HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal Aeko hotel-establezimenduetako...

2015/05/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2015eko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Aeko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %10,9 gehitu dira 2015eko apirilean

Bai estatuko bidaiarien hazkundeak (%10,3), bai atzerrikoenak (%12,0) sendotuz

2015eko apirilean, 208.825 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 20.521 gehiago, %10,9ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %3,0 gehitu ziren Araban, %7,9 Gipuzkoan, %16,0 Bizkaian.

Gaualdiak, 2015eko apirilean, 386.755; aurreko urtekoan baino 29.427, %8,2, gehiago. Gaualdien urte arteko bilakaera: Bizkaian %+12,4, Gipuzkoan %+6,4, Araban %-0,6.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko apirila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %10,3 gehitu dira aurreko urteko apirilaren aldean Euskal AEn, eta atzerrikoak %12,0. Araban estatukoak %1,0 gutxitu dira eta atzerritarrak %17,7 gehitu. Bizkaian estatukoak %14,1 gehitu eta atzerritarrak %19,5. Gipuzkoan estatukoak %10,7 gehitu eta atzerritarrak %3,7.

Batez besteko egonaldia, apirilean, 1,85 egun, 2014koan 1,90 zelarik. Araban lehengo urteko 1,83 egunetik aurtengo 1,76ra laburtu da; Bizkaian 1,92tik 1,86ra; Gipuzkoan 1,90etik 1,87ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 3,4 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2014ko apirileko %42,6tik aurtengo %46,0ra. Araban ehuneko 0,2 puntuz jaitsi da, %35,8tik %35,6ra. Bizkaian ehuneko 4,3 puntuz gehitu da, 2014ko apirileko %42,6tik aurtengo %46,9ra. Gipuzkoan ehuneko 3,8 puntuz gehitu, 2014ko apirileko %45,6tik aurtengo %49,4ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 5,6 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %56,9. Araban ehuneko 1,8 puntuz gehitu da, %44,2ra; Bizkaian 7,6z, %60,5era; Gipuzkoan 4,7z, %57,6ra.

Hotel-okupaziorik handienak apirilean Donostian (%56,1), Bilbon (%54,2), Gipuzkoako kostaldean (%49,8).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2015eko apirilean okupaziorik handiena (%59,4) aste-bukaeretan; %41,1 lanegunetan.

Landa-ostatuetako sarrerak %1,4 gehitu dira 2015eko apirilean eta gaualdiak %5,9 gutxitu

Euskal AEko landa-ostatuetan 10.957 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo apirilean, aurreko urteko hil beraren aldean %1,4 gehiago. Araban %1,7ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %9,4; Gipuzkoan %2,7ko jaitsiera. Atzerritarren sarreretan %+38,8 aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %12. Estatuko bidaiarien sarrerak %2,2 gutxitu ziren.

Euskal AEko landa-establezimenduetan apirilean 26.511 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %5,9 gutxiago. Araban %-4,8; Gipuzkoan %-10,9, Bizkaian %+4,1.

Plazakako betetze-maila, %22,3, ehuneko 1,8 puntu gutxiago 2014ko apirilean baino. Araban ehuneko 0,5 puntu gutxiago, betetze-maila %21,3. Gipuzkoan betetze-maila %23,9, ehuneko 3,7 puntu gutxiago 2014ko apirilaren aldean, eta Bizkaian 0,2 puntu gehiago, %20,4.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da 2014ko apirilaren aldean: duela urtebete 2,61 egun; azken honetan, 2,42.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko 2015eko apirila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Aeko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %10,9 gehitu dira 2015eko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL 2015
Eguneratze data : 
2015/05/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012554_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali