2015/04/17ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2015/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleria landuna %0,4 jaitsi da, langabezia-tasa %14,8 2015eko lehen hiruhilekoan

Jarduera-tasa, %57,6, ehuneko hamarren batez gehitu da

Euskal AEko lan-merkatuaren 2015eko lehen hiruhileko datuen arabera, okupatuak 894.100 ziren, aurrekoan baino 3.900 gutxiago, %-4, Eustaten datuen arabera. Biztanle aktiboak: 1.048.900, aurreko aldiaren aldean -1.400, %-0,1. Langabezia-tasa, %14,8; 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean 0,3 ehuneko puntu gehiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,6 da 2015eko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko 0,1 puntuz gainetik.

Gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, aurreko hiruhilekoan baino 7.200 gutxiago dira; emakumeen kasuan, 3.300 gehiago. Okupatuak lurraldeka: Gipuzkoan -2.500, Bizkaian -1.200, Araban -100.

Lehen Sektorean izan ezik, okupatuak sektore guztietan gutxitu dira

Zerbitzuetan okupatuak 2.700 pertsona gutxiago dira; 1.800 industrian eta 100 eraikuntzan; lehen sektorean 700 gehiago.

Okupazio-tasa, 16-64 urte bitartean biztanle landunen ehunekoa, %64,8, aurreko hiruhilekoan bezalaxe. Gizonezkoentzat %67,8ko tasa; emakumezkoentzat %61,7.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %67,6, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,3 puntu gutxiago; Arabak %66,3, 0,7 puntu gehiago; Bizkaiak %62,6, ehuneko 0,1 puntu gutxiago.

Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopuruan 2.100 gehiago, 526.900; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 5.200 gutxiago, 184.100 guztira.

Familia-etxeen %5,7tan pertsona aktibo guztiak langabezian daude

2015eko lehen hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn 864.800 (aurreko hiruhilekoan baino 8.100 gehiago) familia-etxe daudela eta heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 200 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 49.000 dira (guztirakoaren %5,7), 2014ko azken hiruhilekoan baino 700 gehiago.

Langabezia-tasa %14,8 2015eko lehen hiruhilekoan.

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko lehen hiruhilekoan 154.800 direla zenbatetsi da, 2.500 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeak, 83.500, 4.300 gehiago. Emakumezkoak, 2.000 gutxiago hiruhilekoan, guztira 71.200.

2015eko lehen hiruhileko datuen arabera, langabezia %14,8 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko hiru hamarren gehiago; 2014ko hiruhileko berean baino ehuneko zazpi hamarren gutxiago. Gizonen langabezia, %15,1era gehitu da (ehuneko 0,9 puntu gehiago), emakumeena 0,4 puntuz jaitsi da, %14,4ra. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %38,8; 16-24 urte bitarteko 18.500 gazte aktibo langabezian.

Bizkaian langabezia %16,3 da, 3.600 pertsona gehiago. Gipuzkoan %12,1; berrehun pertsona gutxiago. Araban %15,3, mila gutxiago.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2015eko otsailean, 28-EBko langabezia-tasa %9,8; Espainiakoa %23,2.

Lan merkatuaren urteko bilakaera

2015eko lehen hiruhilekoan, 2014koaren aldean: okupatuak +7.800; langabeak -8.000; langabezia %15,5etik %14,8ra gutxitu.

Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera. 2015/I
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA)

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak. 2015/I
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua (BJA)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %0,4 jaitsi da, langabezia-tasa %14,8 2015eko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2015
Eguneratze data : 
2015/04/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012509_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali