2015/06/19 prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2015eko MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak % 6,4 ugaritu ziren 2015eko maiatzean Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Maiatzaren 1eko zubian, gelen okupazio-maila % 86,3 izan zen EAEko hotel-establezimenduetan

Eustaten datuen arabera, 2015eko maiatzean, 244.600 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan: hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 14.787 gehiagok. Horrenbestez, % 6,4ko gehikuntza izan zen. Bidaiarien sarrerak % 7,5 egin dute gora Gipuzkoan, % 5,9 Bizkaian, eta % 5,5 Araban.

Bestalde, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 455.792 gau-igarotze izan ziren 2015eko maiatzean; horrenbestez, % 4,7 goratu zen iazko maiatzeko datuekiko: 20.613 gau-igarotze gehiago, alegia. Gau-igarotzeek ere bilakaera gorakorra izan dute urtetik urtera hiru lurraldeetan: Gipuzkoan, % 7,7 goratu ziren; Araban, % 3,2, eta, Bizkaian, % 2,8.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko maiatza
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Iazko maiatzaren aldean, % 5,7 ugaritu dira Euskal AEn estatu-barruko bidaiarien sarrerak; atzerriko bidaiarienak, berriz, % 7,5. Araban, % 2,7 goratu zen Estatuko bidaiarien kopurua eta % 13,3 atzerrikoena. Bizkaian, % 8,6 gehitu zen estatu-barruko bidaiarien kopurua; atzerriko bidaiaren sarrera, berriz, % 2,0 goratu zen. Gipuzkoan, % 3,2 goratu zen Estatu barrutik datozen bidaiarien kopurua, eta atzerritik datozen bidaiariena, berriz, % 12,3.

Egonaldiaren batez besteko iraupena 1,86 egun izan zen aurtengo maiatzean: egonaldi motzagoa, 2014ko maiatzean erregistratutako 1,89 eguneko batez besteko egonaldiaren aldean. Araban ere behera egin zuen egonaldiaren iraupenak: iazko 1,77 egunetik, aurtengo maiatzeko 1,73 egunetara; Bizkaian, 2014ko maiatzeko 1,91 egunetik, aurtengo maiatzeko 1,86 egunetara jaitsi zen zifra hori. Azkenik, Gipuzkoak 2014ko maiatzean izandako batez besteko egonaldiaren datu berak agertzen ditu ia-ia 2015eko maiatzean ere: 1,92 egun, bi kasuotan.

Plazen betetze-maila % 2,4 baino gehiago handitu zen Euskal AE osoan; hala, 2014ko maiatzeko % 50,0etik, aurtengo maiatzeko % 59,9ra igaro zen. Araban, 1,5 portzentaje-puntu goratu zen: % 41,1etik, % 42,5era. Bizkaian 0,8 puntu egin zuen gora: 2014ko maiatzeko % 51,6tik, iragan maiatzean jasotako % 52,4ra. Gipuzkoan ere igo zen betetze-maila, 4,8 portzentaje-puntu igo ere: 2014ko maiatzean erregistratutako % 51,9tik, 2015ko maiatzean izandako % 56,7ra.

Gelen okupazio-mailari dagokionez ere hobera egin zuen Euskal AEk: % 3,3, hain zuzen. Hala, gelen betetze-maila % 65,3an kokatu zen. Araban, 3,6 puntu egin zuen gora (% 53,5); Bizkaian, 2,1 puntu (% 68,5) eta, Gipuzkoan, 4,6 puntu (gelen % 66,2 bete zen).

Hotel-plazen okupazio-maila handiena Donostian erregistratu zen (% 65,8); ondoren, Bilbon (% 60,0), eta Gipuzkoako kostaldean hurrena (% 55,5).

Asteko egunaren arabera, asteburuan jaso ziren betetze-mailarik handienak 2015ko maiatzean Euskal AEn; hain zuzen, plazen % 66,8 bete baitziren. Lanegunetan, berriz, betetze-maila % 45,5 izan zen.

Maiatzaren 1eko zubian, gelen okupazio-maila % 86,3 izan zen Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Maiatzaren 1eko zubian zehar, 23.981 bidaiari sartu ziren Euskadiko Autonomia Erkidegoko hoteletara. Ostiral eta larunbatari (2 gau) dagokie sarrera-kopuru hori. Denbora-tarte horretantxe, 46.061 gau-igarotze egin ziren Euskal AE osoan, eta % 86,3 izan zen gelen okupazio-maila. Araban, % 78,5koa izan zen gelen betetze-maila; Bizkaian; % 87,6koa, eta, Gipuzkoan, % 87,9koa.

Ferroforma iraun bitartean, Bizkaiko hotel-establezimenduetan, % 87,0 izan zen gelen betetze-maila

Ferroforma azoka egin bitartean, maiatzaren 26 eta 28 artean (3 gau), 11.107 bidaiari sartu ziren Bizkaiko hotel-establezimenduetan. Denbora-tarte berean, 22.971 gau-igarotze egin ziren Bizkaia osoan, eta % 87,0koa izan zen gelen betetze-maila.

«El Sol» jaialdiak iraun bitartean, berriz, % 76,4 koa izan zen gelen okupazio-maila Bizkaiko hotel-establezimenduetan

«El Sol» jaialdiaren iraunaldian, 12.350 bidaiari sartu zen Bizkaiko hoteletara. Sarrera-kopuru hori maiatzaren 28tik eta 30erako aldian erregistratu zen (3 gau). Denbora-tarte berean, 23.530 gau-igarotze egin ziren Bizkaia osoan, eta % 76,4koa izan zen gelen betetze-maila.

Landa-ostatuetan, 2015eko maiatzean, bidaiarien sarrerak % 17 ugaritu ziren, eta gau-igarotzeak % 5,8

Iragan maiatzean, 12.063 bidaiari sartu ziren Euskal AEko landa-establezimenduetan; iazko maiatzean baino % 17,0 gehiago, hain zuzen ere. Lurraldeka, sarreren kopuruak % 3,5 egin zuen behera Araban, % 22,3 gora Bizkaian, eta % 21,9 gora Gipuzkoan. Atzerritik etorritako bidaiariak bikoiztu baino gehiago egin ziren, duela urtebete etorritakoen aldean, sarrera guztien % 12,3 izan baitziren. Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek, berriz, % 5,2 egin zuten gora.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxeetan, 24.718 gau-igarotze izan ziren guztira maiatzean; horrenbestez, iazko hilabete beraren aldean,% 5,8 hazi da kopuru hori. Lurraldeka, % 6,5 hazi zen Araban; % 9,5 Bizkaian, eta % 3,6 Gipuzkoan.

Plazen okupazio-mailari dagokionez, % 20,3 izatera iritsi zen aurtengo maiatzean: iaz baino 1,1 portzentaje-puntu gehiago. Arabak 1,4 puntuko murrizketa izan zuen, eta % 16,0 izan zen hango plazen okupazio-maila. Bizkaian, betetze-maila % 19,6 izan zen: hala 1,1 portzentaje-puntu goratu da, 2014ko maiatzeko datuen aldean. Gipuzkoan, berriz, puntu bat goratu zen eta iragan maiatzen, % 22,6ko betetze-maila lortu zen.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia apur bat murriztu zen, eta iazko maiatzeko 2,27 egunetatik, aurtengo maiatzeko 2,05 egunetara igaro.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko maiatza
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak % 6,4 ugaritu ziren 2015eko maiatzean Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Mayo 2015
Eguneratze data : 
2015/06/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012623_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali