HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2015/02/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA, 2015eko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %9,7 gehitu ziren 2015eko urtarrilean

Gaualdiak %10,8 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean

2015eko urtarrilean, 125.784 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 11.131 gehiago, %9,7ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %14,4 gehitu ziren Araban; %12,1 Gipuzkoan; %6,6 Bizkaian.

Gaualdiak, 2015eko urtarrilean, 219.242; aurreko urtekoan baino 21.417, %10,8 gehiago. Gaualdiek ere bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %13,4, Araban %11,7, Bizkaian %8,7.

graf0012469_01_e.png

Estatuko bidaiariak %9,7 gehitu dira aurreko urteko urtarrilaren aldean, eta atzerrikoak berdintsu, %9,8. Araban estatukoak %14,9 gehitu dira eta atzerritarrak %12,4. Bizkaian estatukoak %7,2 gehitu eta atzerritarrak %5. Gipuzkoan estatukoak %10,8 gehitu eta atzerritarrak %15,1.

Batez besteko egonaldia, urtarrilean, 1,74 egun, 2014koan 1,73 zelarik. Araban lehengo urteko 1,77 egunetik aurtengo 1,73ra laburtu da; Bizkaian 1,72tik 1,75era luzatu; Gipuzkoan 1,72tik 1,74ra luzatu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 2,7 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2014ko urtarrileko %25,2tik aurtengo %27,8ra. Araban ehuneko 2,8 puntuz gehitu da, 2014ko urtarrileko %22,2tik aurtengo %25era. Bizkaian ehuneko 2,7 puntuz gehitu da, 2014ko urtarrileko %25,5etik aurtengo %28,2ra. Gipuzkoan ehuneko 2,5 puntuz gehitu da, 2014ko urtarrileko %26,2tik aurtengo %28,7ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 2,6 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %36,3. Araban ehuneko 3,4 puntuz gehitu da, %33,2ra; Bizkaian 3,1ez, %38ra; Gipuzkoan 1,5ez, %35,4ra.

Okupaziorik handienak urtarrilean Donostian (%34,2), Bilbon (%32,4), Arabako Errioxan (%31,6).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2015eko urtarrilean, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%35,1) aste-bukaeretan; %24,4 lanegunetan.

Landa-ostatuetako sarrerak %12,4 gehitu dira eta gaualdiak %10,6 urtarrilean

Euskal AEko landa-ostatuetan 3.510 bidaiari-sarrera erregistratu ziren urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean %12,4 gehiago. Araban %-7,1 sarreretan; Bizkaian %+41,2, Gipuzkoan %+11,4. 237 atzerritar-sarrera izan genituen, %-37,6 aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %6,8. Estatuko bidaiarien sarrerak %19,4 gehitu ziren.

Euskal AEko landa-establezimenduetan urtarrilean 8.665 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %+10,6. Araban %-5,8; Bizkaian %+8,9, Gipuzkoan %+20.

Plazakako betetze-maila, %8, ehuneko 0,8 puntu gehiago 2014ko urtarrilaren aldean. Araban ehuneko 0,1 puntu gutxiago, betetze-maila %8,4. Bizkaian betetze-maila %6,9, ehuneko 0,6 puntu gehiago 2014ko urtarrilaren aldean; Gipuzkoan 1,3 puntu gehiago, %8,5.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2014ko urtarrilaren aldean: duela urtebete 2,51 egun; aurtengoan 2,47.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko urtarrila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETH)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %9,7 gehitu ziren 2015eko urtarrilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Enero 2015
Eguneratze data : 
2015/02/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012469_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali