HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2015/05/19ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2015eko Aste Santua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %9,9 gehitu ziren 2015eko Aste Santuan

Gaualdiak %9,6 gehitu dira 2014ko Aste Santuaren aldean

Euskal hotel-establezimenduetan 38.978 sarrera eta 84.462 gaualdi erregistratu ziren pasa den Aste Santuko ostegunetik igandera bitartean (4 gau), Eustaten datuen arabera.

Bidaiari sarrerak %9,9 gehitu dira eta gaualdiak %9,6 2015ekoan 2014koaren aldean Euskal AEko hotel-establezimenduetan.

Bai estatuko bidaiariak -29.078- bai atzerrikoak -9.900- goraka, sarreretan eta gaualdietan. Estatuko bisitarien sarrerak %9,6 gehitu ziren eta atzerriko bidaiarienak %10,8. Estatuko bidaiarien gaualdietan %+10,3; atzerrikoenetan %+7,2.

1. taula. Bidaiarien sarrera, gaualdiak eta okupazio-mailak Euskal AEko hotel-establezimenduetan, jatorriaren eta eskualde geografikoaren arabera. Aste Santua (*). 2015
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Hiru lurraldeetan gaualdiak goraka. Bizkaian eta Gipuzkoan bidaiari-sarrerak goraka; Araban, lehengoan.

Gipuzkoan: bidaiari-sarreretan %+15,9, gaualdietan %13,4. Bizkaian %+8,2 eta %7,6. Araban %+5,8 gaualdietan eta lehengo urteko sarrera-kopurua.

Plazakako betetze-maila 2014ko %70,6tik 2015eko %77,8ra gehitu da.

Euskal AEn, gelako eta eguneko betetze-mailaren aldea: igandeko %59,3tik ostiraleko %88,2ra. Gelako okupaziorik handiena ostiralean hiru lurraldeetan. Gipuzkoan %92,7; Bizkaian %87,0; Araban %80,8. Donostian %97,4, Bilbon %93,3, Gasteizen %84,4.

2. taula. Batez besteko egonaldia eta eguneko eta logelako okupazio-maila EAEn.  Aste Santua. 2015
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Erkidegoan batez besteko egonaldia, 2,17 egun; 2,18 Araban eta Bizkaian; 2,14 Gipuzkoan. Batez besteko egonaldiak hiriburuetan: 2,27 egun Bilbon; 2,26 Gasteizen; 2,20 Donostian.

Landa-ostatuetan %10,6 gutxitu ziren sarrerak eta gaualdiak %7,9 gehitu 2014ko Aste Santuaren aldean.

Aste Santuko astelehenetik igandera bitartekoan (4 gau), 2.927 bidaiari-sarrera izan genituen Euskal AEko landa-ostatuetan, 2014an baino 347, %-10,6 gutxiago. Gipuzkoan %-17,8, Araban %-13,1, Bizkaian %+8,7.

Erkidegoan 11.488 gaualdi, aurreko urtean baino 844 gehiago, zeina baita %+7,9 Euskal AEn, %+37,2 Bizkaian, %+5,9 Gipuzkoan, %-15,8 Araban.

3. taula. Euskal AEko landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak, gaualdiak eta betetze-mailak, jatorriaren eta zona geografikoaren arabera. Aste Santua (*). 2015
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (THI)

Gelakako betetze-maila (%72,3) goraka Euskal AE osoan. Bizkaian %67,8ra gehitu, Gipuzkoan %76,7ra gehitu eta Araban %69,2ra gutxitu.

Erkidegoan batez besteko egonaldia, 3,92 egun Erkidegoan; 4,14 Bizkaian; 4,07 Gipuzkoan; 3,34 Araban.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %9,9 gehitu ziren 2015eko Aste Santuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEMANA SANTA 2015
Eguneratze data : 
2015/05/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012544_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali