HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2015/04/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2015eko Martxoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %8,7 gehitu ziren 2015eko martxoan

Gaualdiak %10,1 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean

2015eko martxoan, 175.546 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 14.120 gehiago, %8,7ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %15,2 gehitu ziren Gipuzkoan, %11,7 Araban, %3,0 Bizkaian.

Gaualdiak, 2015eko martxoan, 318.072, aurreko urtekoan baino 29.145, %10,1, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %16,5, Araban %13,2, Bizkaian %4,2.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko martxoa
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %8,6 gehitu dira aurreko urteko martxoaren aldean, eta atzerrikoak %9,1. Araban estatukoak %8,9 gehitu dira, atzerritarrak %24,5. Bizkaian estatukoak %2,4 gehitu eta atzerritarrak %4,7. Gipuzkoan estatukoak %17,1 gehitu eta atzerritarrak %10,9.

Batez besteko egonaldia, martxoan, 1,81 egun, 2014koan 1,79 zelarik. Araban lehengo urteko 1,73 egunetik aurtengo 1,75era luzatu da; Bizkaian 1,77tik 1,79ra; Gipuzkoan 1,84tik 1,86ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 3,5 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, 2014ko martxoko %33,8tik aurtengo %37,3ra. Araban ehuneko 3,8 puntuz gehitu da, %28,3tik %32,1era. Bizkaian ehuneko 0,9 puntuz gehitu, 2014 martxoko %35,5etik aurtengo %36,4ra. Gipuzkoan ehuneko 6,5 puntuz gehitu, 2014ko martxoko %34,2tik aurtengo %40,7ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 4,1 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %48,8. Araban ehuneko 4,6 puntuz gehitu da, %41,8ra; Bizkaian 2,0z, %50,5era; Gipuzkoan 6,5ez, %49,7ra.

Hotel-okupaziorik handienak martxoan Donostian (%45,6), Bilbon (%43,5), Gipuzkoako kostaldean (%38,9).

Asteko eguna aintzat, Euskal AEn 2015eko martxoan okupaziorik handiena (%51,0) aste-bukaeretan; %32,5 lanegunetan.

Gaualdiak gehitu, %6,3, eta bidaiari sarrerak %10,7 gutxitu martxoan landa-ostatuetan

Euskal AEko landa-ostatuetan 6.856 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo martxoan, %-10,7 aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %-16,3 sarreretan; Bizkaian %-17,8; Gipuzkoan %-5,6. Atzerritarren sarreretan %-11,6 aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %5,6 dira. Estatuko bidaiarien sarrerak %10,6 gutxitu ziren.

Euskal AEko landa-establezimenduetan martxoan 14.519 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %6,3ko gehikuntza. Araban %-1,6; Bizkaian %-29,3, Gipuzkoan %+16,1.

Plazakako betetze-maila, %12,6, ehuneko 0,6 puntu gehiago 2014ko martxoan baino. Araban ehuneko 0,3 puntu gehiago, betetze-maila %10,5. Bizkaian betetze-maila %8,8, ehuneko 1,7 puntu gutxiago 2014ko martxoaren aldean, eta Gipuzkoan 2,3 puntu gehiago, %16.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2014ko martxoaren aldean: duela urtebete 1,78 egun; aurtengoan 2,12.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko martxoa
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %8,7 gehitu ziren 2015eko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Marzo 2015
Eguneratze data : 
2015/04/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012525_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali