HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak 2015ean Euskal AEn 10...

2015/07/09ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2015ean Euskal AEn 10 langile edo gehiagoko enpresen %93,1 Internetez aritzen da Administrazio Publikoarekikoetan

Internet eta web orria duten 10 langile edo gehiagoko euskal enpresen portzentajea 28-EBkoaren gainetik da

Euskal enpresek jarraitzen dute IKT –informazio eta komunikazio teknologiaren ekipamenduak- hobetzen 2015ean. Era berean, teknologiok darabiltzaten langile-portzentajea ere haziz doa urterik urte, Eustaten datuen arabera.

Internet baduten 10 langile edo gehiagoko %93,1ek izapideak egiten dituzte Administrazio Publikoarekin haren bidez, informazioa lortzeko, inprimakiak jaso eta betetzeko, gizarte-kotizazioak adierazteko, sozietate-zergak, BEZ, proposamen eta lizitazioak aurkezteko eta abar. Tamaina aintzat hartu gabe, enpresen %67,7 aritzen dira Internetez Administrazioarekin.

1. grafikoa: IKT ekipamenduen bilakaera euskal enpresetan (%)
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Establezimenduen %86,1ek ordenagailua du, azken urteko 3,3 punturen igoeraren ondoren. Establezimenduen %83,8k ordenagailua du, 4,1 puntuz gehitu da; %84,1ek Internet, 2,9 puntu gehiago. Establezimenduen %89,8k telefono mugikorra dute; ehuneko 2,3 puntuz gehitu da azken urtean; beti ere ekipamendu zabalduena.

Enpresen %50,5ek webgunea daukate, 3,4 puntuko hazkundea azken urtean. Internet baduten enpresak bakarrik hartuz kontuan, %60,0k dute weba.

Lurraldeka ez dira oso esanahitsuak aldeak, baina Arabak du teknologia hauen ezarpenik handiena; Gipuzkoak ondoren. Bizkaian txikixeagoak dira zifrak.

10 langile edo gehiagoko enpresak lehengoan dira IKT ekipamendu-kontuetan; hain zuzen ere ia iritsi dira baliagarritasun atarira

Ekipamendu-portzentaje hauek askoz handiagoak dira 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan; oso zabalduta daudenez, hazkundea askoz mugatuagoa da establezimendu txikietan baino. %99,0k ordenagailua du, %98,0k posta elektronikoa, %97,8k Internet, %94,1ek telefono mugikorra, %86,5ek weba.

1. taula: IKT ekipamenduak dituzten establezimenduak, lurralde eta establezimenduaren tamainaren arabera. 2015 urtea
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Teknologia hauek darabiltzaten langile portzentajea berriz hazi da. Ordenagailua langileen %69,5ek darabil; posta elektronikoa %63,4k; %61,8k Internet.

Garrantzitsua da adieraztea ezen teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen portzentajeak kontuan hartuta, aldeak asko txikitzen direla. Izan ere, establezimendu txikiek gehiago aurreratu dute, eta handietan enplegatuen zati batek baino ez du enpresako ekipamenduak erabiltzeko aukera.

2. taula: IKT ekipamenduak dituzten establezimenduak, lurralde eta establezimenduaren tamainaren arabera (%). 2015 urtea						
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Enpresen %85,0k (10 langile edo gehiagokoen %98,8k) badu informatika-segurtasunerako neurriren bat: antibirusak, suebakiak, zerbitzari seguruak, autentifikatzeko mekanismoak, segurtasun zerbitzuak.

Euskal enpresen %60,5ek software librea du, esaterako Internet nabigatzaileak, ofimatika programak, sistema eragile doako edo irekiak (Linux…) e.a. Ehuneko hori %81,7 da 10 langile edo gehiagokoetan.

Azken urteetan konexio mugikorrak dira gehien ari direnak hazten euskal enpresetan, Internetera konektatzeko

Internet duten euskal enpresak %84,1 dira; aurreko urtearen aldean ehuneko 2,9 puntuko hazkundea.

Gaur egun, telefono mugikorraren bidezko konexioak dira sarerako sarrera nagusi, %80,5; azken urtean ehuneko 6,9 puntuz gehitu dira; ADSLak bigarren izatera pasatu dira, 4,1 puntuz jaitsi direlarik. Konexio mugikorrak, telefono mugikorrez (smartphone, PDA… %80,5), ordenagailu eramangarriz (tablet, netbook…%55,8) sendo ari dira hazten urterik urte. Konexio mugikorrez konektatzen diren enpresak %82,4 dira, azken urtean 6,7 puntuz gehitu direlarik.

Kablea, -zuntz optikoa- ehuneko 7,5 puntuz gehitu da; enpresen %40,5etan da Interneterako sarrera hau.

10 langile edo gehiagoko enpresetan, %97,8k badu Internet. Tamaina honetan ADSLak nagusi (%83,4, -2,5 puntu) oraindik ere; gertu (%81,3, +2,5 puntu) telefono mugikorra.

Konexio mugikorretan ordenagailu eramangarriaren bidezko sarrera (%71, +6,5 puntu) azpimarragarria da, eta konexio finkoetan zuntz optikoa (%53,9, +7,4).

2.  grafikoa: banda zabaleraren bidezko Internet. (%)
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

10 langile edo gehiagoko euskal enpresen %86,5ek, den-denen %50,5ek, web orria dute

Enpresak gero eta kontzienteagoak dira webaren garrantziaz. Azken urtean sarean badiren enpresak guztien %50,5 dira, ehuneko 3,4 puntuz hazi ondoren; 10 langile edo gehiagoko enpresen artean %86,5 da portzentajea, 0,2 puntuz hazi ondoren. Internet badutenen artean, enpresen %60 guztiak hartuta eta %88,4 10 langile edo gehiagokoetan.

Web orrietan nagusiki enpresaren gaineko informazio orokorra izaten da, produktu eta zerbitzuen zerrenda, informazio-pribatutasunaren adierazpena, enplegu-eskaintzak, saldu ondorengo zerbitzuak.

Orriotako sarbide hizkuntzetan gaztelera da nagusi, %99,2; euskaraz %35,7; ingelesa %29,1 eta beste %13,8.

10 langile edo gehiagoko euskal enpresen Internet sarbidea 28-EB europar batez bestekoaren gainetik da

Nazioartekoan, eta 28-EBkoarekiko konparagarritasun perfekturako, 10 langile edo gehiagoko enpresen datuak eta Eurostatek multzokatutako jarduerak erabiltzeaz gain (ez dira kontuan hartzen finantza-sektorea, administrazio publikoa, e. a.) aurreko urteko, 2014ko informazioa erabili behar da, non euskal enpresen portzentajeak Internet sarreran (%97,5) 28-EBkoaren (%97) gainetik zen; hortaz gain web zuten enpresak %86,3 ziren Euskal AEn eta %74 batez beste 28-EBn.

3. grafikoa: 10 langile edo gehiagoko establezimenduak, Interneterako sarbide eta web orriaren arabera, estatuen arabera (%). 2014ko urtarrila
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak. 2014
EUROSTAT 2014

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak; prentsa ohar gehiago Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak; datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2015ean Euskal AEn 10 langile edo gehiagoko enpresen %93,1 Internetez aritzen da Administrazio Publikoarekikoetan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/07/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012648_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali