrik gainditzen dute Euskal AEko batez besteko ehunekoa, eta ehuneko bera edo txikiagoa dute 160k. Lehenengoen artean Bilbo, Donostia eta Barakaldo daude; erkidegoko biztanleriaren ia % 29 hartzen dute hiru horiek. 2006an erkidegokoa baino ehuneko handiagoa zuten 147 udalerrik. Halaber, bi urte horien artean 65 urteko biztanleen proportzioak behera egin du 101 udalerritan, baina biztanleria osoaren % 5,7 baino ez dago horietan.

Udalerrien artean desberdintasun handia dago gutxienez 65 urte dituzten pertsonen ehunekoari dagokionez; Irurako % 9,6tik Lagrango % 39,8ra aldatzen da aipatutako ehunekoa. Erkidegoan bi udalerritan baino ez dago % 10etik beherako ehunekoa: Dulantzin eta lehen aipatutako Iruran, baina 4.700 biztanle dituzte soilik bien artean. Hiru udalerritan, bestalde, % 30tik gorako ehunekoa dute: Harana, Lagran eta Elantxoben (823 biztanle guztira).

Arabako Mendialdeko eskualdean adineko pertsonen proportzio handia dago udalerri guztietan; horregatik, % 27koa da eskualdeko ehunekoa, Markina-Ondarroa eta Deba Barrena dira ehuneko handiena duten hurrengoak (% 22,3).

Euskal AEn 65 urte gutxienez dituzten 1,4 lagun daude 16 urtetik beherako pertsona bakoitzeko, Espainiako ratioa (1,1) gaindituta. Erlazio hori gainditzen dute 80 udalerritan; muturreko kasuetan Lagran nabarmendu beharra dago, 8 – 1 erlazioa baitu. Haraneko udalerrian 5,5 – 1 erlazioa da. Eta Elantxobe, Moreda eta Añanan 4 adineko daude 16 urtetik beherako bakoitzeko. Beste udalerri batzuetan, aldiz, 15 urtera arteko 2 gazte baino gehiago dituzte 65 urte gutxienez dituen pertsona bakoitzeko (Larraul, Irura, Dulantzi eta Altzo).

Arabako udalerrietan gertatzen dira banaketaren muturreko egoera horiek; izan ere, neurri txikia dutenez, edozein fenomeno demografikok, migrazioak esaterako, banaketa aldatzen du.

Metodologiaren inguruko oharra: Eskuragarri zeuden serieak handitu dira 2006-2009 aldia erantsita; horrenbestez, Eustaten datu-bankuan 2006-2014 serieak daude eskuragarri.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo Biztanleen Udal Estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Biztanleen Udal Estatistika. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanle kopuruak behera egin du 2014an bigarren urtez jarraian

Eragiketa : 
Biztanleen udal estatistika
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2014/12/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012415_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali