2015/06/09 prentsa-oharra

MERKATARITZAREN ETA KONPONKETAREN INKESTA 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2013an, merkataritzako eta konponketako sektorearen negozio-zifra % 1,3 jaitsi zen

Sektore horretan jardun zuten 130.000 enplegatuk baino gehiagok; mikroenpresak (10 enplegatutik beherakoak), berriz, establezimenduen % 95,5 izan ziren

Merkataritzaren eta konponketaren sektoreak 2013. urtean 30.503 milioi euro fakturatu zituen, 2012. urtean baino % 1,3 gutxiago, beraz, Eustaten datuen arabera. Oro har, 316 establezimendu garbi galdu ziren, hau da, % 0,7; hala, 42.505 establezimendu zeuden, guztira. Enplegua ere jaitsi egin zen 1.775 enplegatu gutxiago baitzeuden; jaitsiera % 1,3koa izan zen. Hala ere, sektorean 130.057 enplegatuk jardun zuten 2013. urtean, hau da, ekonomiaren guztizkoaren % 13,4k.

Sektore hau osatzen duten hiru jarduera-adarrek ez zuten bilakaera berdina izan 2013. urtean. Handizkako merkataritzak (fakturazio-bolumenari dagokionez garrantzitsuena dena, fakturazio osoaren % 52,2 baita) izan zuen portaerarik okerrena, zeren adar horretako fakturazioa % 2,3 jaitsi zen eta, berriz, enplegua % 3. Automobilen salmenta eta konponketaren adarrak (negozio-zifra guztizkoaren % 8) ere modu negatiboan eboluzionatu zuen, bere negozio-zifran sektorearen guztiko jaitsiera txikiena izan zuelako (-% 1,2), baina enpleguan doikuntza handiena izan zuen (-% 2,6). Txikizkako merkataritzak, aldiz, salmentetan igoera txiki bat izan zuen (% 0,1); hala ere, ekitaldiko emaitza modu nabarmenean murriztu zen. Txikizkako merkataritzan lan egin zuen pertsonala ere murriztu egin zen (-% 0,2), baina ez gainerako sektorean bezainbeste.

1. taula. Aldagai nagusiak sektoreka (Milaka €). 2013
Iturria: Eustat.  Merkataritzaren eta konponketaren inkesta

Sektore guztiko merkataritza-marjinak murriztu ziren 2013. urtean, baina berriz ere desberdintasunak ageri dira adar bakoitzean. Guztizkoan, salmenten gaineko merkataritza-marjina puntu erdi baino gutxiago jaitsi zen aurreko urtearekiko; hala, % 24,2ko zifra lortu zen. Salmenta eta konponketa izeneko adarrean jaitsi zen gehien merkataritza-marjina; izan ere, 1,5 puntu jaitsi zen 2012koaren aldean eta % 16,4ko merkataritza-marjina erdietsi zen; handizkako merkataritzakoa bi hamarren murriztu zen soilik, % 21,2raino, eta txikizkako merkataritzako merkataritza-marjina % 29,1ekoa izan zen; hala ere, 2012koarekiko portzentajezko puntu erdi baino gehiago galdu zuen.

Datuak gehiago zehaztuz gero, ibilgailuen salmenta eta konponketari dagokionez, ibilgailuen mantentze eta konponketako fakturazioan izan zen % 1,6ko hazkundea nabarmendu behar da, adar honetako enplegua % 1,9 jaitsi bazen ere. Ibilgailu motordunen salmentaren jarduera-taldeak (adar honetako negozio-zifraren zenbatekoaren % 57 denak) fakturazioko % 1,6 galdu zuen eta enpleguaren % 4,4.

1. grafikoa. Merkataritza eta konponketako sektoreko negozio-zifraren banaketa jarduera-adarren arabera (milioi €). 2013. urtea
Merkataritzaren eta konponketaren inkesta

Handizkako merkataritzaren adarreko talde guztiek urte arteko bilakaera negatiboak izan zituzten bai negozio-zifran bai enpleguan, IKTetarako ekipamenduen handizkako merkataritzan izan ezik, bertako fakturazioa % 31 handitu baitzen. Bai enpleguan bai fakturazioan pisu handiena izan zuten taldeak handizkako bestelako merkataritza espezializatua(1) eta elikagai-produktuak, edariak eta tabakoak izeneko taldea izan ziren. Lehenengoaren negozio-zifra % 3,5 jaitsi zen eta bigarrenarena, % 2,2. Enpleguari dagokionez, handizkako bestelako merkataritza espezializatuan enpleguen % 4,9 galdu zen eta elikagai-produktuen, edarien eta tabakoen merkataritzaren kasuan, enpleguen % 0,9.

Txikizkako merkataritzako enplegua jaitsi zen gutxien (% 0,2); gainera, adar horretako bost taldeetan bilakaera positiboak izan ziren landunen zifrei dagokienez. Halaxe gertatu zen espezializatu gabeko establezimenduetako txikizkako merkataritzako jarduera-taldean(2) eta, enpleguari nahiz fakturazioari dagokionez, nabarmenena izan zen. Enpleguan % 1,3 hazi ziren eta, hein txikiagoan izan bazen ere, baita negozio-zifrari dagokionez ere, % 0,4. Dena den, espezializatutako establezimenduetako xehekako merkataritzari(3) bagagozkio, urtetik urterako bilakaera negatiboa agertu zuen, bai eta aurrekoak baino garrantzi eskasagoa ere: hala, negozio-zifrak % 2,6 egin zuen behera eta enpleguak % 2,4.

Lurraldeka, sektorean, oro har, hiru lurraldeetan erregistratu zen bilakaera negatiboa 2013an, hala fakturazioan nola enpleguan. Fakturazioari dagokionez, 2013an, Araban, non Euskal AEko salmenta guztien % 16,2 salerosi baitzen, % 1,7 egin zuten behera salmentek eta % 1,5 enpleguak. Bizkaian, salmenta guztien % 52,4 rekin, enpleguaren beherakada % 1,6 izan zen eta fakturazioarena % 1,2. Gipuzkoan, merkataritzaren eta konponketaren sektoreak % 1,2 egin zuen behera 2012ko zifren aldean; hala, guztizko salmenten % 31,4 hartu zuten eta langileak % 0,9 murriztu ziren.

2. taula. Aldagai nagusiak lurralde historikoka (Milaka €). 2013
Iturria: Eustat.  Merkataritzaren eta konponketaren inkesta

Merkataritzako eta konponketako sektorea aztertuz gero, ikus dezakegu mikroenpresak direla (10 enplegatutik behera) enpresen % 95,2. Mikroenpresa horiek fakturazio guztiaren % 51,1 sortu zuten, eta landunen % 61,8 jardun ziren haietan. Enpresa txikiak ziren (10-49 pertsona landun) establezimenduen % 4,2; enpleguen % 25,9 haiei zegozkien eta % 35,7 fakturatu zuten. Azkenik, 50 langileko edo gehiagoko enpresek (enpresa ertain eta handiek) guztizkoaren % 13,2 fakturatu zuten eta enplegua eman zioten landunen % 12,3ri. Establezimenduen % 0,3 ordezkatzen du talde honek.

Oharrak:

(1) Barnean sartzen dira handizkako merkataritza mota hauek: erregaiak, metalak, eraikuntza-materiala, burdindegia, iturgintza, produktu kimikoak, bestelako produktu erdilanduak, txatarra eta beste batzuk.

(2) Barruan sartzen dira saltegi handiak eta merkataritza zentroak, besteak beste.

(3) Barruan sartzen dira honako produktu hauen xehekako merkatariak: arropak; oinetakoak; farmaziako eta ortopediako produktuak eta botikak; kosmetika- eta higiene-produktuak; bitxigintzako eta erlojugintzako produktuak eta abar.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko merkataritzaren eta konponketaren inkesta. Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko merkataritzaren eta konponketaren inkesta. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2013an, merkataritzako eta konponketako sektorearen negozio-zifra % 1,3 jaitsi zen

Eragiketa : 
Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
Eragiketa kodea : 
142511
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/06/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012599_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali