2015/06/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2015eko MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

EAEko industria-prezioek % 0,2 egin zuten behera 2015eko maiatzean, aurreko hilabetearen aldean

Iazko datuen aldean (2015eko maiatza, 2014ko maiatzarekiko), % 1,7 egin dute behera

2015eko maiatzean, EAEko industria-prezioak % 0,2 beheititu dira, aurreko hilabetekoekin alderatzen baditugu. Horixe adierazten dute EUSTATeko datuek. Hala, maiatzeko urtetik urterako tasa (azken hamabi hilabeteotako industria-prezioen aldakuntza jasotzen duena) % 1,7 jaitsi da.

Sektorekako xehetasunak aztertuta, argi dago 2015eko maiatzeko jarduera-adar inflazionistenak, aurreko hilabetearekin konparatuta, Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa izan direla, batean zein bestean prezioak % 2,4 eta % 1,0 igo baitira, hurrenez hurren. Aitzitik, jaitsiera handiena Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektorean izan da, % 3,8ko beherakadarekin, bai eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria sektorean ere, % 0,7 jaitsi baita.

2014ko maiatzetik 2015eko maiatzera bitarteko aldian, prezioen hazkunderik handienak alor hauetan gertatu dira: Farmazia produktuen fabrikazioa (% 1,8), eta Garraio-materiala egitea (% 1,0). Alderantziz, honako sektore hauetan gertatu dira prezioen jaitsiera handienak: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 14,0), Industria kimikoa eta Altzariak eta beste manufaktura-industria batzuk, konponketa eta instalazioa, azken bi kasuetan % 2,0ko jaitsierarekin.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraiki, maiatzean, sektore-talde handietako prezioen bilakaera positiboa izan da Bitarteko Ondasunetan, aurreko hilabetearekin alderatuta, prezioan % 0,3 igo baitira. Ekipamendu-ondasunak sektorean ez da aldakuntzarik gertatu (% 0,0), Kontsumo-ondasunak, oro har % 0,2 jaitsi dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren kasuan izan den % 0,2ko beherakadaren ondorioz; aldiz, Kontsumo-ondasun iraunkorren sektorean ere ez da aldakuntzarik izan (% 0,0). Azkenik, Energiaren prezioak % 0,9 jaitsi dira.

Urtetik urterako aldian, ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzak askotariko joera izan du. Ekipamendu-ondasunek % 0,2 egin dute gora, eta Bitarteko Ondasunek % 0,1, baina Energia % 8,4 jaitsi da eta Kontsumo-ondasunak, oro har, % 0,8. Azken horien artean, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 1,0 murriztu dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 0,3.

graf0012628_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko industria-prezioek % 0,2 egin zuten behera 2015eko maiatzean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Mayo 2015
Eguneratze data : 
2015/06/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012628_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali