HomeGaiakIndustria-prezioen indizea (IPRI)Prentsa Oharrak 2015eko apirilean industria-prezioek...

2015/05/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2015eko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2015eko apirilean industria-prezioek %0,5 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2015eko apirila 2014koaren aldean) %1,5 jaitsi ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioen indizea %0,5 gehitu zen 2015eko apirilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %1,5 jaitsi da.

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2015eko apirilean, Kokeriak eta petrolio fintzea (%2,8), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%1,1) eta Industria kimikoa (%0,6) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-1,0), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,5).

Urte artean, 2015eko apirilean, 2014koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%4,4), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,8), Garraio materialaren fabrikazioa (%0,9). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-16,6), Erauzketa-Industriak (%-2,7), Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%-2,0).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, apirilean, aurreko hilarekin alderatuz, sektore-talde handien prezioen bilakaera positiboa izan da Energian (%2,2) eta Bitarteko ondasunetan (%0,1). Ekipo-ondasunak %0,0, Kontsumo-ondasunak %0,0. Azken hauen barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-0,1 eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %+0,1.

Ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak dira urte artean, Ekipo ondasunetan izan ezik, non %0,2 gehitu diren. Energia %-7,8; Bitarteko ondasunak %-0,1; Kontsumo-ondasunak %-0,8. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-0,9; iraunkorrenak %-0,5.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak (p). 2015eko apirila
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2015eko apirilean industria-prezioek %0,5 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Abril 2015
Eguneratze data : 
2015/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012555_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali